Sarrera
Nanoteknologia
Naturan
Nanomedikuntza
Nanoelektronika
Nanomaterialak
Nanobitxikeriak
Nola egiten da lan?
Inguruko ikerketa
Galderak, zalantzak...
Estekak
Lehiaketa
Irakaslearentzako
Lanak

 

 


 

 

Castellano


Nanomaterialak

Atomoz atomoko manipulazioa.

Hori ideia interesgarria, atomoak banan-
-banan manipulatzea egitura ñimiñoak osatzeko. Baina, atomoak hain txikiak izanda, ganorazko tamaina duen zerbait osatzea sekulako lana izan daiteke. Agian, behar-beharrezkoa da milioika atomo elkartzea 'nanozerbait' egin ahal izateko. Zer egin daiteke, orduan?

Zientzialariek puzzlearen ideia erabiltzen dute halako kasuetan, hau da, berez elkarri lotuko zaizkien piezak egin daitezke, eta lotzeko prozesua martxan jarri. Hala, esfortzu handirik egin gabe, piezak elkarri lotuko zaizkie; automihiztatu egingo da nanoegitura osoa.

Nanohodi baten egitura.

Puzzlearen ideia ez da nanomaterialak sortzeko ideia bakarra. Beste teknika batzuen bitartez sortzen diren hainbat egitura ere erabiltzen dira, nanohodiak, adibidez (ikus Nanohodien nanomundua).

Bestalde, zientzialari askok uste dute lan zailegia izango litzatekeela nanoegiturak hasieratik diseinatzea, eta naturak eskaintzen dituenetatik abiatu beharko genukeela. Posible da? Ideia interesgarria da; naturan eginda dagoen zerbait diseinu artifizial batean txertatzea. Baliteke.

Materialak nanoeskalan nola ikusten diren jakin nahi baduzu, ikus honako bideo hauek:

Bideoa
Nanohodiak
Gainazalak 1
Gainazalak 2
Pt mendiak
 
Naturan Nanomedikuntza Nanoelektronika Nanomaterialak Nanobitxikeriak Nola egiten da lan? Gure inguruko ikerketa Arazoak, zalantzak... galderak