Blog bat. Zientzia eta teknologiari buruzko gai bat aukeratu, eta talde bakoitzak (gehienez lau lagun) horri buruzko blog bat sortu beharko duzue, nahi duzuen informazioa eta baliabideak erabiliz (bideoak, argazkiak, testuak…). Gaiak interesa piztu beharko du blogaren irakurleen artean, eta haiek beren iritzia edo gai horren aurrean duten jarrera blogean bertan uztea lortu beharko duzue. Hortaz, zientzia eta teknologiari buruzko gai interesgarri bat aukeratu beharko duzue bloga egiteko.
Beraz, hona hemen zer urrats egin behar dituzuen Teknoskopioan parte hartzeko:
Blogak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke.
Oharra: Parte-hartzaile guztien blogak www.zientzia.net/teknoskopioa helbidean egongo dira ikusgai, 'Blogak' atalean, 2007-2008 ikasturtea amaitu arte. Hortik aurrera, blogak ez erakusteko eskubidea izango du Elhuyar Fundazioak. Bestalde, Elhuyar Fundazioak ez du bere gain hartuko blogetan agertzen den edukiaren gaineko erantzukizunik.
Blogak saritzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Urriaren 31 arteko epea dago bloga sortu eta iritziak jasotzen joateko. Hortik aurrera blogak izango dituen bisitak ez dira kontuan hartuko.
Bloga sortzeko garaian, erregistroa egin beharko da, eta datu hauek eskatuko dira:
Epaimahaia hainbat pertsonak osatuko dute. Haien artean egongo dira IKTen inguruko hainbat aditu, eta Innobasquen, Zientziaren kutxaGunearen, Hezkuntza Sailaren eta Elhuyar Fundazioaren ordezkariak. 2007ko azaroaren 7an jakinaraziko dute sarituak zein diren.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Lehiaketa honetan parte hartzeko, oinarri guztiak onartu behar dira.
Sari-banaketa Donostiako Zientziaren kutxaGunean egingo da azaroaren 9an, eguerdiko 13:00etan. Saritutako lanaren egile guztiek Mp4 irakurgailu bana jasoko dute, eta, horrez gain, lehen hiru lan sailkatuen egileen ikasgelek bi orduko bisita egin ahal izango dute museoan doan (bisita gidatua eta saio didaktikoa), goizeko 11:00etatik aurrera.
OHARRA: Autobusa doan izango da.
Zalantzarik edo galderarik baduzue, hauek dira gurekin harremanetan jartzeko bideak:
TEKNOSKOPIOA ideia-lehiaketaMezu berrienak
Erantzunak