Teknoskopiorako propio landutako material didaktikoaren eskema grafikoa. Erdigunean, aurtengo gai nagusia dago: 'IKTak'. Gai nagusi horretatik, sei adar ateratzen dira, eta adar bakoitzean azpigai bat dago: 'IKT tresnak', 'Interneten iraultza', 'Web 2.0', 'IKTak hezkuntzan', 'Denon eskura?' eta 'Zer diozu?'. 'Web 2.0' adarretik beste lau ateratzen dira: 'Blogak', 'Wikiak', 'RSS jarioak' eta 'Eta gehiago'.