Teknoskopioa. Ideia-lehiaketa

Zientzia eta teknologiaren astea 2007

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK

Zer diozu?

Ongi etorri Teknoskopioko eztabaidagunera. Zure txokoa da hau, zure barrenak husteko gunea. Buruan bueltaka dabilzkizun ideia, iritzi eta iradokizun horiek guztiek hementxe dute lekua. Baina, noski, IKTekin edo zientzia eta teknologiarekin harremana duten pentsamenduei buruz idatzi bakarrik, mesedez; seguru gaude gainerako ideiak ere oso interesgarriak izango direla, baina hau ez da horiek askatzeko gunea!

eguraldi ona egiten du, eta mendian oso pozik daude 9 gizon-emakume hauek. Trajea eta korbata kendu gabe dituztenez, pentsatzekoa da lantegitik atera berri direla, arnas pixka bat hartzera. Baina, noski, berekin hartu dituzte lantegiko tablet, ordenagailu, PDA, txip, kalkulagailu eta gainerakoak, eta harro erakusten dizkigute beren eskuetan, errenkan bata bestearen atzean ipinita daudela. Behin mendira aterako, eta ezin lanetik deskonektatu!

Orduan, esan, Teknoskopioa baino lehen, ba al zenekien IKTak zer ziren?

Pentsatzen duzu gizarteari onura egiten diotela? Kalte egiten diotela?

Pentsatzen duzu IKTak garatzea benetako iraultza bat izan dela?

Nola ikusten duzu etorkizuna?

Nolako IKT-tresna asmatuko zenuke, eta zertarako?

Zure inguruan, IKTak ezagutzen dituzue guztiok? Ezagutzen duzu IKTak erabiltzeko arazorik duen inor? "IKT-tresna gehiago erabiltzeak zabor gehiago sortzea ekar dezake". Ados zaude horrekin?

Web 2.0n ia edonork nahi duena esan eta zabal dezake. Horrek arazorik ekar ote dezake?

Dokumentuak zure ordenagailuan gorde ordez, kanpoko zerbitzari batean gorde ditzakezu, on line lan egiteko. Fidatuko al zinateke? Edozein informazio gordetzeko prest egongo zinateke?

Interneten eta Interneti esker, gauza asko ari dira aldatzen. Gustatzen al zaizu daramagun bidea?

Itzuli orriaren hasierara

Iritziak

Teknoskopioa 2007 - Zer diozu?

Oharra: izartxoa duten atalak nahitaezkoak dira.

ZURE DATUAK

IRUZKINA

CAPTCHA This Is CAPTCHA Image  

Itzuli orriaren hasierara

Azken iritziak

2007/9/20
Aiora
Nire ustez, IKTek abantaila asko ekarri dituzte; baina orain ez dugu beste muturrera pasa behar... danerako dauden baliabide guztiak erabili behar dira; oreka bilatu behar da. Eta 'guztiontzako' aukera berdinak bermatu behar dira.

Itzuli orriaren hasierara