|
 |
|
144. zkia. / 1999(e)ko ekaina
- Artikuluak
- Pisu ertaineko zulo beltzak
- Astronomoek masa txikiko zulo beltzen beste mota bat aurkitu dute. Bi erakundeetako zientzialariek unibertso guztian zehar sakabanaturik dauden galaxia espiraletan aurkitu dituzte zulo beltz hauek.
- Bihotz-gaixotasunen aurkako txertoak
- Massachussets-eko Avant Immunotherapeutics enpresak untxiengan bihotz-gaixotasunak jasateko arriskua murrizten duen txertoa aurkitu du. Txerto honek odoleko “kolesterol ona” mantendu eta “kolesterol txarra” urritzen du.
- Teknologia bitxiak espaziorako
- NASA espazio-agentziaren Deep Space I misioa 1998. urteko urrian hasi zen eta bere helburua espazio-ontzi berrietan teknologia garatu berriak probatzea da. Misioa New Millenium programakoa da.
- Sumendi baten erupzioa Alaskan
- Azken hilabeteetan burrunbaka aritutako sumendi bat erupzioan hasi zen iragan apirilean, Alaskako Aleutiar uharteetako ekialdean.
- Neutroien bidez supereroankortasuna ulertzeko saioak
- Tenperatura Altuko Supereroankortasuna izeneko fenomeno fisikoa duela 12 urte aurkitu zen, baina bere atzean dagoen mekanismo mikroskopikoa oraindik misterioa da.
- Enpresak kudeatzeko sare neuronalak
-
COTEC Fundazioak Sare Neuronalei buruzko txostena argitaratu du duela gutxi, Aukera Teknologikoen bildumaren barruan. Sare Neuronalak konputazio-teknika berriak dira.
- Neanderthalak eta Cro-Magnonak gurutzatu al ziren?
- Orain sei urte Portugalen aurkitutako eskeleto batek bai Cro-Magnonen eta bai Neanderthalen ezaugarriak ditu, eta antropologo-talde amerikar baten ustetan gizaki hibridoa izan liteke.
- Teleskopio guztiak toki berera begira
- Munduko herrialde ezberdinetako teleskopioak Unibertsoko bi objektu arraro eta interesgarriri begira arituko dira. Teleskopioek bi helburu dituzte.
- Tsunamiei behatuz
- Tsunamiak mugimendu sismikoen eraginez itsasoan sortzen diren olatu erraldoiak dira. Japoniako kostaldean tsunamiak sarri eta ustekabean izaten dira, hondamendi handiak eraginez.
- Errealitate birtualaren erabilera bultzatzen
- Bizkaiko Labein zentro teknologikoa errealitate birtuala erabiltzea bultzatzen ari da Europako proiektuen bitartez. Programa hauek, teknologia berriak erabiltzeko dirulaguntzak eskaintzen dituzte.
- Eraikuntzarako material berria
- Oiartzungo Adur enpresa eraikuntzan duela 5.000 urte erabiltzen zen material bat erabiltzen hasi da eraikinetako fatxadak estaltzeko.
- Itsasontzietarako helize berria
- Joan den maiatzaren erdialdera Hendaiako portuan eta itsaso zabalean itsasontzietarako helize berria probatu zuten.
- Salmonella-ren aurkako txertoak arrakasta arratoiekin
- Kaliforniako Unibertsitateko ikerlari-talde batek salmonelosia eta beste infekzio batzuen aurkako txertoa garatzen lagun dezakeen prozedura erabili du arratoiekin.
- Denbora-kapsula Lurraren orbitan
- Artista frantses batek gidatutako taldeak Lurraren orbitan denbora-kapsula jarri nahi du, Lurraren inguruan biraka arituko dena.Taldearen nahia kapsularen barnean gaur egungo gizarteari buruzko era guztietako informazioa gordetzea da.
- ESAren asmoak hurrengo urteotarako
- Joan den hilean Bruselan bildutako ministroek, Europako Espazio Agentziarentzat, ESArentzat, 1999-2002 eperako 2.103,2 milioi euroko aurrekontua onartu zuten. Dirutza horren erdia baino gehiago —1.460,8 milioi euro— ESAk bere zientzia-egitasmoa garatzeko erabiliko du.
- Begietara begiratzen duen kutxazain automatikoa
- Estatu Batuetako Texas estatuko banketxe batek, dirua eman aurretik, bezeroen begiak ezagutzeko gai den kutxazain automatikoen sistema jarri du abian.
- 2000. urterako motore ekologikoa
- Automobilgintzako PSA taldeak, Peugeot eta Citröen enpresak biltzen dituenak, 2000. urterako motore ekologiko berria aterako duela iragarri du.
- Hil ondoren, fosilizatu bederen!
- Paleontologia iraganeko biziaren ikerkuntza da definizioz eta oraingo biziaren azterketa neontologiaren eskuetan uzten du. Baina, oraina ameskari bat baino ez da eta etengabe iragana bihurtzen da. Beraz, paleontologia biziaren azterketa da.
- Energia geotermikoa
- Energia geotermikoa "lurraren barneko beroaz baliatuta lortzen den energia" da. Lurpeko tenperatura baxu edota ertaina (20 ºC-tik 150 ºC-ra bitartekoa) zuzenean eraikinak berotzeko erabil daiteke; tenperatura altua (150 ºC-tik gorakoa), ordea, energia elektrikoa eskuratzeko erabiltzen da.
- Eguzki-sistematik kanpoko planeta-sistemak
- Zientziaren arloan datu gabezia dugu arazo larrienetakoa problema bati aurre egiteko. Daturik ezean eztabaida teorikoak irtenbiderik gabe luzatu egiten dira, kasu askotan mendetan zehar. Astrofisika eta Kosmologiaren eremua aberatsenetakoak dira datu-urritasunak jotako problema horietan.
- Haurren obesitatea
- Bada garaia ume potxoloa ongi elikatutako umea dela dioen mito zaharra baztertzeko. Esperientziak ondotxo erakusten digu kasurik gehienetan ez dela egia, eta areago esango nuke, zenbait kasutan ume potoloak akats edo hutsuneak ere eduki ditzakeela nutrizioaren ikuspegitik.
- Ingurugiroaren nazioarteko eguna
- Ekainaren 5ean Ingurugiroaren Nazioarteko Eguna ospatuko da.
Ospatu diogu, baina, agian, hitz horrek kutsu baikorregia du eta ez da baikortasuna, hain zuzen ere, egun hori izendatzeko arrazoietako bat.
- Heriotza Ibarra, desolamenduaren eremua
- Heriotza Ibarra entzuteaz batera burura datorkigun irudia, westernetan sarri erakutsi dizkiguten horietarikoren bat izaten da: basamortuko harea kiskalduetan erdi ehortzitako behi-kaskezur zurituen parean, zalgurdi galdua nekez doa aurrera.
- Telefoniako zerbitzuak erabili
- Lagun baten etxean nengoela jaio zen artikulu hau. Duela gutxi deitu zidan bere arazo bat azaltzeko: etxean egiten du lan, baina lantokia trastez betetzen ari omen zitzaion lanerako behar zituen tresna guztiak zirela eta.
- Estaldura metalikoak (III): konponbideak
- Prozesu galvanikoetan estalduraren kalitatea hobetzeko, ekoizpen-kostuak murrizteko eta ingurugiro-legeria betetzeko bi arlotan gutxienez egin behar dira hobekuntzak: garbiketa-tekniketan eta hondakin-uren tratamenduan.
- Emakumeek zientzia "ofizialaren" garapen historikoari eta gizakion garapenari eginiko ekarpena. Zenbait datu.
- Zientziaren garapen historikoari dagokionez, zientziaren izaera androzentrikoaren ondorioetariko bat emakumezkoa historiatik eta ezagupenetatik baztertzea izan da, gizartearen bizitza-kalitatea hobetzeari emakumeek egindako ekarpena ezkutatuz edo kontuan ez hartuz.
- Gernu-infekzioa eta Escherichia colia
- Gernu-traktuko infekzioa osasun publikoko arazo garrantzitsua da populazioan duen eragin handiagatik, emakumeengan gizonezkoengan baino kasu gehiago izaten delarik.
- Arrautza: kalitatezko proteinen eredu
- Gaur egun oraindik gutako askorentzat afaltzeko orduan hainbatetan irtenbide egokia izan den arrautzari buruz egingo dugu berba oraingoan.
Harremanetarako helbidea: aldizkaria@elhuyar.com
|
 |
|