Sarrera
Nanoteknologia
Naturan
Nanomedikuntza
Nanoelektronika
Nanomaterialak
Nanobitxikeriak
Nola egiten da lan?
Inguruko ikerketa
Galderak, zalantzak...
Estekak
Lehiaketa
Irakaslearentzako
Lanak

 

 


 

 

Castellano


Gure inguruko ikerketa

Hona mikroteknologia eta nanoteknologia ikertzen duten hainbat zentroren zerrenda. Kontuan harturik zer-nolako baliabide behar dituen nanoteknologia ikertzeak eta garatzeak, mikroteknologia da zentru hauen eginkizun nagusia. Hala ere, hona hemen zentro horiek nanoteknologiari egiten dioten ekarpena:

AZTI www.azti.es

AZTI Europako GOODFOOD proiektuan dago. Mikro eta nanoteknologian oinarritutako diagnostiko-sistemak garatzen ari dira janarientzat. Sistema horiekin, janariaren egoera eta kalitatea neurtu nahi da, era azkar eta seguruan.
CEIT www.ain.es
1990tik gaur arte, industrian, domotikan eta medikuntzan aplika daitezkeen mikrosentsore fisikoen eta kimikoen garapenerako 40tik gorako ikerketa-proiektutan hartu du parte CEIT-ek. Horrez gain, mikrosistema optiko integratuak, mikrofluido-sistemak eta bisentsoreak diseinatu eta garatu ditu.
CIDETEC www.cidetec.es
Zentro teknologiko honetan nanohodiak garatzen ari dira pila edo bateriatan energia hobeto gordetzeko. Horrez gain, gainazal metalikoak babesteko nanogeruzak ikertzen dituzte, eta nanomaterialak ekoizten ari dira sentsoreak egiteko.
CIC MICROGUNE (CMIC)www.cidetec.es
Mikrosistemen ikerketa banaturako zentroa da CMIC; zentro teknologikoek, enpresek eta unibertsitateek osatzen dute. Mikroteknologian eta nanoteknologian diharduten eragileak biltzea eta koordinatzea da CMIC-en lana.
Donostia International Physics Center dipc.ehu.es
Zentro honetan oinarrizko ikerketa egiten da, adibidez gainazal nanomailakatuekin, eta, gainera, nanomaterialen propietate elektronikoak, optikoak eta fotonikoak ikertzen dituzte, sentsore edo kamera berriak egiteko.
EHU/UPV (Departamento de Física de Materiales. Grupo de EHU/UPV (Materialen Fisika Saila. Magnetismo Taldea) www.ehu.es
Talde honek materialen eta haien imantazioaren arteko erlazioa aztertzen du eta nanomaterialen propietate berriak ikertzen ditu, adibidez, etorkizunean autoen erregai-tangetan eta kolpe-leungailuetan erabiltzeko, edo grabaketa magnetikoetan...
EHU/UPV (Elektrizitatea eta Elektronika Saila eta Fisika Aplikatua II Saila. Teknika Nuklearren Laborategia) www.ehu.es
Estaldurak egiteko nanogeruzak ikertzen dituzte eta geruza horiek nola sortu, neurtu eta ezarri behar diren aztertzen dute.
EHU/UPV (Elektrizitatea eta Elektronika Saila. Magnetismoa eta Material Magnetikoen taldea) www.ehu.es
Nanopartikula magnetikoak dituzten materialak aztertzen dituzte. Material horiek kondizio jakin batzuetan askoz hobeto garraiatzen dute elektrizitatea eta beste batzuetan okerrago; horregatik, oso egokiak izan daitezke sentsoreak egiteko.
EHU/UPV (Ingeniaritza Kimikorako eta Ingurugiroko Saila. Industria eta Elektrokimika Ingeniaritzako Laborategia) www.ehu.es
Talde honek nanomaterialak nola sortu eta ekoitzi behar diren aztertzen du besteak beste.
EHU/UPV (Ingeniaritza Kimikorako eta Ingurugiroko Saila. Materialak eta Teknologiak taldea) www.ehu.es
Talde honetan, materialen egitura, nanopartikula eta nanohodien mihiztadura eta biomaterialak ikertzen dituzte (naturan hazten diren nanozuntzak eta biopolimeroak).
EHU/UPV (Kimika Fisikoa Saila. Kimika Makromolekularreko Laborategia) www.ehu.es
Nanomaterialetan informazioa gordetzeko, transmititzeko eta prozesatzeko beharrezkoak diren ikerketak egiten dituzte sail honetan.
GAIKER www.gaiker.es
Bioteknologiarekin erlazionatutako ikerketa egiten dute GAIKERen. Gaixotasun edo infekzioen diagnostiko azkarragoak, seguruagoak eta errazagoak egiteko teknologia garatzen ari dira, besteak beste.
IKERLAN www.ikerlan.es

IKERLANen sentsibilitate handia duten nanodispositiboak garatzen dituzte, DNA eta proteinak azkar identifikatu ahal izateko eta osasunerako produktu kaltegarriak detektatzeko.
INASMET  www.inasmet.es
INASMETen, nanopartikulak edo nanohodiak erabilita, material erresistenteak baina arinak egiten dituzte, abioiak, autoak edo espazio-ontziak eraiki ahal izateko. Gainera, hezurrak osatzen laguntzeko materialak sortzen dituzte eta nanosentsore izugarri sentsibleak eta espezifikoak garatzen ari dira.
LABEIN www.labein.es
LABEINek NANOC proiektua gidatzen du, nanoteknologiak eraikuntzan aplikatzeko zentroa. Etorkizuneko etxeak egiteko erabiliko diren materialak garatzen dituzte hemen, hormigoi berriak, eta bestelako materialak.
ROBOTIKER www.robotiker.es
ROBOTIKER zentroa ROBOSEM Europako proiektuan parte hartzen ari da. Mikrorobotak garatu nahi dituzte proiektu horretan, elementu txikiak mikrometroen edo nanometroen zehaztasunez kokatzeko.
TECNUN www.unavarra.es
TECNUN-en dimentsio txikiko sistemen propietateen eta aplikazioen inguruko mintegiak eta doktoretza-ikastaroak antolatu dira. Halako sistemen artean, osin kuantikoak eta puntu kuantikoak daude. Horrez gain, hainbat proiektu akademikotan, fotoien bideraketarako mikroegiturak simulatu dira.

TEKNIKER www.fundaciontekniker.com
Zentro teknologiko honek mikro eta nanofabrikazioan lan egiten du. Ile batean TEKNIKER hitza mekanizatu dezakete laser baten bidez, edo oxidazio berezi bat erabilita logotipo bat grabatu.

 

 

 




 

 

 




 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
Naturan Nanomedikuntza Nanoelektronika Nanomaterialak Nanobitxikeriak Nola egiten da lan? Gure inguruko ikerketa Arazoak, zalantzak... galderak