Sarrera
Ingurune adimendunak
Etorkizuna imajinatzen
Artikulu orokorrak
Ikerketa
Arauak
Lanen erakusketa
 
Antolatzailea:

 
Babesleak:


  Artikulu orokorrak
Argazkia: Philips

Atal honetan, ingurune adimendunak zer diren ulertzeko informazioa aurkituko duzue. Hainbat artikulu aurkitu ditugu Interneten, euskaraz eta gaztelaniaz, ingurune adimendunei buruz informazio orokorra ematen dutenak. Bisita itzazue!

Ingurune adimendunak zer diren, zer ezaugarri dituzten eta zertan oinarritzen diren azaltzen dute artikulu horiek. Gizateriari ekarriko dizkioten aurrerapausoak ere aipatzen dituzte. Eta, zuek egingo duzuen bezala, etorkizunean egongo diren aplikazio ia sinestezinak iragartzen dituzte. Etorkizun adimendun horretara iristeko zer teknologia garatu beharko den ere aipatzen dute...

Ez daukazue artikulu guztiak irakurri beharrik. Ikusmiratu. Eta ez izutu batzuk teknikoak badira. Zati batzuk nekez ulertzen dituzte ikertzaileek ere, baina artikulu denetan dago informazio interesgarria, edozeinek ulertzeko modukoa. Aukeratu, eta ideia nagusiak jaso.

Jose Luis Encarnaçao: "Ingurune bat adimenduna izateak esan nahi du gure zerbitzura dagoela"

Jose Luis Encarnaçao ingurune adimendunen alorreko guruetako bat da. Joan den urtean Euskal Herrian izan zen bisitan, eta ingurune adimendunak zer diren azaldu zigun Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian. Gaian murgiltzeko, zer hoberik guruaren hitzak baino?

Computación Ubicua o Inteligencia ambiental

Lau kapitulutan azaltzen du Ingurune-adimena zer den, hori garatzeko nolako hardwarea eta softwarea beharko diren, martxan dauden ikerketa batzuen berri ematen du eta etorkizunean etor daitezkeen aplikazioak ere aipatzen ditu. Erraz irakurtzen da eta, nahi izanez gero, iritzia eman dezakezue bertan.

Introduction à l’« Ambient Intelligence » (AmI)
Ingurune adimendunak zer diren, zer arazo tekniko dituzten gaur egun, zer teknologia eskatzen duten, segurtasuna nola bermatuko den, munduan martxan dauden proiektuak, erreferentziak... informazio asko eta interesgarria klik bakarrean.
Le temps de l'intelligence ambiante
Europako batasunak hilero argitaratzen duen zientzia dibulgazioko aldizkariko artikulu bat da hau. Ingurune adimendunak garatzeko Batasunak dituen aurreikuspenez ari da, besteak beste.
Adimen sintetikoa: zientzia ala fikzioa?
Ingurune adimendunez ari gara hasieratik, baina badakigu adimena zer den? Zer esan nahi du makina bat adimendun izateak? Izan ere, gizaki adimenduna eta makina adimenduna ez dira gauza bera. Artikulu honetan ez duzue ikasiko ingurune adimendunak zer diren, baina makina adimendunak egiten dituzten ikertzaileen eskutik jakingo duzue adimena nola ulertzen duten haiek.
Inteligencia ambiental: interacción sutil y elegante
Artikulu hau makinen eta gizakien arteko elkarrekintzen alorrean lanean diharduen diseinatzaile baten web gune pertsonalean topatu dugu. Elkarrekintza hori gizakiarentzat ahalik eta erosoen izan dadin bilatzen dute ingurune adimendunek, eta horretan zeresan handia dute diseinatzaileek. Beste kontu interesgarri asko esaten ditu eta lotura pila bat ere baditu.
Replikantearen jazz-arima
Adimen artifizialak orain arte garatu dituen sistema gehienak arrazonamendu logiko hutsean oinarrituta daude. Emozioei ematen ari zaien garrantziak bidea irekiko du gizakien antzeko ordenagailuak egiteko. Hain justu, gizakiaren emozioak ulertzen eta interpretatzen dituzten sistemak egongo dira etorkizuneko ingurune adimendun horietan. Baina nola egiten da hori? Irakurri artikulua, eta jakingo duzue.
Bluetooth: kablerik gabeko komunikazioa
Ingurune adimendunetan, tresnak ez dira kable bidez konektatuko. Gaur egun ere, poliki-poliki ari gara kableen ordez haririk gabeko teknologia sortzen. Horien artean dago Bluetooth teknologia.
Eusko Jaurlaritzaren Aditu programa

Eusko Jaurlaritzak, Aditu programaren bitartez, ordenagailuek euskara ulertu eta euskaraz hitz dezaten beharrezko tresnak garatu nahi ditu. Ingurune adimendunekin nork bere hizkuntzan hitz egitea da kontua. Zer garatzen ari diren azaltzen dute web gune honetan, eta irakurri edo entzun egin daiteke.

Informazio orokorretik aplikazioetara

Informazio orokorraz gain, martxan dauden edo noizbait martxan jarri nahi diren aplikazio batzuen berri ere izango duzue artikulu hauetan. Hor dituzue izenburuak eta lehenengo lerroak. Jarraitu zuek aurrera, eta hartu ideiak!

Inteligencia ambiental. Nuevas formas de interacción revolucionan la vida cotidiana
La invención de los ordenadores y la generalización de su uso ha provocado, sin embargo, una enorme contradicción: permite ampliar las comunicaciones hasta límites insospechados, especialmente gracias a Internet, pero nos obliga a comunicarnos a través de dos únicos instrumentos: el teclado y el ratón. Un grupo de investigadores del Tangible Media Group del MIT Lab trabajamos desde hace años en el desarrollo de nuevos interfaces que se aplican en inteligencia ambiental, nuevas formas de aprendizaje e incluso manifestaciones artísticas.
De la vivienda inteligente a la inteligencia ambiental
En este artículo se repasan alguno de los nuevos servicios de que va a estar dotada lo que comúnmente se denomina la vivienda inteligente u hogar digital. Estos servicios comprenden tanto las comunicaciones, como los nuevos servicios de entretenimiento y la domótica.
Mugikorra eta are gehiago
Helburua da eguneroko bizimoduan erabiltzen diren tresna guztiak telefonoan txertatuta izatea. Telefonoa sakelako ordenagailu txiki bat izango omen da. Agenda izango du, bideokonferentzia bidez hitz egiteko aukera eta telebista ikusi ahal izango da... Estatu Batuetan arrakasta itzela izan du Dodgeball izenekoak. Telefonoan kontsultatu, eta hark esaten dizu zein lagun dauden kilometro bateko inguruan.
L'ère du "tout communicant"
En moins de 20 ans, la prodigieuse avancée des technologies de l'information et des télécommunications nous a plongés dans l'univers du "tout communicant". Ordinateurs, téléphones, téléviseurs, appareils ménagers et automobiles sont truffés d'électronique, multipliant les échanges de données et d'information et rendant des services "d'intelligence" en vue d'une efficacité et d'un confort maximum.
La realidad virtual cura

En el ámbito de la medicina, la inteligencia ambiental se materializará en aplicaciones como ropas capaces de evaluar en cada instante el estado físico y enviar las constantes biológicas al centro sanitario o implantes que captarán los datos anatómicos y fisiológicos dejándolos fácilmente accesibles para los médicos. De ahí que se haya acuñado el concepto de cuerpo transparente...

Ahotsaren bidez mugak gainditzen

Ahotsa oso tresna baliagarria izan daiteke eguneroko mugak gainditzeko. Zergatik ez kontrolatu gurpil-aulkia ahotsaren bidez? Eta... zergatik ez kontrolatu etxeko elementu arruntak: telebista, ateak, argiak, leihoak, etab. ahots-aginduak erabiliz? Hori zientzia-fikzioa al da?

La tecnología se esconde

Ordenadores, móviles y todo tipo de aparatos digitales forman ya parte de nuestra vida cotidiana, pero su evolución sólo acaba de comenzar. El futuro de la tecnología se dirige a camuflarla en el entorno y a socializarla. Mesas-ordenador, anillos-teléfono o televisiones que se despliegan al tocar una pared, anuncian el futuro.

La Net société : un monde meilleur ou le meilleur des mondes ?

Découvrir l’Internet du futur, les usages innovants du haut débit… S’interroger sur la place de l’Homme dans ce monde en constante et rapide évolution … Situer la France dans la révolution numérique … telles sont les questions que cette table ronde a essayé d’aborder… Quelles pistes nouvelles? Quelles réflexions avoir sur le devenir de notre Société de l’Information?

Promesses et menaces du mythe domotique
Avis à la population, la domotique se réveille!
Avec un allié de choc, Internet, elle prône à nouveau la fin définitive du balai-brosse, et l'intensification de notre vie sociale. Bénéfices réels ou big brother invité à la maison?
Lo veo en mi bola de cristal: la bolsa va a bajar
Argazkia: Ambient Devices


Ambience Devices (un spin-off comercial del proyecto de inteligencia ambiental MIT Media Lab) distribuye unas lámparas (bolas o cubos de cristal, para ser más precisos) que iluminan con una amplia gama de colores que cambian en función del flujo de información que reciben vía radio. Pueden estar sintonizadas al comportamiento de la bolsa, al tiempo, al tráfico…

Domotika, fikzioa zirudien errealitatea

Zientzia-fikziozko filmetan, behin baino gehiagotan ikusi dira adimendun etxebizitzak. Ohetik botoitxoa sakatu eta han agertuko zen ohiko robota, gosaria erretiluan zekarrela; bien bitartean, bainuontzia automatikoki ur epelez eta aparrez beteko zen… Zinemaren industriak ohiko bihurtu dituen irudi horiek ez dute errealitatearekin zerikusi handirik. Hala eta guztiz ere, etxe automatikoak —domotikoak— errealitate dira duela urte batzuetatik hona. Telekomunikazioen garapenak indar berria emango dio domotikari.


Erreferentziazko txostenak

Eta ia dena jakin nahi izanez gero, hemen dituzue bi txosten mardul ingelesez. Ingurune adimenduneen gainean buru-belarri ikertzen ari direnen erreferentziazko txostenak dira biak, eta Europako Batasunaren Cordis web gunean daude. Baina lasai, hori programaz kanpo eskaintzen dugu eta.
  • Scenarios for Ambient Intelligence in 2010 (2001ekoa)
  • Ambient Intelligence: from vision to reality (2003koa)