Sarrera
Ingurune adimendunak
Etorkizuna imajinatzen
Artikulu orokorrak
Ikerketa
Arauak
Lanen erakusketa
 
Antolatzailea:

 
Babesleak:


 

Atal honetan, ingurune adimendunak zer diren jabetzeko hainbat eduki proposatzen dizkizuegu.

Batetik, Etorkizuna imajinatzen atalean, ingurune adimendunen erreferentziazko lau istorio irakurri ahal izango dituzue. Lau pertsonaiak 2010. urtean ingurune adimendunei esker beren eguneroko zereginak nola antolatzen dituzten irudikatzen dute istorio horiek. Atal horrekin, ingurune adimendunak zer diren hautemango duzue modu erraz eta intuitiboan.

Bestetik, Artikulu orokorrak atalak ingurune adimendunen oinarrizko kontzeptuak azaltzeko hainbat artikulu biltzen ditu. Euskarazko, gaztelaniazko eta frantsesezko artikuluak daude atal horretan, baita hainbat aplikazio ere. Tartean, ingurune adimendunetan aditua den blog-egile bat topatuko duzue.

Eta, azkenik, Ikerketa atalean, Interneteko ariketa dago ikusgai. Ariketa horren bidez, gure inguruan nahiz mundu osoan ingurune adimendunetan egiten ari den ikerketa ezagutuko duzue. Ariketa hori da, hain zuzen ere, sariketan aurkeztu behar den lanerako abiapuntua. Hala ere, lehenik eta behin beste bi atalak ikustea da gure gomendioa, ingurune adimendunak zer diren ondo ulertu eta, ondoren, ikerketen mamiaz jabetu ahal izateko.