Hauek dira Teknoskopioa ideia-lehiaketan parte hartzeko arauak:
Teknoskopioa ideia-lehiaketan nork bere herriari erreparatuko dio, eta 2050a iritsi dela imajinatuko du. Petrolioa, ikatza eta gasa agortzear daude... nola moldatuko zarete orain?
Zuek zarete zuen herriko agintari, eta herrian kontsumitzen duzuen energia herrian bertan sortzen saiatuko zaretela erabaki duzue. Zuek planifikatu beharko duzue nola ordezkatuko dituzuen petrolioa eta ohiko energia-iturriak bestelako iturri berriztagarriekin. Pentsa ezazue zuen herriaren ezaugarrietan eta azter itzazue dituen energia-baliabideak. Horien arabera, herria hornitzeko sistema bat aurkeztu behar duzue.
Hornikuntza-sistema hori Power Pointen edo horren pareko programaren batean egindako aurkezpen batean bidali behar duzue. Diseinua librea da, beraz, zuen eskura dituzuen baliabide guztiak erabil ditzakezue (argazkiak, bideoak, eskemak, testuak...).
Aurkezpen horretan, proposatzen duzuen sistemaren inguruko hainbat datu bidali behar dituzue. Hauek, hain zuzen:
Galdera horiei guztiei erantzungo dien sistema proposatu behar duzue. Kontuan izan aurkezpenean ematen diren azalpenak zuzenak, ulerterrazak eta arrazoituak izan behar dutela; horregatik, alde grafikoa garrantzitsua izango da.
Aski da 10 bat diapositiba egitea. Lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke.
Teknoskopioa-n Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek har dezakete parte. Ideiak edo proiektuak taldeka aurkeztu behar dira, eta gehienez lau ikasleko taldeak onartuko dira.
Asmakuntzak saritzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Aurkezpenak urriaren 23a baino lehen bidali behar dituzue teknoskopioa@elhuyar.com helbide elektronikora.
Jasotako lan guztiak www.zientzia.net/teknoskopioa helbidean jarriko ditugu ikusgai, "Lanak" atalean.
Lanarekin batera, datu hauek bidali behar dituzue:
Epaimahaia hainbat pertsonak osatuko dute. Haien artean egongo dira energiaren inguruko adituak, SARETEKen, Zientziaren Kutxagunearen, Hezkuntza Sailaren eta Elhuyar Fundazioaren ordezkariak.
2006ko azaroaren 3an jakinaraziko dugu erabakia. www.zientzia.net/teknoskopioa eta www.saretek.net webguneetan emango dugu irabazleen berri. Hala ere, parte-hartzaile guztiei posta elektroniko bidez jakinaraziko diegu erabakia.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Lehiaketa honetan parte hartzeko, oinarri guztiak onartu behar dira.
Sari-banaketa Donostiako Zientziaren kutxaGunean egingo da azaroaren 10ean, eguerdiko 13:00etan. Saritutako lanaren egile guztiek Mp4 irakurgailu bana jasoko dute, eta, horrez gain, lehen hiru lan sailkatuen egileen ikasgelek bi orduko bisita egin ahal izango dute museoan doan (bisita gidatua eta Planetarium saioa), goizeko 11:00etatik aurrera.
OHARRA: Autobusa doan izango da.
Zalantzarik, galderarik. baduzue, hauek dira gurekin harremanetan jartzeko bideak:
TEKNOSKOPIOA ideia-lehiaketa