 |
| Guztira:
10/1884 artikulu |
 |
|
Haurtxoen “kalkuluak”
2010/07/11
Hitz egiten ikasi ez badute ere bederatzi hilabete baino ez dituzten haurtxoek “kalkuluak egiteko” gaitasuna badutela egiaztatu du ikerketa berri batek. Kopuru, espazio eta denboraren inguruko informazioa antolatu egiten dute nonbait haiek ere, orain arte uste zena baino goizago, eta modu konplexuago batean, gainera.
Dirua eta zoriona
2010/07/03
Ezaguna dugu guztiok “diruak ez dakar benetako zoriontasuna” delako esamoldea. Oraintsu, baina, zientzialariek lehenbizikoz egiaztatu ahal izan omen dute egia dela hitz horien atzean dagoena. Belgikako ikertzaile-talde baten esanean, gainera, diruan pentsatze hutsak bizitzako asebetetze-maila gutxitu dezake.
Galdeketak, azterketak eta kontraesanak
2010/07/02
Eurobarometro erakundeak egin duen azken inkestaren arabera, europarrei gehiago intersatzen zaie zientzia kirola bainao. Hori hala izatera, telebistak eta prentsa tradizionala oker leudeke, haien edukien ehuneko txikia hartzen baitute zientziari eta teknologiari buruzko albisteek.
Martin Gardner hil da
2010/07/01
Martin Gardner idazle estatubatuarra maiatzaren 22an hil zen, Oklahoman, 95 urte zituela. Gaixotasun labur baten ondoren zendu zen. Gardner zientziaren dibulgazioaren izen handietako bat izan da. ...
"Carl Saganen hitzaldi bat entzutean pentsatu nuen nire bizitzako gauzarik interesgarriena ari nintzela entzuten"
2010/07/01
Zientzia-dibulgazioaren izen handi bat da Dava Sobel. Urteetan New York Times egunkarian idatzi zuen zientziari buruz. Idazle ezaguna da, eta, gainera, Carl Sagan-en Cosmos telesail ...
Mahai-ingurua Urtzi Ayesta, Naiara Tejados eta Felix Elortzarekin: Ikertzaileak Euskal Herrian
2010/07/01
Azken urteotan ikerkuntzarako azpiegiturak nabarmen hobetu dira gurean. Baina, bestalde, badirudi ikertzaile-karrera garatzeko eskakizunak gero eta gogorragoak direla. Nomadismoa eta oztopoak alde ...
Fisikako eta kimikako Nobel saridunak nazismo-garaian
2010/07/01
"Gure zientziak ezin badu judurik gabe aurrera egin, hurrengo urteetan ez dugu zientziarik egingo". Hau da Max Planck fisikariak Hitlerrengandik jaso zuen erantzuna, juduak administraziotik ...
Zientzia eta teknologia telebistako albistegietan
2010/07/01
Aho batez onartzen da zientzia eta teknologia jendarteratzeko beharra eta horretan komunikabideek duten ardura. Zer ematen dute telebista-kateek zientziari eta teknologiari buruz? Eta nola? ...
Zientziak galdera guztiei erantzungo al die?
2010/07/01
Zientziak galdera guztiei erantzungo al die? Hori galdetu dit kazetari batek elkarrizketa batean (posta elektronikoz egin baitugu). Ez diot traza onik hartu. Ez dakit paranoikoegi ez ote nabilen ...
Emakumeak mediku?
2010/07/01
1860ko ekainaren 15ean, 24 urte bete berri zituela, Elizabethek medikua izan nahi zuela esan zien gurasoei. Aitak kopeta zimurtu zuen. Okerragoa izan zen amaren erreakzioa: atsekabearen saminez ...
|