Teknoskopiorako propio landutako material didaktikoaren eskema grafikoa. Bi lore ageri dira; lore nagusiaren erdigunean aurtengo gai nagusia: 'Energia', eta lorearen petaloetan, horren inguruko azpigaiak. Landutako azpigaiak, petaloetan agertzen diren tituluak, beraz, 'Energiaren erabilera', 'Erregai fosilak', 'Aurreztea', 'Ordezko energia-iturriak' eta 'Ikerketa'. Bigarren loreak petalo bat dauka komunean lore nagusiarekin; izan ere 'Ordezko energia iturriak' atala zabaldu egiten da, eta horietako energia-iturri bakoitza lantzen da aparte edukian. Bigarren lore horren petaloetako bakoitzak, beraz, ordezko energia-iturri bat adierazten du, eta atal bat dagokio bakoitzari: eguzki-energia, haize-energia, hidrogenoa (erregai-pila), fusio nuklearra, itsas energia, biomasa, energia geotermikoa, energia hidraulikoa eta fisio nuklearra.