 |
| Guztira:
10/347 artikulu |
 |
|
 |
Zientzialariak bideo-kontsolen zelatan
2010/01/30
XBOX, PS3 eta Google Earthen teknologian oinarrituta, aurrera egin dute zientzialarien ikerketek.
Agur plastikozko poltsari
2010/01/03
Plastikozko poltsak sobran izaten dira maiz etxean. Amorrarazteko adina batzuetan. Erosketak plastikozko poltsa pila batean sartzen ditugu. Edo, dendaz denda gabiltzala, erosketa bakoitza poltsa batean jasotzen dugu. Plastikozko poltsa gehiegi erabiltzen ditugula ez da kontu berria.
Mugikorrekin intimitate askorik ez
2009/12/20
Telefono mugikorrak, gaur egun, dokumentuak idatzi, informazioa kontsultatu edo mezu elektronikoak bidaltzeko aukera ematen duten ordenagailu txikiak bihurtu dira, erabiltzailea dagoen tokian dagoela ere. Zalantzarik gabe, telefono mugikorren funtzioak biderkatzen ari dira etengabe. Horrenbestez, oharkabean, gero eta informazio gehiago maneiatzen du mugikorretan erabiltzaileak.
Hirien egitura garunean
2009/11/28
Garunak aztertuta hirien egitura aurkitu dezakegu. Eta alderantziz; hiriak aztertuta, garunen egiturarekin egin dezakegu topo. Alegia, hiriak garunen antzera antolatuta daude.
Zuntz optikoak eta kamera digitalen begiak, Fisikako Nobelaren protagonistak
2009/10/06
Aurtengo Fisikako Nobel saria bi aurkikuntza desberdinentzat izan da. Sariaren erdia Charles K. Kao-k jasoko du, zuntz optikoen bidez argia transmititzearen inguruan egindako ikerketagatik. Eta beste erdia Willard S. Boyle eta George E. Smith ikertzaileentzat izango da, CCD irudi-sentsore digitala, kamera digitalen begi elektronikoa, asmatzeagatik.
Aro robotikoa: heldu da makinen garaia
2009/10/04
Robotikaren ideia ez da gaurkoa. K.a. III. mendean jada, Aristotelesek makinak sortzea proposatu zuen, zenbait lan egiteko. Urte gutxi beranduago, Tarentoko Arkitas matematikariak lurrun bidez mugitzen zen hegazti-itxurako makina bat sortu zuen. Ordutik aurrera, gizakia etengabe saiatu da berak egin ezin dituen, edo egin nahi ez dituen, lanak egiteko makinak sortzen.
Atom by Atom kongresuaren hasieran, nanozientzia baino gehiago, dibulgazioa nagusi
2009/09/29
Atom by Atom kongresuaren inaugurazio-hitzaldia eman zuen atzo Sir Harold Krotok, 1996an Kimikako Nobel saria irabazi zuen zientzialariak. Gaia zientzia, gizartea eta jasangarritasuna izan zen. Berriz ere, nanozientzia eta nanoteknologia gutxi izan zen Krotoren hitzetan. Baina dibulgazioa, barra-barra; komunikatzeko abilezia izugarria zuela argi erakutsi zuen. Eta pasatu berri den Zinemaldiari ere hainbat keinu egin zizkion.
Hamaika mila metro ur azpian
2009/09/27
Gizakia lurraren jabe da. Zapaltzeko gai izan den toki guztiak menperatu ditu. Zerua ere konkistatu du. Eta unibertsoa ezagutzera irten da. Baina oraindik bada gizateriarentzat erronka den eremu bat: itsasoa.
Etxetresnak beren kabuz ibiliko direnekoa
2009/09/20
Imajinatu. Gauean ontzi-garbigailua bete duzu, eta, martxan jarri gabe, ohera joan zara. Hurrengo goizean, ordea, esnatu orduko, ontziak garbi-garbi daude. Garbigailua gauez jarri da martxan, bere kabuz, elektrizitatea merkeen zegoen garaian. Elektrizitate-saretik jaso du elektrizitatearen prezioaren inguruko informazioa, eta horretan oinarritu da martxan noiz jarri erabakitzeko.
Espermatozoideak, hastapenetan laborategian
2009/09/06
Orain dela aste batzuk komunikabide askotan zabaldu zen Britainia Handiko zientzialari batzuek lortu zutela laborategian giza espermatozoideak sortzea enbrioietako zelula ametatik abiatuta. Egia esan, sortutako zelulak ez ziren bene-benetako espermatozoideak, haien ezaugarri jakin batzuk zituzten zelulak baizik.
|