Sarrera
Ingurune adimendunak
Etorkizuna imajinatzen
Artikulu orokorrak
Ikerketa
Arauak
Lanen erakusketa
 
Antolatzailea:

 
Babesleak:


 

Irakasleentzako orientabideak

 

Sarrera

Zientzia eta teknologiaren astearekin bat eginez, Elhuyar Fundazioak Teknoskopioa, asmatzaile gazteentzako sariketa antolatu du. Aurten, “Ingurune adimendunak” gaia hartu du ardatz gisa.
Horrela, Teknoskopioa sariketarekin, batxilergoko eta lanbide-heziketako ikasleak ingurune adimendunaren munduan murgiltzeko modu erakargarria bilatu nahi izan dugu. Ohitu gara, dagoeneko, teknologia eguneroko bizimoduan bidelagun izaten, baina, laster, teknologia horrekin komunikatzeko gai ere izango gara. Ingurune adimendunak izenpean, diziplina, ikerketa-lerro eta arlo ugari biltzen ditugu. Jakin badakigu eremu konplexua dela eta ikasleek ezin izango dituztela eremu horretako lege guztiak menderatu. Baina hori ez da, inolaz ere, gure helburua. Teknoskopioa-n proposatzen dugun ariketaren bidez, ingurune adimendunak zer diren ulertuko dute ikasleek, eta gaur egun horren inguruan egiten den ikerketaren berri izango dute. Behin hori ondo ulertuta, irudimena erabiliko dute, eta aplikazio bat asmatuko dute... agian, gaur egungo ikertzaileei ideiaren bat emango diete horrela; nork daki.

Lanaren abiapuntu gisa, dokumentazioan lagungarri izan daiteken hainbat informazio bildu nahi izan dugu (“Ingurune adimendunak” atalean). Hiru zatitan banatu dugu informazio hori. Alde batetik, 2010. urtean ingurune adimendunak irudikatzen dituzten lau istorio jarri ditugu irakurgai. Bestetik, ingurune adimendunarekin erlazioa duten artikuluak bildu ditugu. Eta azkenik, garrantzi berezia eman nahi izan diogu ikerketari, eta, horregatik, bigarren multzoan, arlo horretan Euskal Herrian zein munduan egiten den ikerketaren berri izateko Interneteko ariketa bat proposatu dugu.

Helburuak eta edukiak

HELBURUAK

Teknoskopioa sariketaren helburuak hauek dira:

1. Ingurune adimendunaz ari garenean zer esan nahi dugun ulertzea
2. Teknologiarekin komunikatu ahal izateko modu berriez ohartzea.
3. Ingurune adimendunak gizartean zer nolako aldaketa ekar dezakeen ulertzea
4. Gure inguruan non eta zertan ikertzen ari diren ezagutzea

Helburu horiek betetzeko, Teknoskopioa asmatzaile gazteentzako sariketa sortu dugu. Aurreko helburuez gain, sariketaren bidez beste helburu hau ere lortu nahi dugu, behin ingurune adimendunaren inguruko kontzeptu horiek ulertuta:

5. Hipotesiak formulatzea eta argumentu zientifikoa erabiltzea.

EDUKIAK

Informazio osagarria hainbat taldetan banatu dugu:

1. 2010. urtean ingurune adimenduna irudikatzen duten lau istorio.
2. Ingurune adimenduna: zer da, zer ondorio ditu, …informazio orokorra.
3. Ingurune adimendunaren gaineko ikerketa.

a. Euskal Herrian
b. Munduan

Metodologia

Interneten nabigatzeko ariketa gidatu baten bidez jasoko dituzte ikasleek ingurune adimendunaren gaineko oinarrizko ideiak. Horretan oinarrituz prestatuko dute aurkezpena.
Ideiak taldeka landu beharko dituzte, gehienez lau laguneko taldeetan. Power Point-en edo horren pareko programaren batean landutako aurkezpena bidali beharko dute. Diseinua librea da.

* Aurkezpen horiek Interneteko helbide batean egongo dira ikusgai, eta, hortaz, erakargarriak eta ulertzeko errazak izan beharko dute.

Kontaktua

Edozein arazo, iradokizun eta abarretarako: teknoskopioa@elhuyar.com