Dagoeneko bloga sortua badaukazu, zure bloga kudeatzeko, zure erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu behar dituzu; horretarako 'Hasi saioa' egin, eta, orduan, blogaren kudeaketa-eremuan sartuko zara. Bestela, zure bloga sortzeko joan zaitez Sortu atalera. Blog bat kudeatzeak hainbat aukera biltzen ditu. Hona hemen aukerarik ohikoenen inguruko informazioa:
Post-ak zure blogean sortuko dituzun berriak edo sarrerak dira. Testuek, irudiek, bideoek, audioek edo bestelako dokumentu baterako loturek era ditzakete post-ak. Post bat idazteko, jo 'Idatzi' atalera, idatzi izenburua eta testua, txertatu nahi beste baliabide osagarri eta, ondoren, gorde eta argitaratu. Handik aurrera, post horretan aldaketarik egin nahi izanez gero, 'Kudeatu' atalean sarrera bera editatu beharko duzu.
'Idatzi' atalean, 'Kargatu' koadroa daukazu horretarako. Urrats hauek egin behar dituzu:
'Idatzi' atalean, editorearen tresna-barrako TB itxurako ikonoa daukazu horretarako (
).
Formulario bat zabalduko zaizu orduan, eta hiru aukera dituzula konturatuko zara:
Irudiak igotzeko egin behar den modu berean, 'Idatzi' atalean, 'Kargatu' koadroa daukazu horretarako. Urrats hauek egin behar dituzu:
Atal berezi bat dago inkestak sortzeko nahiz kudeatzeko. Jo 'Inkesta' atalera eta, lehenengo eta behin, 'Aktibatu' inkesta. Behin hori eginda, inkestaren galdera aldatu ahalko duzu, eta, ondoren, erantzun posibleak editatu. Erantzun gehiago edo gutxiago behar badituzu, horiek gehitzeko zein kentzeko aukera duzu.
Amaitzeko, sakatu 'Bidali' botoia, eta kito!
'Kudeatu' atala daukazu horretarako. Taula bat ikusiko duzu hor, eta taularen lerro bakoitzean eduki bat agertuko da. Horietako edozein aldatzeko, sakatu 'Editatu' botoia. Nahi izanez gero, ezabatzeko aukera ere baduzu.
'Iruzkinak' atala daukazu horretarako. Zuk zeuk erabakiko duzu zer egin besteek zure edukien inguruan egindako iruzkinekin.
Zure blogaren eskuineko menuan ere informazioa eman dezakezu. Besteak beste, 'Estekak' atala eskainiko duzu hor, eta, horien bidez, lantzen ari zaren gaiarekin lotutako estekak eman ditzakezu.
Estekak gehitu, ezabatu, inportatu edo aldatzeko, jo 'Estekak' atalera. Taula bat ikusiko duzu hor, eta taularen lerro bakoitzean esteka bat agertuko da. Horietako edozein aldatzeko, sakatu 'Editatu' botoia. Nahi izanez gero, ezabatzeko aukera ere baduzu.
Zure blogaren itxura zertxobait pertsonalizatu nahi izanez gero, jo 'Aurkezpenak' atalera. Eta adi! Izan ere, 'Aukera aurreratuak' baliatuta, goiburuaren irudia alda dezakezu, bai eta zure irudi propioa txertatu ere.
Ez ahaztu 'Aukerak eguneratu' botoia sakatzea.
Zure izena, blogaren izena eta helbidea, harremanetarako datuak edo pasahitza aldatu nahi izanez gero, 'Profila' atalera jo behar duzu.
Zalantzarik edo galderarik baduzue, hauek dira gurekin harremanetan jartzeko bideak:
TEKNOSKOPIOA ideia-lehiaketaMezu berrienak
Erantzunak