Elhuyar Fundazioa
Eguneratze-data 2010/9/9
Zientzia-hiztegiak Dibulgazio-liburuak CAF-Elhuyar sariak
Artikuluak
Argazkiak
Sarean
Agenda
Hileko zerua
Dosierrak
Multimedia
Elhuyar aldizkaria
Elhuyar 1974-1996
Zientzia-hiztegiak
Euskara teknikoa
Dibulgazio-liburuak
CAF-Elhuyar sariak
Teknoskopioa
[asteko laburpena]
[gaiak]

 
Erabiltzaileak
Elhuyar aldizkaria
Elhuyar zientzia eta teknologia

176. zkia. / 2002(e)ko maiatza

Artikuluak
Tse-tse eulia behin betiko erauzteko sistema berria
Tse-tse eulia Afrikatik behin betiko erauzteko sistema berria garatu dute.
Odoleko analisia preeklanpsia-arriskua antzemateko
AEBetako Massachusetts-eko Ospitale Nagusiko ikertzaileek preeklanpsia izateko arriskua antzemateko modu erraza aurkeztu dute.
Non dago ur gehien?
Science aldizkarian argitaratutako ikerketa geologikoen arabera, lurpean, 1.000 kilometrora, ozeano guztietan baino bost bider ur gehiago egon daiteke.
Izugarrizko helio-izarren sorrera argitu da
Japoniako Tohoku Unibertsitateko astronomoek, Ipar Irlandako Armagh-eko astronomia-behatokiarekin elkarlanean, heliozko izarren sorrera azal dezakeen eredu teorikoa osatu dute.
Jaitsi argazkiak istant batean!
Hilabete gutxi barru merkatuan egongo da JPEG2000, Internetetik irudiak orain baino ehunka bider azkarrago jaisteko aukera eskaintzen duen estandarra.
‘Begi alferra’, tantak txatalaren pareko
Estatu Batuetako John Hopkins Institutuak zuzendutako ikerketa batek erakutsi duenez, anbliopia edo ‘begi alferra’ umetan tratatzeko, txatala bezain eraginkorrak izan daitezke atropina-tantak.
Inurrien datu-basea
Lau urteko lanaren ondoren, inurrien datu-basea osatu dute adituek.
Quickbird satelite berriaren lehen argazkiak
Lurretik 450 km-ko distantziako orbitan dagoen Quickbird-en kamerak 60 cm-ko objektuak bereiz ditzake.
Uhin grabitatorioen ebidentzia?
RXJ0806.3+1527 objektua X izpiko iturri gisa ezagutzen zen, baina orain ikusi dute AM CVn motako sistema bitarra dela.
Haize-presa
Euskal Herriko Enerlim eta NECESA enpresek haize-presa, aerosorgailu berria, garatu dute, eta Arabako Ekoeolika enpresa sustatzaileak eraiki du instalazioa Burgosko Losa haranean.
Hiesaren aurkako txertoa, hurbilago
Afrikan zabalduen dagoen hiesaren birus-motaren aurkako txertoa lortu nahian dabiltza mundu osoko hainbat laborategi.
Desertuko aztarna zaharren ezustea
Asiako desertu handien aztarna zaharrak aurkitu dituzte Txinako Qinan arroko bi aztarnategitan.
Iman ņimiņoak asmatu dituzte
Kaliforniako Unibertsitateko lantalde batek singletea den birradikala eratzea eta giro-tenperaturan egonkor mantentzea lortu du.
Aitagaiaren adinak axola du
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikertzaileek frogatu dute aitagaia zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta aukera gehiago dagoela espermatozoideen kromosometan anormaltasunak gertatzeko.
Europa Estatu Batuen orbitatik libre
Europako Batasuneko garraio-ministroek baietza eman diote Galileo satelite bidezko nabigazio-sistemari.
Ur minerala ez da beti behar bezain purua
Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, ur mineralen marka batzuen botiletan kontaminazio fekala atzeman dute.
Geneek ez dute guztiaren erantzuna
Txinpantzearen eta gizakiaren arteko ezberdintasunak zein diren jakiteko abiarazitako ikerketa baten ondorioak plazaratu dira orain dela gutxi.
Plaketak gordetzea posible da
Kaliforniako Unibertsitateko zientzialari-talde batek zelulak liofilizatu eta berpizteko modua asmatu du.
Agur, Baikonur
Adostasunik ezean, hiru urte barru sobietarren jaurtiketagune ezagunena itxi egingo da.
Gas nobleen konposatuak
Bruce Bursten kimikari estatubatuarrak zuzentzen duen taldeak gas nobleak eta uranioa dituzten konposatu batzuk sintetizatu ditu.
Ekaitz geomagnetikoen eragina bihotzean
Errusiar ikertzaile-talde batek ekaitz geomagnetikoek gizakiaren bihotzean zer eragin duen aztertu du, eta ondorio harrigarriak aurkitu ditu.
Intronen barruko mutazioen eragin latza
Italiako Trieste hiriko Bioteknologia eta Ingeniaritza Genetikoaren Nazioarteko Zentroan, Intronen barnean gertatzen diren mutazioek ere moztitsasketa-prozesuan eragina dutela aurkitu dute.
Pedro Migel Etxenike fisikaria, aurtengo Iberdrola sariduna
Iberdrola enpresak matematikan, kimikan, fisikan edo ingeniaritzan egindako lan bat saritzen du urtero. Aurten, Pedro Migel Etxenike fisikari nafarra aukeratu dute.
Galaxiarik urrunenak VLTren begietan
Very Large Telescope-ri (VLT) esker, 13,5 mila milioi argi-urtera dauden galaxiak behatu ahal izan dituzte ESO behatokiko astronomoek.
Peroxisomak, zertarako?
Knock-out saguekin lanean dabilen ikertzaile-taldearen esanean, oraingoz peroxisomak sortzeko beharrezkoak diren 23 gene aurkitu dituzte.
Mertxe de Renobales: “Bioteknologiaren punturik beltzena jabetza intelektualaren arazoa da”
Mertxe de Renobales Scheifler-ek “Bioteknologia eta nekazaritza: argi-itzalak” hitzaldia eskaini zuen. Hitzaldia laburbildu eta gaiaren inguruko hainbat xehetasun interesgarri aipatu zituen elkarrizketan.
Elikagaien segurtasuna auzitan
Azken garaiotan, elikagaiak kezka-iturri bihurtu dira. Dena dela, gizartearen kezkak eta benetako arriskuak ez datoz bat, elikagaiek garraiatzen dituzten mikroorganismoak baitira gaixotasunen eragile nagusiak. Nolanahi ere, arrisku guztiak aztertu behar dira prebentziorako neurri egokiak hartu ahal izateko.
Gerra eta zientzia
Gerrak eragin zuzena izan du zientzian, eta zientziak gerran. Armen historia alde batera utzita ere, bata kontuan izan gabe bestea ulertzea ia ezinezkoa da.
Hepatitisari nola aurrea hartu
Hepatitis-mota nagusiak lau dira, bakoitza birus banak sortua (A, B, C eta D hepatitisak, hain zuzen ere), eta mota guztietan sintomak nahiko antzekoak izan arren, gaitza kutsatzeko modua aldatu egiten da batetik bestera. Baina, dena den, gauzak argi edukitzea komeni da, eta gomendio orokor batzuk kontuan hartzea.
Munduko lurrik sakonenetako fauna
Aldapan behera ziztu batean jaitsita ere, txirrindulariek bero kiskalgarria besterik ez zuten nabaritu. Pedalei behin bakarrik ere eragin gabe behera iritsi zirenean, ezusteko latza hartu zuten: guztiz deshidratatuta zeuden.
Unibertsoaren mugak eta erronkak
Zer da unibertsoa? Noiz hasi zen?... eta hori baino lehen zer? Unibertsoa aldatzen ari da? Nola? Martxoan Alberto Galindo Tixeirorekin egon ginen, eta oso gauza interesgarriak esan zizkigun.
Fusioaren arrastorik?
Fusio nuklearra energia-iturrien etorkizuna izan daiteke. Besteak beste, fusioa fisioaren alternatiba 'garbitzat' hartzen da, azken horrek adinako energia-kantitatea ekoizteko ahalmena duelako hondakin oso arriskutsuak sortu gabe.
Arrantzari neurria hartzeko ereduak
Euskal Herrian bakarrik, arrantza-sektoreak hogeita zazpi mila pertsona biltzen ditu. Jarduera horren epe luzerako iraupena baliabideen kudeaketa egokiak baldintzatzen du, eta horretarako, ezinbestekoa da aurreikuspenak egiten jakitea.
The International J. of Developmental Biology munduari begira
The Internatioanl Journal of Developmental Biology aldizkaria Leioan egiten den aldizkaria da eta garapen-biologian urteak daramatza gorengo mailan argitaratzen.
Informatika genetikaren zerbitzura
Donostiako Informatika Fakultateko Pedro Larraņagak eta Iņaki Inzak bioinformatikaren arloan egin duten ikerketa baten berri eman digute.
Lavoisier-ek burua galdu zuenekoa
Antoine Lavoisier kimikari handia 1794ko maiatzaren 8an gillotinan hil zuten, Frantziako Iraultzaren babesean. Gaur egun, Lavoisier kimika modernoaren aitatzat hartzen da.
Programa zaharrak eskuratzeko... Abandonware
Gehienbat jokoak aurkituko dituzu abandonware orrietan, baina egon badaude aplikazioak ere. Gainera, salgai ez dauden aplikazioak eta eskuliburuak lor daitezke debalde.
Linux Mandrake 8.2 euskaraz
Eusko Jaurlaritzak landutako proiektua izan da eta Elhuyar eta UZEI izan dira itzulpenaz arduratu direnak. Bada, Linux Mandrake 8.2-ren euskarazko bertsioa erabiltzaileen esku dago.
Haur jaioberriaren elikadura (eta II)
Bizitzaren lehenengo hiruzpalau hilabeteetan umearen elikagai-beharrak asetzeko esnea nahikoa den arren, laugarren hilabetetik aurrera janari gehiago sartzen hastea gomendatzen da haurraren behar energetiko eta nutritibo berriak asetzeko.

Harremanetarako helbidea: aldizkaria@elhuyar.com

Harpideak:

Pasahitza ahaztu duzu?

Artxiboa:

Aldizkarietan bilatu:

Hitza:
Noiztik:
 
Noiz arte:
 
Copyright © 2004 Elhuyar Fundazioa - Eskubide Guztiak Erreserbatuta.
webmaster@elhuyar.com - Tel.: +34 943 36 30 40
800x600 eta Internet Explorer 5.5-erako egokitutako gunea