Hasierako
zenbaki-sistemak printzipio batukorraz baliatzen ziren, hau da,
zenbaki bat adierazteko zifrak (ikurrak) behar adina aldiz errepikatzen
ziren. Esaterako 2619 zenbakiak, sistema batzuetan, hamazortzi ikur
beharko lituzke. Sistema hauek ez zuten kontularien premiarik betetzen.
Hori dela eta, Inperio zaharraren garaitik (K.a. XXVIII - XXIII.
mendeak) eskribari egyptiarrak idazkera errazten saiatu ziren, zenbakikuntza
hieratiko izenekoa lortu arte.
Zifren
itxura berriek ozta-ozta gogorarazten zituzten hasierakoak. Horrela
2619 zenbakia idazteko 2000, 600, 10 eta 9 zenbakiei dagozkien ikurrak
bakarrik idatzi beharko zituzten.
Bi
mila urte geroago, eskribari israeldar eta matematikari greziarrei
gauza bera bururatu zitzaien, baina oraingoan, ikurrak eskematizatu
gabe, zenbakiei alfabetoko letrak egokitu zizkieten.
Alfabetoa
K.a. 1.500. urtearen inguruan feniziarrek asmatu zuten Syria palestinarreko
kostaldean. Ekialdean moabiar, edomar, ammonar eta hebraitar
herriei transmititu zieten. Baita aramar nomadei ere, zeintzuek
Ekialde Hurbilean Egyptotik Indiaraino barreiatu zuten. K.a. IX.
mendetik aurrera Mediterranioan zehar zabaldu zen, mendebaldeko
herriek ezari-ezarian onartu zutelarik.
Hogeitabi
letra feniziarrek, paleo-hebraiko izeneko eskritura eta aramearra
(honetatik alfabeto palminiar, nabatar, syriar, arabiar, pertsiar,
turkiar eta hindua eratorri ziren) sortu zituzten. Alfabeto
grekoaren oinarria ere izan zen. Grekoa da bokalen idazkera
hertsia sartu zuen lehenengo alfabetoa. Azken hau alfabeto etruriarra,
geroago latindarra, eta beranduago gothiko, georgiar,
armeniar eta kirilikoaren iradokitzailea izan zen. Aipatzekoa
da ohitura guztiek mendeetan zehar hogeitabi letren izenak eta ordena
gorde izana.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Zenbaki
kuntza alfabetiko hebraitarra. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Hebraitarrek
zenbakiak idazteko letrak ondo-ondoan idazten zituzten, eskuinetik
ezkerrera eta handienekotik hasiz. Zenbakiak hitzetatik bereizteko
azken bi ikurren artean bi komatxo idazten zituzten eta zifra bakarra
zenean, ezkerreko goiko aldean komatxo bat soilik.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Zenbaki hebraitarren idazkera. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Baina
metodo hau erabiliz idatz zezaketen zenbakirik handiena laurehun
zen. Zenbait irtenbide bilatu bazuten ere, ez zuten aurrerapen handirik
lortu. 999.999 zenbakiraino erraztu zuten idazkera eta hortik aurrera
oztopoak ez ziren desagertu.
Aritmetikari
greziarrei ere bururatu zitzaien zenbakiak letrez adieraztea. Alfabeto
klasikoari digamma, san eta qoppa ikurrak gehitu zizkioten.
Tarteko
zenbakiak letrak elkarren ondoan ipiniz idazten zituzten. Testu
baten barruan hitzak eta zenbakiak bereizteko, hauei marra horizontal
bat jartzen zieten gainean. 1.000tik 9.000rainoko zenbakiak idazteko
unitateko letren ezker eta goiko aldean komatxo bat idazten zuten.
Ez
dakigu bi sistema antzeko hauen artean (hebraitarraren eta greziarraren
artean) zein den zaharrena. Aztarnei begira, zaharrenak greziarrak
dira, Elefantinako papiroak (K.a. 331-330) eta Ptolomeo II Filadelfioren
txanponak (K.a. 286-246). Hebraitarrak, aldiz, asmonear dinastiako
txanponak ditugu zaharrenak; K.a. 78. urtekoak. Hala ere, honek
ez du ezer esan nahi antzinatasunaz.
Alfabetoaren
bidezko idazkera honek ekarri zuen abantailarik nabarmenena, idazkeraren
laburpena izan zen. 479 zenbakia hiru zifraz (letraz) idatziko zen.
Baina aipatutako herri gehienok printzipio batukorra erabiltzen
segitu zuten. Beraz, beraien zenbakikuntz idatziaren baliabideek
mugatu izaten segitu zuten.
Beste
irtenbide ezberdin bat bilatu zuen herria, txinarra izan zen. Hauek
hamahiru ikur berezi zeuzkaten.
Berez
ikurrak ez dira zifrak; idazkera txinarraren irudi arruntak baizik.
Balio grafikoa ezezik balio fonetikoa (zenbaki txinarren izenei
dagokiena) ere adierazten dute. Gaur egun ikur ezberdinak idazkera
txinarraren tankeraren arabera erabiltzen badira ere, era berean
ahoskatzen dira. Aurreko irudiko grafiak kaish-u deituriko
tankerakoak dira, gaur tankerarik zabalduena, sinpleena eta garaikideen
artean zaharrena (IV. mendean erabiltzen zen bezala mantentzen da).
Erabiltzen
duten beste forma bat guàn zi (zifra ofizialak) izenekoa
da. Aurrekoa baino korapilatsuagoa da, paper ofizialetan erabiltzen
da eta iruzurrei ekiditeko sortu zen. Hirugarren forma, xíngshu
izenekoa, idazkera laburtzeko eta azkartzeko sortu zen. Eskuskribuetan,
zirriborroetan eta abarretan erabiltzen da. Laburduren gehiegikeriaz
aurreko ikurrak caoshu izeneko grafia laburtuegi bihurtu
ziren, zeintzuk adituek bakarrik ulertzen bait zituzten. Azkenik
ngán mà edo gán mà zí
(marka sekretuak) deituriko zifrak ditugu; kriptografian erabiliak.
Merkatariek ere erabiltzen dituzte.
Tankera
guztietan zenbakikuntz printzipio bera erabiltzen da zenbakiak adierazteko.
Hamarraren multiploak biderkaketa-printzipioa erabiliz idazten dira
eta tarteko zenbakiak biderkaketa eta batuketa-printzipioak konbinatuz.
Printzipio honek bi abantaila nagusi izan zituen; ikurrak ez ziren
hainbeste aldiz errepikatzen eta memorian ikur ezberdin gutxiago
gorde behar zen. Honi esker zenbaki handiak ikur gutxiz idaztea
lortu zuten (1etik 999 999 999 999raino). Hala ere metodo honek
ez zuen eragiketen kalkulua errazten, zeinak abakoz, taulaz, erregelaz,
... burutzen bait ziren.
|