|
Sarrera
Ez
da espioia izan behar oso teknologia txikia erabiltzeko. Orain
eta une honetan, zure inguruan ere badaude oso tresna txikiak.
Oso txikiak: erloju elektroniko ñimiñoak, kalkulagailuak
erloju horien barruan, poltsikoan sartzen diren telefono mugikorrak,
argazki-kamerak telefono horien barruan, eta abar. Txipak
dituen edozein gailuk dauka zirkuitu elektroniko txiki
bat.
Zirkuitu elektronikoak. Zirkuitu integratuak.
Mikroelektronika. Dagoeneko ideia zaharrak dira, baina oraindik
ere harrigarriak. Ez zaizu iruditzen?
Dena dela, dena egin daiteke txikiagoa!! Mila
aldiz txikiagoa, hain zuzen. Imajina dezakezu aurrean duzun
ordenagailua pospolo-kaxa baten tamainakoa izatea? Zirkuitu
guztiak, adibidez, teklatuaren azpialdean integratuta egon
litezke. Hori agintzen digu nanoteknologiak.
|
 
|
|
 |
Nanoteknologiaren inguruko 10 minutuko
erreportaia. Teknopolis.
|
Bideo batean ikusi nahi duzu zertaz ari naizen?
Ez dakit garbi gelditu
zaizun zein diren gauzen dimentsioak. Honako irudi honen gainean
klik eginik, oso erraz ikusiko duzu nolakoak diren gure unibertsoko
dimentsioak:
|
|
 |
|
|
Unibertsoaren dimentsioak.
Egin klik irudiaren gainean,
eta unibertsoaren dimentsioen inguruko lotura bat ikusiko
duzu. Merezi du.
|
|