Teknoskopioa. Ideia-lehiaketa

Zientzia eta teknologiaren astea 2007

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK

IKTak hezkuntzan

gizon honen eskuek hainbat libururi eusten diete. Argazkia zuri-beltzean dago, liburuenaz gainera, denboraren pisua ere astuna dela adierazteko edo.

Zaharrak izan arren, atsotitzak jakintsuak dira: "zer ikusi, hura ikasi"; "ariz ariz ikasten da"; "eroriz zazpi aldiz, ikasten da zaldiz"; "asko ikusia, asko ikasia"; "ergel izateko, ez da deus ikasi beharrik"; "egunero zerbait ikasten da ". Ala… zaharrak direlako dira jakintsuak atsotitzak? Eztabaida hori alde batera utzita, esaera zaharrek aholkatzen dutena egiteko, primerakoak dira IKTak, beste mende batekoak izan arren. Izan ere, haiekin entzun egin daiteke, ikusi egin daiteke, aritzeko aukera ematen dute, ikastekoa... egunero.

beren eserlekuan zintzo-zintzo eserita dauden ikasleen artean, gaiztakeriatan ari dira bi: notatxo bat pasatzen dio batak besteari, eta irakaslea, bitartean, arbelaren aurrean azalpenak ematen jarraitzen du, ezertaz konturatu gabe... Ala, guztia ikusi arren, plantak egiten ari da?

Eta, normalean irakasleak ematen dituen azalpenak hark eman beharrean, zuek emango bazenituzte, liburuak zein sarea erabiliz gaiak ikasteko? Esaera batek dioenez, "erakustea, bitan ikastea" da! Wikiak erabiltzeko aukera izango zenukete, guztion artean bildutako informazioarekin apunte onak egiteko. Eta, blogen bitartez, gaiei buruz eztabaidatzeko modua izango zenukete. Eta beste eskoletako ikasleei zuen lanak erakusteko aukera izango zenukete, haien iritzia jakiteko.

IKTak hamaika modutan erabiltzeko aukera dago, ikasteko helburuarekin. IKTak nola erabili irakasten dizuete eskoletan -informatikako klasean, adibidez-, baina, horrez gainera, gero eta gehiago erabiltzen dira IKTak ikasgaiak irakasteko: irakatsi nahi dena modu erakargarriagoan azaltzeko, adibidez, gardenkiak, powerpointak, arbel digitalak eta bideoak erabiliz; edo ikasgaiaren osagarri gisa. Bideo honetan, adibidez, Asteasuko eskolan erabiltzen dituzten IKTak ikusten dira:


Adibide honetan, berriz, Teruelgo eskola batean erabiltzen dituztenak ikusten dira:


Azken horretan dira bereziki garrantzitsuak IKTak, informazioa ordenatzeko, tratatzeko eta jasotzeko tresna paregabeak baitira. Adibidez, kalkulu-orriak, simulazio-programa informatikoak, Internet, CDROMak, eztabaida-guneak, bideokonferentziak, kamera digitalak...

Baina, pena!: gidari-lanak egingo dituen hori beharrezkoa duzue, oraingoz, hau da, irakaslerik gabe jai daukazue!

klarionak laztanak egiten dizkio arbelari, letra batzuk idaztean. Horretarako, esku bat du laguntzaile, noski.

Eta, gogoratu esaera honek dioena: "gogoa daukan ikasleak ez daukanak baino gehiago ikasten du".

BITXIKERIA BAT:

Irakasle batek, behin, ikusi omen zituen honako bertsoak berritu berri zen eskola batean. Klarionak arbelari idatzitako azken bertsoak direla pentsatzen dute.

Doinua: Pasaiako plazatik

Penaz idazten dizut,
inoiz ez bezala,
esateko, maitea,
gurea amaitu dela
IKT hotz horiek
puskatu dutela
gure bakardadea
eta gure epela.

IKTak eta hezkuntza bat eginik ikusi nahi badituzue, ibili ikusmiran orri hauetan:

  • IKTak ongi ezagutzen zituen irakasle talde batek, behin, erabaki zuen irakasleentzat gune bat sortzea, animatzeko eta gainerako irakasleei irakasteko IKTak nola erabili hezkuntzan. Horrela, aulablog sortu zuten. Aulablogetik ikasi dutenak asko dira, eta dagoeneko bitan elkartu dira herri desberdinetan, aurrez aurre elkar ezagutzeko gogoa zutelako, eta irakasteko modu desberdinak daudela ikasteko asmo irmoa dutelako. Lehenik, Roa izeneko herrian bildu ziren, eta, hartatik, deklarazio bat atera zen, ROAKO DEKLARAZIOA deitu ziotena, eta ikustea merezi duena.
  • Prestatzen ari zareten lanean soinuak sartu nahi dituzuela? Soinuen biltegi bat badaukazue, nahi dituzuen soinuak deskargatzeko prest. Doan da! Soinuak ez ezik irudiak ere behar badituzue, irudien artxiboan dauzkazue.
  • "mi escuela y el mundo"k hezkuntza eta IKTak batzen ditu. Bertan aurkituko dituzue deskargatzeko programak, gaiari lotutako beste web batzuen estekak... Hainbat hizkuntzatan dago.
  • IKTetan aditua den irakasle bati egindako elkarrizketa bat duzue Argentinako "Educar"ek dakarrena; interesgarria gertatuko zaizue, webquestari eta bideojokoei buruz hitz egiten du eta.
  • Hezkuntzari lotutako gauzak, jokoak, animazioak eta abar: "Cross-curricular themes"
  • Euskal Herrian, aurten egin da Web 2.0 eta hezkuntza batzen dituen lehen biltzarra: "Web 2.0 eta software librea hezkuntzan eta formakuntzan"
  • Zernola Olinpiadako partehartzaileek beren blogak dauzkate

Blogak

Mezu berrienak

Erantzunak