|
Irakaslearentzako orientabideak
Sarrera
Nanoskopioa ideia-lehiaketa Eusko Jaurlaritzak
antolatzen duen III. Zientzia eta Teknologiaren
Astean kokatzen den ekimena da. Aurten, Zientziaren
Asteak "Mikroteknologiak eta nanoteknologiak elektronikan"
gaia hartu du ardatz. Nanoskopioa ideia-lehiaketarekin
Batxillergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak nanoteknologiaren
munduan murgiltzeko modu erakargarria bilatu nahi izan dugu.
Badakigu nanoteknologia eremu konplexua dela eta ikasleek
ezin izango dituztela lege horiek menderatu. Baina hori ez
da inolaz ere gure helburua. Nanoskopioarekin nanoteknologia
zer den eta gaur egun zertan erabiltzen den ezagutarazi nahi
dugu, mundu txiki horrek aukera asko sortzen dituela eta arlo
horretan asko ikertzen ari dela jakinarazi nahi diegu, ez
besterik.
Nanoteknologiako zenbait kontzeptu, aplikazio
eta abar ezagutzeko, CD-ROM hau prestatu dugu. CD-ROM honetan,
Nanoteknologiaren eremuko atal orokor batzuk definitu ditugu,
gaiaren planteamendu koherente eta zabala emateko. Atal bakoitzean,
sarrera gisako artikulu bat dago, atal horren ezinbesteko
azalpenak biltzen dituena, eta, horretaz gain, Interneten
aurki daitezkeen bestelako baliabideen helbideak biltzen dira,
zehaztasun gehiago nahi duenarentzat.
Helburuak eta edukiak
HELBURUAK
CD-ROMaren helburuak honako hauek dira:
- Gure munduaren dimentsio txikiez jabetzea.
- Nanoteknologia zer den ulertzea.
- Nanoteknologiak gizartean eragin ditzakeen aldaketen
berri ematea.
- Gure inguruan zer ikertzen ari diren jakitea.
Helburu horiek betetzeko, Nanoskopioa ideia-lehiaketa sortu
dugu. Horren bidez, azken helburu hau ere lortu nahi da:
5. Hipotesiak formulatzea eta argumentu
zientifikoa erabiltzea.
EDUKIAK
- Naturan: Naturak erabiltzen dituen nanoteknologiako ereduak
- Nola egiten da lan: Ikertzaileek lan egiteko erabiltzen
dituzten zenbait erreminta azaltzen dira
- Nanomedikuntza: Nanoteknologiak medikuntzan dituen aplikazioak
azaltzen ditu
- Nanoelektronika: Nola pasatu gaitezke mikroelektronikatik
nanoelektronikara?
- Nanomaterialak: Nanoteknologiak material berrien sorreran
duen garrantzia azpimarratzen du
- Ikerketa gure inguruan: Gure inguruan nanoteknologia
ikertzen duten ikerketa-
- zentroak eta unibertsitateko taldeak zertan ari diren
azaltzen dugu labur-labur.
Metodologia
Proposatzen dugun ariketa ere oso sinplea da:
ikasleek, naoteknologiako oinarrizko kontzeptuak ezagutu ondoren,
horretan oinarritutako erabilera praktiko bat imaginatu besterik
ez dute egin behar.Ideiak taldeka landu beharko dituzte, 4
laguneko taldetan gehienez. Aurkeztu nahi duten proiektua
edo ideia poster batean bidali beharko dute, A2 neurrian (42
cm x 59,4 cm). Formatua librea izango da neurriak errespetatzen
badira*.
* Kontuan eduki behar da poster
horiek erakusketa-areto batean erakusgai egongo direla, eta,
hortaz, saiatu behar da izenburu deigarria jartzen, posterrak
irudiz hornitzen eta letra-tipo handia jartzen, urrutitik
irakurtzeko moduan.
Sariak
1. saria: taldekide guztientzako
PDA bana.
Probintzia bakoitzeko lanik onenarentzako
saria: ikasgela osoarentzako egun-
-pasa.
(hiru bisita aukeran:
-
Miramongo Zientzia Museoa eta Gipuzkoako ikerketa-zentro bat,
-
Bilboko Itsas Museoa eta Bizkaiko ikerketa-zentro bat,
-
Gasteizko katedrala eta Arabako ikerketa-zentro bat).
Arauak
Posterrak datu hauek izan behar ditu:
- Aurkikuntzaren izena (aurkikuntzari izen egokia eta deigarria
jarri beharko diote ikasleek)
- Ikerketa-taldeko partaideen izenak, ikastetxearen izena
eta lekua
- Zertarako balio duen aurkikuntzak (zein erabilera berri
ekarri dituen, zein abantaila dituen)
- Zein arlotan erabil daitekeen (medikuntza, eraikuntza,....)
- Irudiak (aurkikuntzaren irudiak edo marrazkiak txertatu
behar dira. Irudi horiek egiteko irudimena erabili behar
da. Egindako argazkiak, marrazkiak, eta abar erabili ahalko
dira).
Posterrak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu
ahalko dira.
Aurkikuntzak saritzeko, honako irizpide hauek
hartuko dira kontuan:
- Aurkikuntzak gizarteari ekartzen dion onura
- Argumentazioa
- Originaltasuna
- Posterra landua egotea
Jasotzen diren posterren artean aukeraketa bat
egingo da, eta III. Zientzia eta Teknologiaren
Asteko azaroaren 8ko eta 9ko jardunaldien barruan erakutsiko
dira berariazko erakusketa batean.
Posterrak urriaren 25a
baino lehen bidali behar dira helbide honetara:
NANOSKOPIOA
ELHUYAR FUNDAZIOA
Asteasuain, 14
20170 Usurbil
Gipuzkoa
Kontaktua
Edozein zalantza, iradokizun eta abarretarako:
nahiz .
Tel. : 943363040
|