Atal honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan energiaren inguruan ikertzen diharduten erakundeen, zentro teknologikoen, enpresen eta unibertsitateen berri eman nahi dizuegu.
Zerrendan, alde batetik, SARETEKen -Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea- energia-alorrean dauden erakundeak ikusiko dituzue, egun indarrean dituzten ikerketa-lerroen laburpen banarekin; eta, bestetik, EAEko Energiaren Clusterreko partaideak aurkituko dituzue.
Arlo berria da energiarena Fagor Automationen, eta batez ere alderanzgailu fotovoltaiko monofasikoetan oinarritzen da.
Metalari eta mekanikaren industriari lotutako ezagutza-eremuetan garatzen ditu batik bat Azterlanek bere ikerketa-jarduerak.
Lan-programak ardatz hauetara zuzendurik daude: lehiatzeko hobekuntza-beharrak zehaztera, industriako teknikariek osaturiko diziplina anitzeko taldeak sortzera eta teknologia-garapenaren alde lan egitera.

CIDEMCOren Eraginkortasun Energetikaren Sailean garatzen diren jardueren artean, energia berriztagarrien arloko hainbat proiektu daude, horien artean: eguzki-energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa, eguzki bidezko hoztea eta bioerregaiak.
Centro de Tecnologías Aeronáuticas-CTA Fundazioa Euskal Teknologia Sareko zentro teknologikoa da. Aeronautikako eta espazioko osagaien eta produktuen garapen- eta ziurtatze-entseguetan dago espezializatuta, eta I+Gko jarduera handia du.
ENERLANek, Energia Teknologien garapenerako Euskal Fundazioak, jarduera hauek burutzen ditu:
Besteak beste, energia berriztagarrien alorrean ari da lanean Fatronik, iraunkortasunaren erronkari aurre egitekoasmoz. Hainbat teknologia integratuta (mekanika, kontrola, elektronika eta informazioaren teknologiak) sektorearentzako aurrerapauso berriak ikertu eta garatzen ari da, tamaina handiko aerosorgailuen sektorean lanean ari diren sustatzaileei eta ingeniaritzei laguntza emanez. Horretarako, mikroaerosorgailuak eta eguzkiari jarraitzeko sistemak garatzen ditu, bai eta aerosorgailuak zein eguzki-panelak mantentzeko, ikuskatzeko eta garbitzeko roboten bidez gidatutako ekipo-ondasunak ere.
Ikerketa, Teknologia eta Berrikuntza garatzeko Ingeniaritzaren Fundazioa.
LEIA CDT Fundazioaren Ingurumena eta Energiaren Unitatea (UMAER) teknologia garbien garapenean, hondakinen eta atmosferaren tratamenduan eta birziklapenean eta energia berriztagarrietan dago espezializatua, eta, horien ondorioz, hainbat ikerketa-lerro garatu ditu arlo hauetan: ekoizpen-prozesuen eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko prozesuak, hondakinen, likido zein gas efluenteen minimizazioa, birziklapena eta balioa ematea, energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa, ekipamendu eta kontrol-metodologia berrien garapena, sentsore berrien garapena, biobirfindegia eta GTL prozesuak.

I+G+B jarduerak sustatzea du helburu, zientzia-teknologia-gizartea sareko agenteen elkarkidetzaren bidez, eta EFQM bikaintasun kudeaketa-ereduari jarraiki.
Berrikuntzarako Garaia Poloa berrikuntzako jarduerak laguntzeko proiektu bat da. Mondragon Corporación Cooperatiboak (MCC) gidatzen du, Mondragon Unibertsitatearen ezagutza zientifikoaren laguntzarekin, Ikerlan zentro teknologikoan egiten den ikerketa baliatuta eta hainbat instituzio publikoren babesarekin.
Ikor taldeak industriarako elektronikako diseinu- eta fabrikazio-zerbitzu integralak eskaintzen ditu.

Tecnalia Energiaren barruan, Inasmet-Tecnalia, Robotiker-Tecnalia eta Labein-Tecnalia daude. Honako arlo hauetan daude espezializatuta: etorkizuneko sare elektrikoa, energia eolikoa, eguzki-energia, olatuen energia, biomasa eta hiriko hondakin solidoak eta hidrogenoa eta erregai-pilak.
Hauek dira energiaren inguruan EHUn ikertzen diharduten sailak:

Energia kontserbatu eta aurreztea helburu duen erakundea, ikerketa, promozio eta sustapenaren bidez.

Guascor taldeak arlo hauetan dihardu: energiaren generazio eta kogenerazio instalazioen diseinua, eraikuntza eta ustiapena; minizentral hidroelektrikoak; pneumatikoen birziklapena; biomasa eta zabortegien berreskuratze-instalazioak; abere-hondakinen tratamendua, ...
Ikerlanek Energiaren arloan irtenbide teknologiko berritzaileak eskaintzen dizkie enpresei beren produktuak eta zerbitzuak sortzeko eta hobetzeko arlo hauetan: energia-sorkuntzarako iturri berriak (erregai-pilak, energia fotovoltaikoa, eolikoa... ), sorkuntza banatuko sareak kudeatzea, energia modu arrazionalean erabiltzea, gutxiago poluitzen duten gasezko errekuntza-ekipo eraginkorragoak sortzea industria-aplikazioetarako nahiz etxebizitzetarako, eta eguzki-energia termikoa darabilten hozte-sistemak.
Mondragon Unibertsitateak energien banaketa aktiborako sistema aurreratuen eta elektroteknologikoen arloan ikertzen dihardu: energia kontrolatzeko potentziako sistema elektronikoak; eta trakzioari eta energia elektrikoaren sorkuntzari aplikatutako eragintzak.
Donostiako Ingeniarien Goi Eskolak, Nafarroako Unibertsitatearenak, etorkizuneko ingeniarien trebakuntza profesional, zientifiko eta gizatiarrean lagundu nahi du. Sortu zenetik, Eskolak irakaskuntzaren, ikerketaren eta gizarteari emandako zerbitzuen arteko orekari eutsi nahi izan dio, jarduera horiek bata bestearen osagarri izan daitezen.
Saiolan enpresa eta berrikuntza-zentro bat da. Hauek dira haren helburuak: enpresa berriak sortzea, egungo negozioak dibertsifikatzea eta produktu eta zerbitzuak berritzea.
Ceit ikerketa-zentroan erregai-pilak eta potentzia-bihurgailu elektronikoak garatzen dira (pilak erabiltzen dituzten sistema elektromekanikoetara egokitzea ahalbidetzen dute horiek). Bestalde, makina elektromagnetikoen diseinu berriak ikertzen dira, sistema mekanikoen errendimendua hobetze aldera. Azkenik, energiaren biltegiratzean dihardu -biltegi zinetikoak (flywheels) edo estatikoak (superkondentsadoreak)-, bai eta horiekin erlazionatutako potentzia-elektronikan ere.
Ohiko energien eta energia berriztagarrien arloan, Alicbik I+G zerbitzuak eskaintzen dizkie bezeroei, eta bere proiektuak ere lantzen ditu. Horretarako, bere jatorriko enpresa den Caleb Brett-en eta erakundeen laguntza jasotzen du.
ABB elektrotekniako eta automatizazioko teknologietan buru da. Enpresa publikoek beren eraginkortasuna areagotzea ahalbidetzen du, (elektrizitatea, gasa eta ura) , eta ingurumen-impaktua txikitzea.
Eusko Jaurlaritzak sortutako erakundea, Euskal Autonomia Erkidegoko energia-arazoei irtenbidea emateko helburuarekin. Sortu zenetik, EVE erreferente izan da Euskadiko energia-politikan, eta hiru esparrutan egin du lan: aurrezte- eta efizientzia-neurrien sustapena; energia berriztagarrien baliabideen ustiapena; eta gas naturalaren garapena.
Energia sortzeko eta gas naturala birgasifikatzeko instalazioen proiektuak garatzea. Energiaren sorkuntzan, batez ere arlo hauetan dihardugu: ziklo konbinatuko instalazioak, kogenerazioa, hiriko hondakin solidoak eta tenperatura altuko eguzki-instalazio termikoak (kolektore zilindriko parabolikodunak edo dorre zentraldunak). Lan-motak askotarikoak dira: aholkularitza, martxan hasteko prest dauden proiektuak, bideragarritasun-ikerketak, oinarrizko ingeniaritza eta xehetasun-ingeniaritza.