 |
| Guztira:
10/1695 artikulu |
 |
|
Gero eta fitoplankton gutxiago
2010/07/29
Itsasoko fitoplankton-kantitatea urtean % 1 inguru jaisten dela jakinarazi berri du Kanadako Dalhousie Unibertsitateko ikertzaile-talde batek. Itsasoko elika-katearen oinarria da fitoplanktona, eta karbonoaren zikloan paper garrantzitsua du.
Kantauri itsasoa; bakarra?
2010/07/27
Bi mapa meteorologikoren arteko paralelismoa agertzen duen irudia duzue goikoa. Ezkerrekoa Iberiar Penintsulari dagokio, eta, eskuinekoa, aldiz, Asiako mendebaldeko Anatolia penintsulari (Turkian). Lehen begiratuan, ordea, norbaitek pentsa lezake Kantauri itsasoari anaia bikiren bat aurkitu diotela. Kostalde bietan pilatutako hodeiek eragiten dute antzekotasuna hain nabarmena izatea.
Diamanteen kokalekua aurkitu nahian
2010/07/20
Nazioarteko geofisikari-talde batek mundu osoko diamanteen kokalekua aurreikusten lagundu dezakeen mapa bat sortu du. Era horretako lehenbiziko irudia da, eta, hori prestatzeko, kontuan hartu dira Lurraren azaleko prozesu geologikoak zein planetaren barnealde sakonean gertatzen diren dinamikak.
Hegazkinak, prezipitazioen eragile?
2010/07/18
Zientzialariek urteak daramatzate aireko trafikoak prezipitazioetan izan ditzakeen eraginak aztertzen; kontuak zalantza eta espekulazio ugari sortu ditu, gainera. Alde horretatik, ikerketa berri baten datuak argigarriak izan litezke. Hegazkinek kondizio zehatz batzuetan hegan egitean euria edo elurra eragin dezaketela egiaztatu dute.
Sumendien mugimendua
2010/07/08
Advanced Synthetic Aperture Radar (ASAR) radarraren interferograma hau Afrikako Rift Valleyko (Kenya) inguruneari dagokio, eta lurrazalaren desplazamendu txikiak ikus daitezke bertan. Alegia, begi-bistan ezin hauteman genitzakeen Longonot sumendiaren —aurrealdean eta eskuinean— mugimenduak ageri dira irudian. Hondoan ageri dena Suswa sumendia da, oraingoan deformaziorik pairatu ez duena.
Gizakion aurreko arbasoak sabana beroan bizi ziren
2010/07/04
Turkanako arroa (Kenya) sabana berotsua izan da azken lau milioi urteotan gutxienez; lehenbiziko hominidoek zonalde hartan eboluzionatu zuten denbora-tartean ere bai, beraz. Ikerketa berri baten ondorio nagusienetako bat da hori. Datuak zerikusi zuzena izan lezake, zientzialarien iritziz, gizakiok zutik ibiltzeko, gorputzeko ile gehiena galtzeko eta izerdi egiteko gaitasuna garatu izanarekin.
Txinako soroetan izurria zabaldu da kotoi transgenikoa erabiltzeagatik
2010/07/01
Txinako Nekazaritza Zientzien Akademiako ikertzaileek jakinarazi dutenez, kotoi transgenikoa landatzeak lehen kontrolpean zeuden intsektuak ugaritzea eta izurri bilakatzea ekarri du. Science ...
Ekialde Ertainean sortu ziren zakur txikiak
2010/07/01
Zakur txikiak Ekialde Ertainean sortu zirela ondorioztatu du Kalifornia Unibertsitateko genetikari-talde batek, zakur handiak eta txikiak bereizten dituen genearen jarraipena eginda. Ikusi dutenez, ...
Pamukkale, kotoizko gaztelua
2010/07/01
Turkiako hego-mendebaldean, Menderes ibaiaren bailaran, elurrez estalia dirudien muino zuri-zuri bat dago: Pamukkale, Kotoizko Gaztelua (turkieraz). Gaztelu zuri honek 160 metroko altuera du, eta ...
Geodibertsitatea edo zenbat balio duen lurrak
2010/07/01
Biodibertsitatearen aldean, kontzeptu ezezagunagoa eta urrunagoa da geodibertsitatea. Eta ez da harritzekoa: nahiko berria izateaz gain, pertsonoi errazagoa zaigu bizidunekin hunkitzea eta ...
|