|
 |
|
146. zkia. / 1999(e)ko iraila
- Artikuluak
- Paper elektronikoa
- Xerox konpainia paper elektronikoa errealitate bihurtu nahian dabil. Paper elektronikoa "gyricon" asmakizunean oinarrituta dago
- Intsulina-lurruna
- Hoechst Marion Roussel (HMR) eta Pfizer-ek 25.000 milioi pezeta/985,8 milioi libera/150,25 milioi euro inguruko inbertsioa egin dute Francfurten intsulina ekoizteko munduko handiena izango den planta eraikitzeko.
- Poluitzaileen eragina gizakiengan
- Artic Monitoring and Assessment poluitzaileak gizakiengan aztertu dituen lehen ikerketa zirkunpolarra da, eta Artikoko hamar eskualdetako amen odol-laginak aztertu dira.
- Automobil hegalaria
- Autoilaren gainetik hegaz egiten duen automobilarekin amets egiten al duzu? Pentsa zure automobilak helikopteroa legez aireratu ondoren, hegazkina bailitzan, horizontalki 600 km/h-ko abiadura hartzen duela.
- Gizaki birtualaren lehen urratsak
- Edozein gaitz simulatzeko edo medikamentu berriak frogatzeko gai izango den gizaki birtuala psikologiako ikertzaile eta farmazia-laborategientzat ametsezko akuria izango da.
- Energia nuklearra energia-iturri mikroskopiko gisa
- University of Wisconsin-Madison-en energia nuklearra maila mikroskopikoan erabiltzea aztertzen ari dira.
- Espermatozoidea, tresna transgenikoa
- Lehenengo espermatozoide transgenikoak agertu berri dira Ryuzo Yanagimachi-ren Honoluluko laborategian.
- PVCzko jostailuak debekatuta
- Frantziako Osasunerako eta Kontsumorako ministroek PVC bigunarekin egindako jostailuen fabrikazioa, salmenta, esportazioa eta inportazioa debekatu dituzte.
- Liburuen kontserbazioa
- Giza ezagutzaren eta jardueraren arlo asko eta asko paperean bilduta daude eta altxorra bailiran gordetzen ditugu.
- Txikiagorik ba ote?
- 80ko hamarkadan elektroi bakarraren karga neurtzea lortu zenean, hori elektrikoaren oinarrizko unitate txikiena zela uste izan zen.
- Bateria ultraarina
- Saft, Alcatel taldeko "bateria"-sailak, 1999ko irailetik aurrera datorren belaunaldiko telefono mugikorrentzat litio-polimerozko bateria berria produzitzen hasiko da.
- Zientzia hogeita batgarren mendean: konpromiso berria
- Joan den ekainaren 26tik uztailaren 2ra Nazioarteko Zientzia Biltzarra egin zuten Budapest-en, Hungarian, Zientzia hogeita batgarren mendean: konpromiso berria izenburupean.
- Ötzi-k mozorroa kendu du
- Zein itxura zuen izotzetako gizonak? Bere gorpuzkinen azkeneko ikerketek tankera berria eman diote. Ötzik, itxuraz aldatu eta behar bezalako fisonomia lortu du...
- Bizia galaxietan non bilatu
- Astronomoek eguzki-sistematik kanpoko planeta-kopurua (gaur arte 18) ikusirik, ikerketa estatistikoak egiteari ekin diote.
- Alzheimer-en gaixotasunaren aurkako urrats berriak
- Alzheimer-en gaixotasunaren prebentzioan laster batean urrats garrantzitsuak egin daitezke. Estatu Batuetako Elan Corporation enpresa
farmazeutikoaren laborategietan saguekin egindako saiakeretan, Alzheimerrenaren aurkako txertoak arrakasta izan bait du. Horrek ez du esan nahi gizakiekin gauza bera gertatuko denik, baina itxaropenerako zirrikitua behintzat ireki da.
- Microsoft Office2000 euskaraz
- Microsoft-en Office 2000ren euskaratzea amaitu berri dugu Elhuyar-en eta hil honetan bertan egongo da euskal erabiltzaileen esku. Oraingoan, Microsoft Word, Excel eta Outlook-en bertsiorik berrienak izango dituzue euskaraz; baita PowerPoint ere, baina azken hau gaztelaniaz.
- Office 2000 eta Windows 98 liburutan
- Ez da nahikoa aplikazioak euskaraz izatea. Hauek erabiltzen ikasteko gidaliburuak ere behar direla jakinda, bi liburu idatzi ditu Elhuyar-eko Informatika-taldeak.
- Psoriasiaren kontra, eguzki-bainuak
- Psoriasia larruazaleko gaixotasuna da, Espainia osoan ia 800.000 pertsonak jasaten dutena. Baina oraindik ez dakigu gaitzaren azken arrazoiak zein diren.
- Nahikoa berde eta agortezina
- Europan biztanle gutxien duen eta aldi berean hotzenetakoa den herrian, energi iraultza sortzear dago. Hogei urteren buruan Islandiak erregai fosilak utzi eta hidrogenoaren ekonomian abiatuko den lehen estatua izan nahi du. Estrategia hori mundu osoan ezarriko balitz, beroketa globala eragotziko litzateke.
- Crater Lake sumendi barruko lakua
- Ameriketako Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko bazter miresgarrien artean, gutxik sortuko dute Oregoneko Crater Lake-k eragindakoa baino inpresio iraunkorragoa. Izan ere, lakuaren ikuspegia ahaztezina da. Laku zoragarri hori Urjauzien mendietan (Cascade Range) kokatuta dago,
- Marteren konkista
- Duela hilabete batzuk Marterantz bidali zen Mars Climate Orbiter zunda hil honetan sartuko da planeta gorriko orbitan. Urrian, berriz, japoniarrek bidalitako zunda ere iritsiko da Martera. Azkenik, abenduan Mars Polar Lander zundak Marteko Hego poloko lur-zorua zapalduko du.
- Marteko esplorazioa biren kontua zenean
- Lankidetza-kontuak nagusitu diren arte, Marteren eta Lurraren artean dagoen distantzia gainditzea Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren banakako ahaleginen helburua izan da. Abentura bera 1960. urtean hasi zen, sobietarrek Mars Probe izeneko espazio-ontziak bidaltzearekin.
- Marten bizitzarik bai?
- Martek Lurraren antzeko egitura izan duela, eta beste gauza batzuetan ere badu antzekotasunik: egunak 24 ordu eta 37 minutuko iraupena du, urtaroak ditu, lainoak ditu bere zeruan, ibaien eta glaziarren arrastoak gordetzen ditu, eta abar. Bizitzarik egon ote da Marten?
- Concorde, erlojuari aurrea hartzen dion hegazkina
- "Concorde" hegazkinari esker, korrika eta presaka bizi den hainbat pertsonaren ametsa betetzen da. Izan ere, goizeko hamaiketan
Paristik abiatu eta goiz horretantxe (baina lehenago, bederatziak
laurden gutxitan) New Yorken egon daitezke.
- Grabitatea eta pisua
- Edonori "Eser zaitez aulki horretan eta inongo loturarik izan gabe ez zara jaikitzeko gai izango" esango bagenio, ziuraski burutik jota gaudela pentsatuko luke.
- Suizidioa Zergatik? Nola aurre egin?
- Estatu Batuetan, 1996. urtean 30.862 pertsonek egin zuten bere buruaz beste. Euskal Herriari dagokionez, Gipuzkoan 1996.eko urtarrilaren 1etik, 1997.eko ekainaren 30a bitartean traumatizatu larrietako % 15,5 suizidioak izan ziren. Horrez gain, azken urte hauetan buruaz beste egiteak igo egin dira nabarmen, batez ere gazteengan.
- Ozeanoen energia termikoa
- Energia berriztagarrietan, zenbaitzu nahikoa ezezagun zaizkigu, bai berriak direlako, bai gure lurraldeetatik urrun erabili edo ikertzen direlako. Horietakoa dugu, zalantzarik gabe, orain aztertuko duguna. Ozeanoen energia termikoa (ingelesez Ocean Thermal Energy Coversion, OTEC), hain zuzen ere.
- Partikula kargatuen eta solidoen arteko elkarrekintzak
- Fisikaren helburuetatiko bat materiaren propietateen berri eman dezakeen informazio-iturri garrantzitsuenetarikoa materia era ezberdineko partikula kargatu higikorrekin interakzionaraztea izan da. Izan ere, Fisikaren garapenean zeregin handia izan dute.
- Lekaleak: dieta mediterraneoaren osagai
- Beste gauza asko bezala, erromatarrek ekarri zituzten lekaleak gure kulturara. Lekaleak fruitua leka barruan daramaten landareak dira; gehienetan, leka horren barruko haziak jateko balio du. Dilistak, garbantzuak, babarrunak, baba lehorrak eta soia dira gure artean gehien jaten direnak.
Harremanetarako helbidea: aldizkaria@elhuyar.com
|
 |
|