
Interneti esker, adibidez, ikasi egin dezakegu, lana aurkitu, eta dirua irabazi dezakegu; horrek estatus soziala emango digu. Informazio- eta komunikazio-modu berriek abantailak dituzten arren, abantaila adina arrisku dauzkate. Bai pertsonak eta bai herrialdeak garatzeko balio badute ere, IKTek areagotu egin ditzakete guztien arteko desberdintasunak.
Teknologia berriak ezagutzen ez dituztenen eta ezagutzen dituztenen artean eten digitala dagoela esaten da. Etenaren alde batekoek informazio ugari dute eskura, eta ekonomikoki zein sozialki garatzeko aukera dute; etenaren beste aldekoek ez dute horrelako aukerarik, zenbait arrazoirengatik. Adibidez:

Begiratu datu hauei: Afrikan biztanleen % 3k erabiltzen du Internet; Estatu Batuetan % 20k. Internet-erabiltzaile gehien duten 10 herrialdeetatik 9 Ipar hemisferiokoak dira. Zer ondorio ateratzen duzu? Datu horiek ikusita, herrialde guztiek garatzeko aukera berdina dutela uste duzu? Zer diozu?
Baina herrialdeen artekoa ez da eten bakarra. Ipar hemisferioko herri aberatsen barruan ere, nabarmena da eten digitala. Etena dago, adibidez, gazte-zaharren artean, hazitako garaien arteko desberdintasunak zuzenean eragiten baitu teknologien ezagutzan; txiro-dirudunen artean, baliabideak eskuratzeko desberdintasunak eraginda; hiri-herri artean, irisgarritasuna zein ohiturak direla eta... Eten digitala, beraz, ez da bat bakarra, mota askotakoak daude eta. Eten digitalei buruz hitz egin behar da, pluralean.
Etenek duten garrantziaz jabeturik, eta guztiei eragiten dien arazoa izanik, munduko herrialdeen ordezkariak Genevan bildu ziren, 2003an, lehen aldiz. Helburu bat finkatu zuten: 2015erako etenak desagerraraztea. Horretarako, hainbat urrats egin behar zela zehaztu zuten. 2005ean Tunisian bildu ziren berriz, eta 2007an hainbat ekintza ari dira gauzatzen. Hartutako erabakiak eta onartutako urratsak eraginkorrak izan bitartean, ikusi zer desberdintasun dagoen munduan, Interneten erabilerari dagokionez (2007ko ekaineko datuak dira).

Gaiari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, ibili kuxkuxean orri hauetan:
Mezu berrienak
Erantzunak