Elhuyar Fundazioa
Eguneratze-data 2010/9/2
Zientzia-hiztegiak Dibulgazio-liburuak CAF-Elhuyar sariak
Artikuluak
Argazkiak
Sarean
Agenda
Hileko zerua
Dosierrak
Multimedia
Elhuyar aldizkaria
Elhuyar 1974-1996
Zientzia-hiztegiak
Euskara teknikoa
Dibulgazio-liburuak
CAF-Elhuyar sariak
Teknoskopioa
[asteko laburpena]
[gaiak]

 
Erabiltzaileak
Elhuyar aldizkaria
Elhuyar zientzia eta teknologia

96. zkia. / 1995(e)ko ekaina

Artikuluak
Ikerketa-mailan puntan
Maria Arantzazu Linaza, Jose Mari Rodriguez eta Jose Jabier Urkola CEIT Ikerketa-Zentruko Material-Sailan egiten dute lan. Lan horren emaitzak Elhuyarrek argitara emango ditu aurki. Jaso baino lehen, ikerlari horiek hobeto ezagutu ditzazuen, beraiekin aritu gara hitzaspertuan. Altzairuari buruz, jakina.
FFC edo berotegi-gasen etorkizuneko belaunaldia...
Martxoan Berlinen burutu zen Klimari buruzko Nazioarteko Biltzarra CFC-ak ordezkatzeko FFC-ak erabiltzearen aldekoa azaldu zen.
... eta etorkizunean ezagutuko dugu irtenbidea
Berotegi-gasen eragina gutxiagotu ahal izateko gas horien erabilera aldatzea da askok amesten duten irtenbidea. Suitzako kimikari-talde baten ikerketak bide horretatik doaz.
Hezurretarako lekeda
Kaltzioa eta fosfatoa. Sinplea iruditu arren, bi elementu horien nahasketak orain arteko buruhauste eta hezur-hauste gehienak ahazteko aukera eskainiko digula zabaldu da.
Buru-hezurrak mintzo direnean
Buru-hezurrak uste baino ezuste gehiago eman dizkie Washingtongo Unibertsitateko Ikerlariei.
Alkoholismoaren jatorri genetikoa
Australiako Unibertsitateko ikerlariak alkoholismoaren jatorri genetikoa ezagutzea tratamendu eraginkorragoak aurkitzen lagunduko duelakoan daude.
Logura: arrisku-faktorea
Gutako askok horrela uste ez badu ere, trafiko-istripuen eragile nagusitakoa logura da. Ingalaterrako ikerlari-talde bat ondorio horretara heldu da 1987 eta 1994 urteen bitartean gertatutako trafiko-istripuei buruzko datuak aztertu eta gero.
TOMAS ALVA EDISON
Asmatzaile estatubatuar hau, Milan-en (Ohio-n) munduratu zen 1847. urteko otsailaren 11n. Bere familian ez zen diru askorik eta gaztetandik lanean hasi behar izan zuen. Zientzi liburuak irakurtzen hasi zenean, laborategia ipini zuen bere etxean.
Hego Euskal Herriko zientzia: koadro klinikoa
Titulu horrek analisi derrotista baten sarrera dirudi. Baina, zaude unetxo bat ondorioetara iritsi aurretik. Edozein osaketa bideratu baino lehen gaixotasunaren sintoma guztiak zehazki aztertu behar baitira. Gero ikusiko da konponbiderik badagoen!
Euskal balea, mitoa baino gehiago
Mendeetan zehar iraun zuen neurrigabeko arrantzak aspaldi urrundu zuen euskal balea Bizkaiko itsasotik. Belaunaldiz belaunaldi, herri-oroimena zahartzearekin batera, euskaldunon itsas bizitzako osagai nagusi izandakoa, bertso zahar eta armarrietako mamu isil bilakatu zen.
Erradiografiak azkarrago egiteko sistema berria
Alemaniako Seven Ploem ikerlariak aurkeztu duen aparatu berriaren betekizun nagusiak. Erradiologoei lana erraztea eta X izpien eraginpean egon behar duten gaixoei erradiazio arriskua gutxiagotzea.
Antidepresiboaren polemika
Prozac antidepresiboa berriro ere albiste bilakatu da zientzilarien artean. Duela urte batzuk depresioaren sintomak ezkutatzeaz gain garunetan arazo larriak sortzen zituela zabaldu zen.
Eskuak garbitzeari buruz
Eskuak garbitzea haurtzaroan hala-moduz irakatsitako ohitura baino zerbait gehiago izan daitekeenaren berria oraintsu heldu zaigu.
Euskal herritarron eskuzabaltasuna
Euskal Autonomi Elkartean. Gaixoen bizi-kalitate fisikoa eta sikikoa nabarmenki hobeagotu da, gaixo horiei gizartean integratzeko bide berriak eskaini zaizkie eta Osasun-Erakundeetan itxaron-zerrendak ebitaezinak diren minimoetara ekarri dira.
Soberan dauzkagun kilo horiek
Uda honetako erronka nagusia askorentzat: pisua galtzea eta ondoren gramo bakar bat ere ez berreskuratzea. Borondate-apur bat baino zertxobait gehiagorekin, dieta egoki eta osasungarriarekin eta jateko orduan ohitura aldaketa batekin posible da sobera dauzkagun kilo horiek galtzea. Ikusi dezagun, bada.
Leku hezetako distira: Anagallis tenella
Familia hau, San Jose lorea aztertu genuenean ezagutzeko aukera izan genuen eta oraingo honetan Anagallis generoari ekingo diogu. Aipatu genero horren barruan, 20 espezie inguru izendatu dira, planetako zona epeltsuetan bereziki banatzen direlarik.
Eta zaborrekin zer?
Gaur egungo ingurugiroaren arazo larrienetariko bat hondakinena da. Gure produkzio prozesuetatik eta kontsumotik sortzen diren zaborrek ekosistemaren berriztapen ahalmena gainditu egin dute.
Balearen etorkizunaz, baikorrago
Nazioarteko Erakundeak plazaratu berri duen txostenak dioenez, azken urteotako datuak aztertu eta gero balearen populazioa % 10 handiagotu dela baiezta omen daiteke.
Elefanteak salgai
Zimbabweko Hwange Parke Naturaleko arduradunek merke eskaini dituzte elefanteak. Zimbabweko Parke Natural horretan, izan ere, elefante-populazioa % 5 handiagotu da azken bost urte hauetan.
Zikinkeriaren ondorioz gaixotasuna
Aire-poluzioaren arazoa ez da azken hamarkadatara mugatzen den auzia. Jadanik Erdi Aroan airearen poluzioa nahikoa kaltegarria baitzen Bradford Unibertsitateko Charlotte Roberts eta Mary Lewis arkeologoek frogatu ahal izan dutenez.
Indarrak eta adarrak orekatuz
Chicagoko Unibertsitateko biologo-talde batek frogatu duenez, ahuntz aziendako animaliek giza garezurra aise zatituko lukeen indarra jasaten dute borrokan ari direlarik.
Zirauna, puskatzen den sugea ote?
Biologiaren munduan buru-belarri sartuta ez dagoen jendeari kontrakoa iruditu dakiokeen arren, izen zientifikoek askotan esanahi argi eta adierazkorra dute. Horren adibide izan daiteke hain zuzen ere, Anguis fragilis ziraunak duen izen zientifikoa.
Euskal Herriko kostaldea (V): Lapurdiko hondartzak
Azken urte hauetan Lapurdiko kostaldeak ezagutu duen turismoaren garapen izugarriak, zorigaitzeko ondorioa suposatu du lurralde honen itsasbazterrarentzat orokorrean eta hondartzentzat bereziki.
Onddi dorrea, goi-mailako apustua
Urumea eta Leitzaran ibaien artean dago Onddi mendia. Halaber, hantxe kokaturik dago ORONA, igogailuak eta eskailera mekanikoak egiten dituen enpresa. Maiatzaz geroztik, Onddi mendiari harro begiratzen dion gorakako eraikuntza ikus daiteke paraje eder horretan. Lekuak berak eman dio izena ORONA enpresaren saiakuntza-dorreari.
Elikagaietako gehigarriak
Europako Elkarte Ekonomikoan sartu gintuztenetik hona gure elikagaien legislazioa doituz joan da, aipagarria izanik kontserbatzaileen konposaketa eta etiketak.
Koloretako argazkilaritza (eta II): irudia eta kolorea
Hiru elementu nagusi daude kolorea atzemateko: “argi zuriko” iturria, uhin-luzera batzuk zurgatu eta beste batzuk isladatu egiten dituzten materialak eta uhin-luzeren multzoak kolore bateko ala besteko ikusteko giza-begiak duen ahalmena.
Moaien bidaia
Kaliforniako Unibertsitateko Arkeologia Sailak bost urte eman ditu Bazko Irlako monumentu ikusgarriak ikertzen.
Ahotsa, gizakiaren eta ordenadoreen bereizgarria
British Telecom enpresako ikerketa-zentruan gizakiaren kopia osatzeari aspaldian ekin zioten. Giza ahotsa artifizialki sortzea izan da azken bost urteotako zio nagusia eta agidanez, bide onean ari dira.
Desorekak eta aktibazio-energiak
Egoera normal batean, lagun batek egunero zortzi ordu pasatzen du bere lanpostuan. Lagun horrek industria batean lana egiten baldin badu, proportzio handi batean, lanari buruzko elkarrizketak, idazlan teknikoak, txostenak eta abar erdaraz egingo ditu.
Azken urtetako erronka: telekomunikazioen liberalizazioa
Gaur egun telekomunikazioek garrantzi handia dute. Telefonoa adibidez, eguneroko bizitzan oinarrizkoa da. Baina ez dago hau bakarrik. Erosoago bihurtuz gure bizitza aldatzen duten beste batzuk ere badaude: telegrafoa, fax-a, posta elektronikoa, ordenadore pertsonala, telefonia higikorra, irrati bidezko mezularitza...
Nola irakatsi astronomia?
Aurreko alean erantzun gabe utzi genuen izenburuko galdera eta orduan agindu bezala, irakasteko orduan ume/gaztearen nortasunaren garapenari lotuko natzaio, hiru une desberdin bereiztuz, adinari zehatz-mehatz lotzea zaila bada ere.

Harremanetarako helbidea: aldizkaria@elhuyar.com

Harpideak:

Pasahitza ahaztu duzu?

Artxiboa:

Aldizkarietan bilatu:

Hitza:
Noiztik:
 
Noiz arte:
 
Copyright © 2004 Elhuyar Fundazioa - Eskubide Guztiak Erreserbatuta.
webmaster@elhuyar.com - Tel.: +34 943 36 30 40
800x600 eta Internet Explorer 5.5-erako egokitutako gunea