Teknoskopioa Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat prestatutako ideia-lehiaketa da, eta aurtengoa hirugarren edizioa du. Lehiaketaren helburua ikasleak motibatzea da, eta, horretarako, ikertzaile/asmatzaile bihurtzen ditugu. Teknoskopioa ideia-lehiaketa Zientzia eta Teknologiaren Astearen baitan antolatzen dugu Saretek-ek, (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren euskal sarea), Elhuyar Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, eta Miramon Zientziaren Kutxaguneak ere parte hartzen du. Aurtengo Zientzia eta Teknologiaren Astea, bosgarrena, azaroaren 6tik 12ra egingo da, eta Energia du ardatz.
Teknoskopioa 2006rako landutako edukien helburuak hauek dira:
Landutako edukietan, energiaren erabileraren datuak emateaz gain, gaur egun energiaren inguruan dauden arazoei heldu nahi izan diegu, eta, arazo horien aurrean egon litezkeen irtenbideei. Hain zuzen ere, bereziki landu dira bi alderdi hauek: energia aurreztearen garrantzia eta ordezko energia-iturriak zertan diren. Ikus kontzeptu-mapa.
Proposatzen dugun ariketan, ikasleek beren herriari erreparatuko diote, eta 2050a iritsi dela imajinatuko dute. Petrolioa, ikatza eta gasa agortzear daude... nola moldatuko gara orain? Taldeak planifikatuko du nola ordezkatuko dituen petrolioa eta ohiko energia-iturriak bestelako iturriekin. Kontuan hartu beharko dituzte beren herriaren ezaugarriak, eta energia-baliabideak aztertu beharko dituzte. Horren arabera, herria hornitzeko sistema bat aurkeztu beharko dute.
Edonola ere, ez ditugu ikasleak plan borobil baten diseinuarekin ito nahi. Izan ere, ariketa honen helburu nagusia energiaren kontsumoaz hausnartzea da: zenbat kontsumitzen dugun, zer jatorri duen kontsumitzen dugunak, arazoak, alternatibak... Horregatik, ariketan alderdi horiei garrantzia ematea nahi dugu, eta egiten duten aukeraketa arrazoitzea.
Teknoskopioan Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek har dezakete parte. Ideiak edo proiektuak taldeka aurkeztu behar dira, eta gehienez lau ikasleko taldeak onartuko dira.
Lanean, galdera hauei erantzun beharko diete ikasleek:
Aski da 10 bat diapositiba egitea. Lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke.
Lanak saritzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Aurkezpenak urriaren 23a baino lehen bidali behar dituzue teknoskopioa@elhuyar.com helbide elektronikora.
Jasotako lan guztiak www.zientzia.net/teknoskopioa helbidean jarriko ditugu ikusgai, "Lanak" atalean.
Lanarekin batera, datu hauek bidali behar dituzue:
Edozein zalantza, iradokizun eta abarretarako: teknoskopioa@elhuyar.com
Tel. : 943 363 040