Interneten nabigatzen ari ginela, bideo honekin egin dugu topo. Begira nola aldatu den mundua! Hori iraultza ez bada, zer da orduan!
Duela 50 urte, jendeak ia ez zekien ordenagailu bat zer zen, eta gaur egun denda, liburutegi, eskola eta lantegi guztietan ikusten dugu bat, gutxienez. Zaila da ulertzea nola bizi zitekeen Google-rik gabe!
Garai bateko industria-iraultzak aldaketa eragin zuen gizartean, baina Internetek ekarritako aldaketa orain artekoekin konparatzerik ez dago, oso oso azkarra izan baita. 1969an 4 unibertsitatetako superordenagailuak elkarri konektatzeko erabili zenetik, 2006an mila milioi erabiltzaile baino gehiago konektatzera igaro da!
IKTek, eta Internetek bereziki, gizarte berri bat sortu dute, eta gizarte berri horren urre preziatua informazioa da. Informazioarekin trafikatzen da. Informazioa duenak du indarra. Sareen sareak informazioa lau haizeetara banatzen du. Istant batean. Denbora errealean. Informazioa trukatzeko aukera ematen du, eta, informazioa trukatzea komunikatzea da. Hizkuntzaren muga geroz eta txikiagoa da (ikus, bestela, opentrad). Ongi etorri informazioaren eta komunikazioaren gizartera!
Baina, adi! Errepide guztietan bezalaxe, honetan ere kontuz ibili behar da. Informazioaren autopistan gida dezake, baita gidari okerrenak ere. Horregatik, kontu handiz ibili behar duzu hartzen duzun informazioarekin. Batzuetan, zabor-mezuak izan daitezke, besterik gabe, propaganda edo publizitate hutsa; baina, beste batzuetan, informazio okerra izan daiteke, kontrastatu gabea, eta, askotan, maltzurra, zuri kalte egiteko sortua. Zaborra zabor, leku guztietan!
Zerbait gehiago jakin nahi baduzu, orri hauek gomendatzen dizkizugu:
Mezu berrienak
Erantzunak