|
 |
|
36. zkia. / 1990(e)ko ekaina
- Artikuluak
- Material berri batek argiaren maiztasuna bikoiztu
- Konposite-mota berri bat aurkitu da Erresuma Batuan. Komunikazio-mota hauetan argiaren maiztasuna aldatu egin behar izaten da eta hauxe da, material berri honek duen propietatea.
- Radarrak asteroide bikoitza erakutsi
- 1989 PB izeneko asteroidea Puerto Rico-ko Arecibo-ko irrati-teleskopioaren lan-eremutik iragan zenean, asteroide bikoitzen berri lehen aldiz izan zen.
- Gatza, bideetako gaixotasunen errudun?
- Gatza merkea eta ugaria da. Gainera errepidetan izotzari aurre egiteko balio du. Baina EEBBetan eta Erresuma Batuan egindako zenbait ikerketen arabera, gatzak zubiak eta bideak jaten omen ditu.
- Zelakantoak zaindu egin behar dira
- Espezieen eboluzioa hobeto ulertzeko oso baliotsua izan den zelakantoa, gehiago zaindu behar dela diote Mendebaldeko Alemaniako Hans Fricke zientzilariak eta bere ekipokoak.
- Australian ikerlariak eulien aurka
- Australiako nekazariek oso ongi dakite "ducilia cuprina" izeneko euliaren eragina zein den. Izurrite honi aurre egiteko, ikerlariek euli honen genealogia aztertu eta aldaketak eragin dituzte beraiengan.
- Japoniarrak ilargira
- Japoniarren proiektuak MUSES-A izena du eta bi espaziuntziez osaturik dago.
- Groenlandian gero eta izotz gehiago
- 1970. urtetik aurrera Groenlandian, urtero metroaren laurdena hazten ari da izotz-geruza.
- HIES: itxaropena arratoiengan
- HIESaren kontrako sendagaiak giza sistema inmunologikoa duten arratoiengan froga daitezke.
- Salba dezagun korala
- Hamar urte dirauen gatazkak punturik gogorrenera iritsiko da uda honetan, mundu osoko zientzilariak bildu eta koral-arrezife liluragarri bat salbatzeko neurriak har ditzan Japoniako gobernua presionatuko dutenean.
- Kometaren kontuak
- Austin kometak dezepzio handia sortu du astronomoen artean, aurkitu zutenean oso distiratsua zelako eta otsailetik aurrera bere distira-mailak behera egin zuelako.
- Entzimak, biziaren aitzindari?
- Kimikari iparramerikar batzuk Lurreko atmosfera primitiboko gas-banaketa zuen ontzi batean deskarga elektrikoak eragin eta proteinen antzeko molekula txikiak sintetizatu dituzte.
- Supereroale organikoak: ikerketak aurrera doaz
- Tokioko unibertsitateko kimikari-talde batek presio normaletan eta 11,4 K-eko tenperaturan supereroankortasuna mantentzen duen materiala aurkitu dute.
- Etxeko etengailuak
- Gaia ezaguna den arren, nolabaiteko gaurkotasuna izan dezake, zeren eta bizi gareneko edota oporretan joaten gareneko etxebizitzak zahar samarrak badira, bertako etengailuak zaharrak eta desegokiak izan bait daitezke.
- Arthur Harden
- Arthur Harden Manchester-en jaioa zen 1865.eko urriaren 12an, eta 1940.ean, ekainaren 17an hil zen. duela berrogeitamar urte hain justu.
- Zahartzapena
- Gure gizarteak, zahartzapena gaixotasuntzat du, baina azken ikerkuntzak zahartzapena animalia guztietan gertatzen den prozesu naturala izan litekeela frogatzen ari dira.
- Begia eta argazki-kamera: antzekotasunik ba ote?
- Argazki-kamera, tresna optiko bezala, sistema optiko batek eta hartzaile fotosentikor batek osatzen dute.
- Berunik gabeko gasolina berriak
- Duela gutxi arte, automobil-gidariak gasolina hartzeko arazorik ez du eduki. Gasolindegian "normala" ala "superra" bakarrik zeuzkan aukeratzeko. Azken aldian ordea, berunik gabeko beste gasolina-mota bat edo bi ere badaude. Zein aukeratu behar du gidariak?
- Izarrarteko molekulak
- Izarrarteko ingurunea: Ingurune hau ez dago hutsik, hainbat atomo, molekula eta ioiez "betea" baizik. Aztertuko ez ditugun beste hainbat partikula kuantiko desberdin ere badaude.
- Euskal Herriko laringektomizatuek ere hitz egin dezakete
- Sail baten azkena izango den artikulu honetan, Jesus Algabak eta bere ekipoak, egindako ikerketen ondorioz burutu diren tekniken berri emango digute. Talde honek nazioarteko mailan dihardu eta zenbait kongresutan aurkeztu ditu bere lan-metodoak.
- Zifren historia (III)
- Hasierako zenbaki-sistemak printzipio batukorraz baliatzen ziren, hau da, zenbaki bat adierazteko zifrak behar adina aldiz errepikatzen ziren. Esaterako 2619 zenbakiak, sistema batzuetan, hamazortzi ikur beharko lituzke.
- Triton (I)
- Bere ezaugarrien berezitasunak direla eta, Tritonek ikertzaileen arreta erakarri zuen lehenengo argazkiak Lurrera iritsi zirenetik, Neptuno bera ere bigarren mailara baztertuz.
- Raman: efektua eta zientzilaria
- 1988.ean bi urteurren garrantzitsu ospatu ziren: Raman efektuaren 60. urteurrena eta Chandrasekhara Venkata Ramanen jaiotzaren mendeurrena. Bi urteurren horiek gogoratu nahi ditugu. Gainera, aurten beteko dira hogei urte zientzilari indiar handia hil zela.
- Erlauntzetako barroasia, desagertuko ote?
- Varroa Jacobsoni izeneko zorri batek erleari odola zurgatzen diolako, barroasia berebiziko kalteak eragiten ari da ezti-produkzioan. Frantzian ordea, ikerle-talde bat "usaimen-tranpa" bat prestatzen ari da barroaren kontra.
- Sinonimoak eta antonimoak
- Jadanik ohartuko zinen, irakurle, programatu nahi dutenei edo Basic lengoaiaren trikimailuak hobeto ezagutu nahi dituztenei zuzendutako artikuluak idazten direla atal honetan. Hori da gure asmoa behintzat.
Harremanetarako helbidea: aldizkaria@elhuyar.com
|
 |
|