|
 |
|
142. zkia. / 1999(e)ko apirila
- Artikuluak
- Itsas txakur edo foken bizimodua
- Orain arte, izotzak estalitako itsasoetako ugaztun askoren arrantza-teknikak ia erabat ezezagunak ziren, izotzaren azpian jarduten baitute arrantzan.
- Tumoreen bila
- Minbizia tratatzeko lanean ari direnean, medikuek, maiz, zailtasunak izaten dituzte tumorearen kokapen zehatza jakiteko.
- Zubien iraupena luzatu nahian
- Jakina da elurra urtzeko erabiltzen den gatzak errepidea hondatzen laguntzen duela. Bai errepidea zein zubiak eta horien hormigoia.
- Internet 2, motorrak berotzen
- Iragan otsailean jarri zen martxan Internet 2, Estatu Batuetako 140 unibertsitate lotuko dituen komunikazio-sare berria.
- NASAren WIRE teleskopio berria matxuraturik
- NASAren azken misio espaziala bertan behera gelditu zen Martxoaren hasieran, 79 milioi dolarreko WIRE teleskopioa matxuratu eta kontrolik gabe gelditu zelako.
- Ingurugiroaren parke tematikoa Gasteizen?
-
Gasteizko Udala Ingurugiroari buruzko parke tematikoa, eraikitzea aztertzen ari da.
- Saguen obesitatea murriztu duen genea klonatu dute
- Massachussetsko Millennium Pharmaceutical etxeko zientzialari-talde batek obesitatea kontrolatzeko erabili daitekeen gene bat klonatu du.
- EAEko ibilgailuen hondakinak
- Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailaren ikerketa baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan urtero ibilgailu zaharkituen ondorioz 40.000 tona hondakin sortzen dira.
- EEBBtako senatua “2000 efektuaren” beldur
- EEBBtako Senatuak bere kezkaren berri eman du 2000. urtean datak erabiltzen dituzten datu-baseek izango duten "2000 efektua" dela eta.
- 1990, milurte honetako hamarkadarik beroena
- Massachusets-ko Bradley unibertsitateko ikerlari-talde batek egindako ikerketa baten arabera, 90eko hamarkada milurte honetako beroena izan da.
- Ilargi Amandrea
- Euskal mitologian Ilargia Lurraren alaba da, eta alaba guztiek amarengan eragina duten moduan, Ilargiak Lurrean badu eraginik.
- Ilearen bidez bular-minbizia detektatzen
- Australiako zientzialari-talde batek ileak aztertzearen bidez bular-minbizia detektatzeko metodo bat garatu dute.
- Internet hogei aldiz azkarrago
- Astra etxeak datu-transmisioko sistema azkarragoa eskainiko die enpresei 2000. urtetik aurrera.
- Egiaztagiria duen zura
- Ingurugiroa zaintzea indar hartzen ari dela eta, erabiltzen dugun materialaren jatorria ere gero eta gehiago zaintzen dugu.
- Lana… osasuna ote da?
- Nork esan ote zuen "lana, osasuna da" hura? Agian ez zuen gehiegi pentsatu, baina hortxe geratu zaigu esapide edo klitxe moduan. Egia da lanean jarduteak hainbat mesede dituela, baina dena ez da onerako, eta zenbait lanek mesede baino kalte gehiago ere egin diezaioke gure ongizateari.
- Erraldoi herrena (Zientziaren alderdi ilunak)
- Ez dezagun ahaz, gure mundua goitik behera eraldatzeko adina indar izan duen metodo zientifikoa. Baina, egiazki, liburu ofizial eta “onartuetan” agertzen den bezain gardena ote da santu gisa goraipatzen den arrazoia? Murgil gaitezen historian.
- Eremu elektromagnetikoek, osasunean kalterik eragiten al dute?
- Eremu elektromagnetikoen eta osasun-arazoen loturari buruzko kezka ez da gaur goizekoa. Hala ere, eztabaida areagotu egin da azkenaldian, batez ere Osasunerako Mundu Erakundearen ekimenez 40 herrialdetako adituak bildu eta adostutako ondoriorik ateratzea lortu ez zutenetik.
- Grand Canyon: benetako Arroila Handia
- Ikuspegi sublimetzat jo ohi da Grand Canyon, munduan parekorik ez duena Horixe da behintzat, asko ibilitakoek dinoskutena. "Zorabio kosmikoa" sentiaraziko dizu bere zabaltasunari so egiten badiozu. Esploradore amerikarren ustean, XIX. mendeko bigarren zatian, “baliobakoa" eta "onurabakoa" zen lurralde elkor hori. 1869 eta 1871n.
- Estaldura metalikoak (I): prozesuak
- Lau artikuluz osatutako segida baten lehen atal honetan bertako industrian erabiltzen diren estaldura elektrolitiko eta kimikoen prozesu-deskribapena egiten da.
- ORANGUTANAK: laranja-koloreko gizakiak
- Orangutan hitza malaysierako orang hutang-etik dator, eta oihaneko gizakia esan nahi du. Izen aproposa laranja-koloreko primate bizkor honentzat.
- Eguzki-oihalak espazioan
- Aspaldian bitxi eta bideraezintzat hartu izan diren eguzki-oihalak laster ugalduko dira espazioan. Unesco-n ibilitako Nersi Razavi-k eguzki-oihala aukeratu du 2000. urterako, humanismoa eta ikerketa nahasten dituen proiektu handian.
- Urak ubidetik irteten direnean
- Gipuzkoak aurten osatuko du ibaien gainezkatze-sarea Foru Aldundiak eraikiko dituen bi izarketa- edo neurketa-gune berriekin. Teknikarien arabera, sare hau estatuko osatuena eta Europako aurreratuenetako bat da. Bi izarketa-zentro berriak Oria ibaian (Lasarte-Oria parean) eta Ańarbeko urtegiaren amaieran ipiniko dira.
- Zentral hidroelektrikoak
- Uraren energia zinetiko (ur-lasterraren abiadura) edo potentzialaz (ur-lasterraren altuera-desberdintasunaz) baliatuz lortzen den energia orori energia hidrauliko deritzo. Baina lortutakoa energia elektrikoa bada, energia hidroelektriko deituko diogu.
- Higidurak, inertzia eta abar
- Edozein laguni trenetik saltatzerakoan aurrera begiratuz, hau da, trenaren noranzkoaren aldera ala atzera jauzi egin behar ote dugun galdetzen badiogu, honek "inertziaren legearen arabera, aurrera begiratuz" esango digu ezbairik gabe.
- Txaperoi molekularra: nola saihestu egoera itsaskorrak
- Hogei proteina-familia inguruk betetzen dituzte txaperoi molekular gisa jokatzeko baldintzak: hainbat kate polipeptidikoren tolestura egokian laguntzea, horien in vivo konformazio egonkor eta aktiboaren eskuragarritasunean lagunduz.
- Hestebeteek koipe faltarik ez!
- Hestebeteak aspaldidanik ezagutzen dira, izan ere hestebete gehienen osagai nagusia txerrikia izan ohi da eta animalia izan zen etxekotu zen lehenengotakoa, K. a.ko 4.000 urte.
Harremanetarako helbidea: aldizkaria@elhuyar.com
|
 |
|