Sarrera
Nanoteknologia
Naturan
Nanomedikuntza
Nanoelektronika
Nanomaterialak
Nanobitxikeriak
Nola egiten da lan?
Inguruko ikerketa
Galderak, zalantzak...
Estekak
Lehiaketa
Irakaslearentzako
Lanak

 

 

 

Castellano


Nanoelektronika

 

Garai batean, sinesgaitza egingo zitzaien Mooren legea elektronikan zihardutenei.

Gordon Moore izeneko ingeniari batek honako xelebrekeria hau proposatu zuen behin: hemezortzi hilabetean behin, bikoiztu egingo dugu txip batean sar ditzakegun transistoreen kopurua. Ikus Moore-ren legea.

Eta asmatu egin zuen!

Hori bai, ez dakigu noiz arte. Baina, oraingoz, teknologia azkar doanez, eta gero eta gailu txikiagoak egiten ditugunez, gero eta transistore txikiagoak egiten ditugu, eta Moorek esandako abiaduran, gainera. (Ikus artikulua.)

Siliziozko lehen trantsistorea.

Ez ahaztu, elektronikaren ikuspuntutik, transistoreak direla ordenagailuen osagai nagusietako bat; esate baterako, txip batean zenbat eta transistore gehiago sartu, orduan eta memoria gehiago izango du.

Baina, noski, horretarako transistorearen tamaina txikitu egin behar da etengabe. Eta noizbait iritsiko dira molekulen tamainako transistoreak izatera; izan ere, kasu batzuetan lortu dute horrelakoak egitea. (Ikus artikulua.)

Dena dela, gauzak ez dira hain sinpleak; transistoreaz gain beste gailu batzuk ere erabiltzen dira zirkuituetan. Esate baterako, nola egingo ditugu tamaina horretako kableak?

Horretarako ere badago irtenbidea. Azkenaldian, asko ari dira erabiltzen hodi-itxurako molekula luze batzuk: nanohodiak. Badago horiek baino egitura hoberik kable nanoskopikoak egiteko?

Ikerlan

Beste aplikazio asko dituzte nanohodi horiek. (Ikus Nanohodien nanomundua).

Hona zer irakur dezakezun gai honekin lotuta:

Moore-ren legea

Asko hitz egin da 1965ean Gordon Moore-k eginiko iragarpenaz; bi hamarkadatan, urtero konputagailuen kapazitatea bikoiztu egingo zela esan zuen. Geroago, iragarpen horri zuzenketa bat egin zion Moore berak, eta bikoiztea 18 hiletik behin gertatuko zela esan zuen.

Moore-ren legea bete egin da orain arte, konputagailuen tamaina txikitzen joan da modu esponentzialean. Baina nanometro gutxi batzuetako transistoreak lortzen hasi direnean, lege hori indarrean noiz arte egongo den kalkulatu nahian dabiltza. Izan ere, konputagailu geroz eta txikiagoak eta datu-dentsitate handiagoak prozesa ditzaketenak egiten jarraitzeko ezinbestekoa da merkeak ere izatea, eta hain tresna txikiak egiteko teknologia oso garestia da, oraingoz behinik behin.

Dena den, etorkizunak baino ez daki aurrerantzean zer gertatuko den. Atomoen neurriko osagaiak dituzten konputagailuak, horiexek dira izan daitezkeenik eta txikienak, eta lehenago edo geroago gauzatuko dira. Nanoteknologia garatu ahala, Moore-ren legearen indarraldia amaitu egingo da ezinbestean.

Itzuli artikulura

 
Naturan Nanomedikuntza Nanoelektronika Nanomaterialak Nanobitxikeriak Nola egiten da lan? Gure inguruko ikerketa Arazoak, zalantzak... galderak