 |
| Guztira:
10/577 artikulu |
 |
|
Kaligrafia, parkinsona hautemateko
2010/08/29
Norberaren idazkerak hitzak baino harago doazen irakurketak izan ditzake. Analisi grafologikoek idazlearen nortasunaren berri ematen dutela, adibidez, jakina da. Albiste berria da, ordea, kaligrafia Parkinsonen gaixotasuna hautemateko tresna ere izan litekeela. Teknologia berriekin uztartuta, diagnostiko “goiztiarra” egitea ahalbidetuko lukeela diote hainbat herrialdetako ikertzaileek.
Ilearen memoria
2010/08/22
“Jaten eta edaten duguna gara”. Eta, AEBko ikertzaile-talde batek egiaztatu duenez, hori guztia erregistratuta gelditzen da norberaren ilean. Pertsona baten ilearen konposizio kimikoa aztertuta, besteak beste, haren mugimendu geografikoen berri izan daitekeela dio taldeak. Dirudienez, hain zuzen, herrialde jakin bateko edariaren arrastoak ilean aurkitu daitezke.
Ezkutuko intentzioak, garuneko irudietan
2010/08/15
Zerbait egingo dugula esateak ez du esan nahi benetan egingo dugunik. Eta, batzuetan, norberak pentsatu eta adierazi dezakeena baino “fidagarriagoak” omen dira zenbait irudi. Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza funtzionalak garunaren jarduerari buruzko informazio baliotsua ematen du. Dirudienez, pertsona baten portaera aurresaten lagun dezake, eta subjektuak berak baino akats gutxiago egiten ei ditu alde horretatik.
Zelulak koraza jantzita, hiesetik babesteko
2010/07/30
GIBaren aurrean zelulak babesteko modu erabat berria garatu dute Biofisika Unitateko zuzendari Felix Gońik gidatutako ikerketa batean. Haien hitzetan, zelulei koraza bat janztea lortu dute.Hain zuzen ere, GIBak zeluletara sartzeko erabiltzen duen estrategia oztopatzean oinarritu dira ikertzaileak.
Haur potolotik heldu gizenera
2010/07/17
Britainia Handian haurren osasunaz arduratzen den erakunde batek emaitza harrigarri bat eman du argitara: haurren gizentasuna ez da kirol edo ariketa fisikoaren gabeziaren ondorio. Egiaztatu dute erlazioa alderantzizkoa dela; hau da, haur gizenek ez dute ariketa fisikorik egiten, gizenak daudelako.
Dirua eta zoriona
2010/07/03
Ezaguna dugu guztiok “diruak ez dakar benetako zoriontasuna” delako esamoldea. Oraintsu, baina, zientzialariek lehenbizikoz egiaztatu ahal izan omen dute egia dela hitz horien atzean dagoena. Belgikako ikertzaile-talde baten esanean, gainera, diruan pentsatze hutsak bizitzako asebetetze-maila gutxitu dezake.
Ultrasoinuak, gizonezkoentzako antisorgailu?
2010/06/13
Preserbatiboa eta basektomia dira gizonezkoentzako antisorgailurik ezagunenak. Baina zientzialariek lanean jarraitzen dute, pauso gehiago eman eta aukera berriak lortzeko. Metodo merkea, garbia, iraunkorra, erabat itzulgarria eta ez-hormonala garatu nahian dabiltza Ipar Karolinako Unibertsitatean. Gakoa? ultrasoinuak baliatzea.
Kalitatezko loa, ongi eta luze bizitzeko gakoa
2010/05/23
Loaren kalitatea oinarrizkoa da luze eta osasuntsu bizi ahal izateko. Gauza jakina da bizitza-luzera hainbat faktorek baldintzatzen dutela, baina horien guztien artean funtsezkoena ongi lo egitea dela argitu berri du AEBko ikertzaile-talde batek. 65 urtetik gorakoen loa aztertzen jardun du, eta azaldu du 100 urtetik gorakoek egiten dutela lo hobekien.
Hiltegirik gabeko etorkizuna?
2010/05/22
Urrun ikusten dugun arren, laborategian hazitako haragia jadanik ez da zientzia-fikzioa. Animaliarik hil gabe, elikagaia sortu eta industrian ekoizteko metodoak badaude. Aurreikuspen teknologikoak beteko balira, hamar urte baino lehenago hanburgesa “berde” bat izan genezake gure platerean.
Bihotzeko kontuak
2010/05/22
European Heart Journal<\i> aldizkariaren azken zenbakian argitaratutako bi artikuluk arrazoia ematen digu askori. Izan ere, artikuluetako batean lanean aparteko orduak egitea bihotzerako txarra dela azaltzen dute, eta, bestean, emozio baikorrek bihotzeko gaitzak izatetik babesten gaituztela.
|