 |
| Guztira:
10/3027 artikulu |
 |
|
Zelulak koraza jantzita, hiesetik babesteko
2010/07/30
GIBaren aurrean zelulak babesteko modu erabat berria garatu dute Biofisika Unitateko zuzendari Felix Goņik gidatutako ikerketa batean. Haien hitzetan, zelulei koraza bat janztea lortu dute.Hain zuzen ere, GIBak zeluletara sartzeko erabiltzen duen estrategia oztopatzean oinarritu dira ikertzaileak.
Gero eta fitoplankton gutxiago
2010/07/29
Itsasoko fitoplankton-kantitatea urtean % 1 inguru jaisten dela jakinarazi berri du Kanadako Dalhousie Unibertsitateko ikertzaile-talde batek. Itsasoko elika-katearen oinarria da fitoplanktona, eta karbonoaren zikloan paper garrantzitsua du.
Gizakion aurreko arbasoak sabana beroan bizi ziren
2010/07/04
Turkanako arroa (Kenya) sabana berotsua izan da azken lau milioi urteotan gutxienez; lehenbiziko hominidoek zonalde hartan eboluzionatu zuten denbora-tartean ere bai, beraz. Ikerketa berri baten ondorio nagusienetako bat da hori. Datuak zerikusi zuzena izan lezake, zientzialarien iritziz, gizakiok zutik ibiltzeko, gorputzeko ile gehiena galtzeko eta izerdi egiteko gaitasuna garatu izanarekin.
Txinako soroetan izurria zabaldu da kotoi transgenikoa erabiltzeagatik
2010/07/01
Txinako Nekazaritza Zientzien Akademiako ikertzaileek jakinarazi dutenez, kotoi transgenikoa landatzeak lehen kontrolpean zeuden intsektuak ugaritzea eta izurri bilakatzea ekarri du. Science ...
Olibondoaren tuberkulosia sortzen duen bakterioaren genoma sekuentziatu dute
2010/07/01
Olibondoaren tuberkulosia eragiten duen bakterioaren genoma sekuentziatu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (CBGP), Malagako Unibertsitateko, Wisconsin ...
Ekialde Ertainean sortu ziren zakur txikiak
2010/07/01
Zakur txikiak Ekialde Ertainean sortu zirela ondorioztatu du Kalifornia Unibertsitateko genetikari-talde batek, zakur handiak eta txikiak bereizten dituen genearen jarraipena eginda. Ikusi dutenez, ...
Bisoi europarra, Salburuan bueltan
2010/07/01
Bisoi europarra (Mustela lutreola) Salburua hezeguneko protagonista bihurtu da, hura ikustea zaila bada ere. Iberiar katamotzarekin batera, Europan desagertzeko arrisku handiena duen haragijalea ...
Gorputz-zorrien genoma sekuentziatu berri dute
2010/06/22
Nazioarteko zientzialariz osatutako talde batek gizakiaren gorputzeko zorriaren (Pediculus humanus humanus) genoma sekuentziatu berri du. Orain arte sekuentziatu diren intsektuen genomen artean harena da txikiena, jakinarazi dutenez.
Arrain-multzoak, lider robotiko bati segika
2010/06/20
Arrainek jakingo al lukete haien taldera gerturatu den arrain artifizial bat bereizten? Ez beti, antza denez. New Yorkeko Unibertsitateko Institutu Politeknikoko ikertzaileak arrain-robot igerilari bat garatzen dabiltza. Arrain-multzo batean infiltratu eta une jakin batean talde osoaren gidaritza ere har lezakeen gailua sortzea da haien helburua.
"Eko" eta turismoa, bateragarriak?
2010/06/19
Aurten egingo ditu 20 urte TIESek, Nazioarteko Ekoturismo Elkarteak, eta, haiek emandako datuen arabera, urtetik urtera gero eta turista gehiagok aukeratzen dute era horretako bidaia bat egitea. Ikerketek, baina, erakusten dute oso zaila dela "eko" aurrizkia eta turismoa bateratzea.
|