Elhuyar Fundazioa
Eguneratze-data 2010/9/2
Zientzia-hiztegiak Dibulgazio-liburuak CAF-Elhuyar sariak
Artikuluak
Argazkiak
Sarean
Agenda
Hileko zerua
Dosierrak
Multimedia
Elhuyar aldizkaria
Elhuyar 1974-1996
Zientzia-hiztegiak
Euskara teknikoa
Dibulgazio-liburuak
CAF-Elhuyar sariak
Teknoskopioa
[asteko laburpena]
[gaiak]

 
Erabiltzaileak
HILEKO ZERUA
iraila    
2010eko irailaren 15eko egunsentiko zerua
Behatzeko proposamena

Begi hutsez:
Hileko lehen astean, Artizarra, Marte eta Spica elkarrekin ikusi ahal izango dira mendebaldeko horizontearen gainean. Hilaren 2an, lerrokatze perfektua egingo dute.
Hilaren 2an, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa; 3,3ra iritsiko da haren magnitudea. Hileko gainerako minimoak 5ean, 8an, 11n, 13an, 16an, 19an, 22an, 25ean eta 28an izango dira. Izar aldakor gisa identifikatutako lehen izarretako bat izan zen Algol. Maximoan, 2,1eko distira du; beraz, erraz ikusten da begi hutsez hirietako erdipurdiko zeruetan ere. Horrela, errazagoa da haren jarraipena egitea. Haren distira-aldaketa egiaztatzeko, hurbileko Almach (Gamma Andromeda) izarrarekin erka daiteke; 2,1eko magnitudearekin, egonkorra da Almach.
Hilaren 4an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,37 egunean behin. Hilaren 8an, 13an, 19an, 24an eta 29an izango dira beste maximoak.
Hilaren 6an, Europan, udaren bukaeratik udazkenaren bukaerara, Lurraren orientazioa lagungarria da ilargialdiaren hasieran gaueko azken orduan argi zodiakala ikusteko. Urriko eta azaroko Ilberriarekin ere behatu ahal izango da. Horizontearen gainean 10°-tik 20°-ra bitarteko zabalera du fenomeno horrek, eta altuera, berriz, 40°-tik 60°-ra bitartekoa. Cancer eta Gemini konstelazioak eta Taurusen zati bat hartzen ditu. Hari behatzeko, zeruak ilun egon behar du, argi-poluziorik gabe.
Hilaren 7an, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,18 egunean behin. Hilaren 14an, 22an eta 29an izango dira beste maximoak.
Hilaren 22an eta 23an, Eguzkia mendebaldetik sartu eta berehala, Ilbetea ekialdetik ateratzen ikusi ahal izango da, Jupiter planetaren ondoan.

Teleskopioarekin:
Jupiter da hobekien ikusiko den planeta hilabete honetan. Teleskopio txiki batekin hauteman daitezke haren zerrenda horizontalak, bai eta lau satelite nagusien mugimendua ere: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto.


A
A
A
O
O
L
I
30
31
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
1
2
3
Ilargia
23 1 8 15
Planetak
Merkurio
Artizarra
Marte
Jupiter
Saturno
Urano
Neptuno
Beste efemeride batzuk
* orduak DUn (Denbora Unibertsean) daude. Gehitu bi ordu denbora ofiziala jakiteko.
Aranzadi Zientzi Elkarteak egina
Copyright © 2004 Elhuyar Fundazioa - Eskubide Guztiak Erreserbatuta.
webmaster@elhuyar.com - Tel.: +34 943 36 30 40
800x600 eta Internet Explorer 5.5-erako egokitutako gunea