 |
| Guztira:
10/555 artikulu |
 |
|
 |
Mugitu, epea bukatzen ari da!
2010/01/23
Zientziaren ikuspuntutik eztabaidagarria den fenomenoren bat ezagutzen baduzu, eta egiazkoa frogatzeko gai bazara, sari bat lortzeko aukera duzu. Eta ez da nolanahiko saria: milioi bat dolar! Hori bai, azkar ibili beharko duzu, epea laster bukatuko baita; martxoaren 6an, zehazki.
2009an zientzian aditutakoak
2010/01/17
A gripea eta Ardi, Etiopian aurkitutako 4,4 milioi urteko eskeletoa. Horiek dira Nature eta Science aldizkarientzat, hurrenez hurren, 2009ko albisterik nabarmenenak.
Homeopatia zientifiko eta etikoa
2010/01/14
Joan den abenduan albiste txar bat argitaratu zuen OMC erakundeak, Espainiako Mediku Elkargoak biltzen dituen erakundeak. Izan ere, homeopatia medikuntza-ekintza gisa aintzatetsi zuen bost puntuko agiri batean.
Txerto antzeko bat garuneko tumore bat tratatzeko
2009/12/27
Txertoak gure immunitate-sistema lanean jartzeko sistema bat dira. Normalean, immunitate-sistemak birus jakin batzuen kontrako erantzuna prestatzea izaten da helburua. Nafarroako Unibertsitatea Klinikan, ordea, garuneko tumore baten kontra jarri nahi dute lanean immunitate-sistema.
Muturreko zerrendak
2009/12/26
Zerrendak egiteko garaia da. Norbanakoek ez ezik, zientzia-aldizkari edo elkarte askok egiten dute berea; sarritan, urteak eman duen onenarekin. Baina badira bestelakoak ere. Adibidez, hamar ikerketa eztabaidagarrienak edo arbuiagarrienak bildu zituen zerrenda batean LiveScience zientzia-dibulgazioko aldizkariak, duela hilabete batzuk.
Bakardadea kutsakorra da, edo izan daiteke
2009/12/19
Estatu Batuetako hiru psikologok ondorioztatu dute bakarrik sentitzen diren pertsonek joera dutela beren inguruko jendeari bakardade hori transmititzeko. Horren ondorioz, inguruko pertsonak ere gero eta bakardade-egoera handiagoan sartzen dira.
Esan ez zutena
2009/12/12
Atzean geratu da abenduaren bata, Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Egunaren inguruan, datu-zaparrada eman zuten osasun-erakundeek, mundu mailakoek zein eskualdekoek. Ehunka, milaka datu; baina hitzik ez txertoari buruz.
Gore-Tex xafla bat, buruko mina sendatzeko
2009/11/22
Nork ez du izan noiz edo noiz buruko minik? Segur aski, denok izan dugu noizbait buruko mina; eta berez joan ez bazaigu, analgesiko bat hartuta kendu izan dugu. Imajinatzen al duzu, ordea, urte eta erdiz buruko min hori kendu ezinik egotea? Gau eta egun minez egotea, edo mina arintzeko etengabe botikak hartzen egon behar izatea? Horixe gertatu zaio, hain zuzen ere, Bilboko emakume bati.
Goiztiarrak eta gautxoriak, ezberdin eginak
2009/11/15
Pertsona batzuk goiz jaikitzen dira; beste batzuk ahal duten beranduena. Batzuk goizez aktibatzen dira, eta besteak ezin dira gelditu gauetan. Ez da ohitura-kontua soilik. Ikerketa batek argitu duenez, garunean dago gautxorien eta goiztiarren arteko diferentzia.
Ez gerturatu gehiago
2009/11/08
Ezezagun batetik metro erdi batera baino gutxiagora egonda, sentipena ez da berdina metroan eta mendian; edo tabernan eta kale erdian. Distantziak berdinak izanda ere, egoera batzuetan alarmak jotzen du.
|