Teknoskopiorako propio landutako material didaktikoaren eskema grafikoa. Lurra ageri da irudian. Lurraren gainean etxe bat dago, 'Lurra bizileku' atala adierazten duena. Superheroi batek lupa bat du esku batean, eta lupa horretan Lurreko 'Aniztasuna' ikus daiteke. Lurra sukarrak jota dago, eta izerdi tantak 'Mehatxuak' dira; superheroiak beste eskuarekin Lurrari kopetan jartzen dion izotz-poltsak, berriz, 'Konponbideak' atala adierazten du. Azkenik, superheroia bera da 'Superheroiak' atalaren adierazle.