Sarrera
Nanoteknologia
Naturan
Nanomedikuntza
Nanoelektronika
Nanomaterialak
Nanobitxikeriak
Nola egiten da lan?
Inguruko ikerketa
Galderak, zalantzak...
Estekak
Lehiaketa
Irakaslearentzako
Lanak

 

 

 

Castellano


Nanoskopioa ideia-lehiaketa

Sarrera
Zer aurkeztu behar da?
Eta zein eduki izan behar du poster horrek?
Nork har dezake parte?
Zer sarituko da?
Sariak
Noizko eta nora bidali behar dira lanak?

Sarrera

Dagoeneko jakingo duzue zerbait gehiago nanoteknologiari buruz. Izugarria da zenbat aukera ematen dituen, zenbat arlotan dituen aplikazioak...

Ikertzaile ugari ari dira mundu osoan nanoteknologiaren oinarrizko legeak ikertzen, eta beste asko ari dira lege horietan oinarrituz erabili ahal izango ditugun aplikazioak asmatzeko lanean. Asmatzeko, ordea, lehenengo imajinatu egin behar dugu, posible den ala ez aztertu baino lehen ideia batetik abiatu behar dugu.

Hori da, hain zuzen ere, Nanoskopioak proposatzen dizuen erronka. Ikertzailearena egitea proposatzen dizuegu. Imajina ezazue nanoteknologian ikertzen ari zareten zientzialariak zaretela. Ikertzen denbora luzez ibili ondoren, gizartearentzako abantaila handia izango den asmakuntza aurkitu berri duzue, eta aurkikuntza horren berri nanoteknologiako biltzar batean eman behar duzue.

Nanoskopioa ideia-lehiaketak irudimena erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizue: nanoteknologian oinarritutako asmakuntza bat proposatu behar duzue, etorkizunean erabiltzeko. Proposatzen duzuen aurkikuntza horrek ez du zertan egiazkoa izan, zuen imajinazioa izango da sarituko duguna; hori bai, nanoteknologiaren inguruan daukazuen informazioa erabili behar duzue zuen proposamenak argudiatzeko. Horretarako, egun dauden aplikazioetan oinarritu zaitezkete, eta erabilera berriak, eremu berriak imajinatu eta abar.

gora

 

Zer aurkeztu behar da?

Poster bat.

Sarreran aipatu dugun bezala, ikertzailetzat jo behar dituzue zuen buruak. Nanoteknologian ikertzen ari zareten zientzialariak zarete, eta azken aurkikuntzen berri emango duen biltzar batean aurkeztu behar duzue zuen ikerketa-taldeak egin duen azken aurkikuntza. Kongresu horretan poster bat aurkeztu beharko duzue (kongresu askotan, ikertzaileek posterren bidez egiten dituzte aurkezpenak, poster batean aurkezten dute egindako ikerketaren laburpena, eta kongresuko areto batean zintzilikatzen dira poster horiek. Hala, ikertzaileak beren posterraren alboan jarri, eta beste ikertzaileen galderei erantzuten diete).

Eta zein eduki izan behar du poster horrek?

Bada, poster horrek zuek imajinatutako aurkikuntzaren datuak izan behar ditu; hauek, hain zuzen ere:

  • Aurkikuntzaren izena (asma ezazue izen bat!)
  • Ikerketa-taldeko partaideen izenak, ikastetxearen izena eta herria
  • Zer egiten duen zuen aurkikuntzak (zer abantaila dituen)
  • Non aplika daitekeen (zer arlotan erabil daitekeen: medikuntza, eraikuntza...)
  • Irudiak (zuen aurkikuntzaren irudiak edo marrazkiak txerta ditzakezue. Eta, nondik aterako dituzuen? Bada, asmatu, imajinatu, zuek egin argazkiak, muntatzeak, marrazkiak....)


Poster baten adibidea

Proiektua edo ideia poster batean bidali beharko duzue A2 neurrian (42 cm x 59,4 cm). Diseinua librea izango da neurriak errespetatzen badira. *
* Kontuan eduki behar da poster horiek erakusketa-areto batean erakusgai egongo direla, eta, hortaz, saiatu behar duzue urrutitik irakurtzeko moduan idazten, izenburu deigarria jartzen, posterrak irudiz hornitzen eta letra-tipo handia erabiltzen.

Posterrak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakezue.

Beheko irudian klikatuta, poster baten adibidea aurki dezakezue.

 

gora

 

Nork har dezake parte?

Nanoskopioa ideia-lehiaketan Batxilergoko ikasleek eta Lanbide Heziketako ikasleek har dezakete parte. Ideiak edo proiektuak taldeka aurkeztu behar dira, eta gehienez 4 partaideko ikertzaile-taldeak onartuko dira.

gora

 

Zer sarituko da?

Aurkikuntzak saritzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  1. Aurkikuntzak gizarteari ekartzen dion onura
  2. Originaltasuna
  3. Argumentazioa sinesgarria izatea. Nanoteknologiaren kontzeptu oinarrizkoenak ulertzen direla erakutsi behar da.
  4. Posterra landua egotea

Jasotzen diren posterren artean aukeraketa bat egingo da, III. Zientzia eta Teknologiaren Asteko azaroaren 8ko eta 9ko jardunaldien barruan erakutsiko dira berariazko erakusketa batean (jardunaldi horietan nanoteknologiako mundu mailako adituak egongo dira zuen posterrekin batera, pentsa!!!).

Nanoskopioa ideia-lehiaketako sari nagusia nori eman nanoteknologian adituak diren ikertzaileek osatutako epaimahai batek erabakiko du.

gora

 

Sariak

1. saria: taldekide guztientzako PDA bana.

Probintzia bakoitzeko lanik onenarentzako saria: ikasgela osoarentzako egun-
-pasa.
  (hiru bisita aukeran:
          - Miramongo Zientzia Museoa eta Gipuzkoako ikerketa-zentro bat,
          - Bilboko Itsas Museoa eta Bizkaiko ikerketa-zentro bat,
          - Gasteizko katedrala eta Arabako ikerketa-zentro bat).

gora

 

Noizko eta nora bidali behar dira lanak?

Posterrak urriaren 25a baino lehen bidali behar dira helbide honetara:

NANOSKOPIOA
ELHUYAR FUNDAZIOA
Asteasuain, 14
20170 Usurbil
Gipuzkoa

Edozein zalantza argitu nahi izanez gero, nanoskopioa@elhuyar.com nahiz nanoskopioa@saretek.net helbide elektronikora idatzi edo telefonoz deitu zenbaki honetara: 943 363040.

gora