|
Begi-bistakoa da osasunak
duen garrantzia. Eskolako aro honetan esperientzia eta ezagutza asko finkatzen
dira umearengan, eta esperientzia eta ezagutza horiek osasunaren aldeko
ohitura, jarrera eta erizpide baliagarriak sorterazten ditu umearen baitan.
Esperientzia/ezagutza horien bidez, umea norberaren eta besteen osasunarekiko
erantzukizunaz jabetu egiten da.
Eskolak
ba al du berezitasunik?
Ondorengo puntu hauetan
oinarrituko genuke eskolak osasun-heziketan duen garrantzia:
- Haur guztiengana
heltzeko posibilitatea dago.
- Haurrak eskolan
denbora luzea ematen du.
- Oso garai aproposa
da, haurrak beren nortasuna eraikitzen ari direlako eta horregatik oso
errezeptiboak direlako.
- Osasunari buruzko
informazioa beste informazio-mota batzuekin batera, globalizatuta, hartzeko
posibilitatea eskaintzen zaio irakasleari (jokoak, jolasak, etab.)
- Maisu-maistrek
haurrarengan eduki dezaketen eragina.
Irakaslearen
eginkizunaren garrantzia
Maisu-maistrak dira
haurrentzat eredu edo jarraibide, eta beraien jokabidea imitatuko dute
haurrek. Horregatik oso argi ulertzen da eredu edo adibide positiboak
eskaintzearen garrantzia (erretzeari, garbitasunari, etab.i dagozkienak).
Osasun-heziketa egitea,
beste heziketa-mota asko bezalaxe ez da informazio hutsa transmititzea;
trasmititu nahi duguna bizi eraztea baizik (argiago eta garrantzitsuago
oraindik eskolaurrean), eta hau esaten dutenaren bidez baino hobeto lorzen
da maisu-maistren portaeraren bidez.
Maisu-maistrak dira
haurra gehitxoen ezagutzen dutenak (gurasoek ezik, eta batzuetan hauek
baino hobeto).
Osasun-programaren
funtsezko oinarriak
- Lehen-lehenik,
osasun-programa batek eskolamaila guztietan egon behar luke, h.d.
hasi eskolaurrean eta irakaskuntz maila guztietan zehar irakatsi behar
litzateke.
- Egokitua izatea.
Gizartearen behar, ahalmen eta bestelako ezaugarrietara (ohitura, sinesmen,
etab.etara) egokitua. Ez da berdin Euskal Herrian aritzea, edo oso bestelako
gizarte-mota batean aritzea. Horretarako inkestak, estatistikak, elkarrizketak
eta behar litzatekeen hainbat material erabiliko da.
Haurraren ezaugarrietara
egokitua egon behar du; bere adinari begira bereziki. Horregatik,
- 9 urtetik beherako
haurretan OHITURAK lan du behar dira nagusiki
- 10-11 urtekoetan,
JOKAERAK eta OHITURAK landu behar dira.
- 12-13 urtekoetan,
JOKAERAK, OHITURAK eta EZAGUTZAK.
Dena den ez genuke
hemen ahaztu behar familiak (eta baita gizarte berak ere) puntu honetan
jokatzen duen papera.
- Haurrak eskolan
ikasitakoa etxean praktikan jar dezan.
- Etxean, eskolan
ikasitakoa potentzia (edo agian kontra ere egin) diezaioten
- Umearen hurbileko
inguruneak (gizarteak, baina bereziki auzoak) eduki dezakeen garrantzia.
- Azkenik, osasun-heziketa
hau beste gaiekin batera, era koordinatu eta globalizatuan eman
behar litzateke. (Heziketa fisikoa, Biologia, Natur Zientziak, etab.).
Zeintzuk
lirateke programa honen helburuak?
- Bere gorputzarentzat
mesedegarri diren ekintza eta portaerak ikastea.
- Bere gorputzak
ondo ibiltzeko behar dituen ingurune hurbileko faktoreak ezagutzea:
argia, airea, espazioa, zarata, ...
- Gelaz kanpoko
faktoreak ere ezagutu eta nolabait menderatzea (jolastokia, inguruko
kale edo zelaiak)
- Dabilen leku ezberdinetan
arriskutsu izan daitezkeen faktoreak ezagutzeko ahalmena.
- Lagun eta maisu-maistrekin
harreman onak finkatzea; ikasgela bait da umearentzat familiaren ondorengo
harreman-lekurik nagusiena.
- Gizarte baten
barruan dagoela senti erazi eta baita bere heziketa gizartearekin, familiarekin,
etab.ekin loturik dagoela ere.
- Osasuna zerbait
baliotsu bezala senti erazi, eta beraren alde beti borrokatu beharko
duela irakatsi.
- Umearengana jokamolde
aktibo eta kritikoak sortu eta finkarazi.
Aipatu ditugun helburu
orokor horiek lantzeko gai-zerrenda luzea erabil daiteke. Honako hauek
gutxienik bildu beharko ditu:
- Garbitasun eta
higiene pertsonala
- Ariketa fisikoa,
loa, atsedena eta erlaxazioa.
- Elikadura, nutrizioa
(mantenua) eta hazkuntza.
- Aho eta hortzaginen
osasuna.
- Giza gorputzaren
egitura eta funtzionamendua.
- Gaitzen prebentzioa
eta kontrola.
- Istripuen prebentzioa.
Segurtasuna eta lehen laguntzak.
- Osasun mentala
eta emozionala.
- Osasun sexuala.
Sexualitatearen eboluzioa.
- Ingurunearen osasun-maila.
- Alkohola, tabakoa,
drogak.
- Osasun-zerbitzuen
erabilera zuzena.
Eskola-Osasuneko
Azterketak
Osasun-azterketa hauek
atal garrantzitsu bat hartzen dute eskola-higienearen programa barnean,
baina badira, noski, beste zenbait ekintza eta bide ere.
Zer dira
azterketa horiek?
Itxuraz osasuntsu
dauden umeetan egiten diren azterketa sistematiko eta errutinarioak dira.
Horrela, modu goiztiarrean, asistentzia medikoko zerbitzuek zuzen ditzaketen
osasun-arazoak atzeman eta diagnostikatzeko helburua beteko da.
Azterketa
hauek zein helburu dituzte?
- Ez, nahitaez,
eskolaroko erikortasuna eta hilkortasuna murriztea.
- Baliagarriak dira,
ordea, erikortasun kronikoa jaisteko.
- Pertsonaren etorkizuneko
bizi-kalitatea hobetzeko balio handikoak dira.
Azterketa
hauen erabilgarritasuna
Erabilgarritasuna
ERRENDIMENDUAren baitan dago, h.d., lehendik ikasleak berak edota bere
gurasoek ezagutzen ez zituzten eritasun eta gaitz-egoera atzemandakoen
kopuruaren baitan.
Gure inguruari dagokionez,
sistematikoki burutzen diren eskola-osasuneko azterketek errendimendu
altua dute oraindik ere (h.d. lehendik ezezagunak ziren anomalia asko
detektatzen da), eta bestalde, osasun-zerbitzuak gai dira, kasurik gehienetan,
atzemandako arazoak konpontzeko.
Horregatik, eskolumeen
osasun-azterketen programa bat martxan jartzea erabilgarri eta komenigarri
bezala jo dezakegu.
Azterketa
horien aldizkotasuna
Azterketa horien komenientzia
onarturik, garrantzi handikoa da burutu behar direneko aldizkotasun minimo
bat markatzea. Gure artean, beharrezko edo derrigorrezko eskolaratzea
sei urterekin hasten da, eta OHO-ko zortzi ikastaroek osatzen duten zikloa
hartzen du barne. Datu horiek kontutan hartuta, hiru une aukeratu dira
OHO-ko zikloan, eskolumearen azterketa burutzeko egokien bezala:
OHO-ko
1. urtea ..... Eskolaratzearen hasiera bait da.
OHO-ko 2. urtea ..... Pubertaroa bere puri-purian da go.
OHO-ko 8. urtea ..... Hemen bukatzen bait da lehen eskola-aroa.
|