Sarrera
Nanoteknologia
Naturan
Nanomedikuntza
Nanoelektronika
Nanomaterialak
Nanobitxikeriak
Nola egiten da lan?
Inguruko ikerketa
Galderak, zalantzak...
Estekak
Lehiaketa
Irakaslearentzako
Lanak

 

 

 

Castellano


Nola egiten da lan?

 

Irudi-galeria

Ondo pentsatuta, ezinezkoa dirudi nanoteknologia garatzea. Nola lortzen dute atomoak banan-banan hartzea eta lekuz aldatzea? Esku batez hartu ahal izateko, eskuak atomoaren tamainakoa izan beharko luke, gutxi gorabehera. Baina eskuak atomoz osatuta egon beharko luke, atomo askoz osatuta. Hori bai paradoxa.

Gezurra badirudi ere, zientzialariek mikroskopioak erabiltzen dituzte atomoak banan-banan hartzeko. Mikroskopioak? Hau da, ikusteko balio duten tresnak?

Egia esan, mikroskopio horiek ez dira optikoak, ez dituzte gauzak 'ikusten'; horren ordez, ikusi beharrekoaren itxura detektatzen dute eta pantaila batean zehaztasun handiz irudikatzen dute. Azkenean, pantailan ikusten den irudia ez du mikroskopioak ikusi, baina ez da iruzur bat, baizik eta hor dagoenaren isla zehatza.

 

Atomoen itxura detektatzeko, fisika kuantikoaren propietate batzuk erabiltzen dituzte fisikariek, ulertzeko zailak, baina oso eraginkorrak. Eta, aukeratzen duten ezaugarri kuantikoaren arabera, mota bateko edo besteko mikroskopioa erabiltzen dute, tunel efektukoa edo indar atomikokoa (ikus esteka galegoz.)

Beraz, horrek azaltzen du nola ikusten edo detektatzen dituzten atomoak, baina ez du azaltzen nola mugitzen dituzten. Hala ere, azalpena berbera da; korronte elektrikoa kontrolatuta, mikroskopioak 'ikusten' ari den atomoari hel diezaioke. Heldu, mugitu eta askatu. (Ikus Heinrich Rohrer-i, STM mikroskopioaren asmatzaileari, egindako elkarrizketa).

Irudia Irudi-galeria

 
Gela zuria. Ikusi nola jantzi behar diren.
 
Laborategiak
 
 
Mikroskopioak
 

 

 
Naturan Nanomedikuntza Nanoelektronika Nanomaterialak Nanobitxikeriak Nola egiten da lan? Gure inguruko ikerketa Arazoak, zalantzak... galderak