 |
| Guztira:
10/1994 artikulu |
 |
|
 |
Batzuek fama, eta besteek izana
2010/02/07
Harrapari handiak, hala nola otso iberiarrak, berriz ere ugaritzen ari dira pixkanaka gure inguruan, eta, oro har, herrialde industrializatuetan. Horrek egonezina sorrarazi die abeltzainei, ustez beren ardiak arrisku handiagoan egon daitezkeelako. Baina orain dela gutxi Animal Conservation aldizkarian argitaratu duten artikulu baten arabera, otso europarrak, hein handi batean, orkatzez eta basurdeez elikatzen dira, eta, ardiez, kasuen % 3an besterik ez.
Fullerenoak han eta hemen
2010/01/31
Material berrien arloan duela urte batzuk, 25 urte hain zuzen ere, azaldutako fullerenoei aplikazio ugari esleitu zaizkie azken urteotan. Gainera, aplikazio horiek gero eta zehatzagoak dira, eta karbono hutsez osaturiko molekula horiek aukera eta bide berriak ireki dizkiote zientziari.
Zientzialariak bideo-kontsolen zelatan
2010/01/30
XBOX, PS3 eta Google Earthen teknologian oinarrituta, aurrera egin dute zientzialarien ikerketek.
Berdintasunaren araua pizza batean
2010/01/24
Demagun beste lagun batekin joan zarela pizza bat jatera. Zerbitzariak eman dizuenean, ohartu zarete mozketak ez daudela zentratuta, eta, hortaz, zati batzuk besteak baino handiagoak direla. Bada, jakizu horrelakoetan, batzuetan, badagoela aukera biok pizza-kantitate bera jateko, baina beste batzuetan ezinezkoa dela.
Mugitu, epea bukatzen ari da!
2010/01/23
Zientziaren ikuspuntutik eztabaidagarria den fenomenoren bat ezagutzen baduzu, eta egiazkoa frogatzeko gai bazara, sari bat lortzeko aukera duzu. Eta ez da nolanahiko saria: milioi bat dolar! Hori bai, azkar ibili beharko duzu, epea laster bukatuko baita; martxoaren 6an, zehazki.
2009an zientzian aditutakoak
2010/01/17
A gripea eta Ardi, Etiopian aurkitutako 4,4 milioi urteko eskeletoa. Horiek dira Nature eta Science aldizkarientzat, hurrenez hurren, 2009ko albisterik nabarmenenak.
Panda handia karniboroa eta belarjalea aldi berean
2010/01/17
Nork ez du ezagutzen panda handia? Itxura goxoa eta maitekorra du, ia-ia peluxezko animalia bat dirudi, eta, ziurrenik, horregatik biltzen du jendearen arreta. Panda espezie kutuna da mundu osoan. Karniboroa da, baina ez omen da haragijalea. Izan ere, landare batekin elikatzen da: banbuarekin, hain zuzen ere. Panda handiaren genomak utzi berri du agerian animalia horren berezko ezaugarri hori.
Homeopatia zientifiko eta etikoa
2010/01/14
Joan den abenduan albiste txar bat argitaratu zuen OMC erakundeak, Espainiako Mediku Elkargoak biltzen dituen erakundeak. Izan ere, homeopatia medikuntza-ekintza gisa aintzatetsi zuen bost puntuko agiri batean.
Harri ibiltarien gaia ez da hainbesterainoko misterioa
2010/01/10
Estatu Batuetan, Kalifornia eta Nevada estatuen artean, Death Valley dago, Heriotzaren Harana edo, Mojave basamortuaren bihotzean. Izenak berak adierazten duen bezala, kondizioak oso-oso gogorrak dira han bizidunentzat. Eta, dirudienez, harriek ere korrika atera nahi izaten dute handik. Hain zuzen, inork ukitu gabe batetik bestera mugitzen diren harriak daude han, Racetrack Playa deritzon eskualdean.
Agur plastikozko poltsari
2010/01/03
Plastikozko poltsak sobran izaten dira maiz etxean. Amorrarazteko adina batzuetan. Erosketak plastikozko poltsa pila batean sartzen ditugu. Edo, dendaz denda gabiltzala, erosketa bakoitza poltsa batean jasotzen dugu. Plastikozko poltsa gehiegi erabiltzen ditugula ez da kontu berria.
|