|
Joan Jose eta Fausto
Fermin Elhuyar Lubize anaiak, Logroñon hurrenez hurren
1754-VI 15ean eta 1755-X-11n jaio ziren. Joan Elhuyar aita zirujau famatua
zen; Hazparnen jaioa eta Donibane-Lohizuneko Ursula Lubizerekin ezkondua.Ursula
ama hil zenean, Joan Elhuyar berriz ezkondu zen bere Joan Jose, Fausto
eta Maria Lorentza hobeto zaintzearren.
1772. urtean Joan
Jose eta Fausto Fermin anaiak Parisera joan ziren Le Jardin du
Roi ikastetxean ikasketak egitera. Han batez ere kimika eta
mineralogia landu zituzten, baina botanika, zoologia eta abar ere bai.
1777. urtean Joan
Jose Parisetik Bergarako Erret Mintegira (Xabier Maria Munibe eta
Azkoitiko Zalduntxoek sortutakora) etorri zen lanera eta hurrengo urtean,
1778.ean, anaia Fausto ere bai. Laborategian aritu ziren bi anaiak lanean,
baina handik laster joan ziren Europan barrena (Paris, Strasburg, Mannheim,
Freiburg, Leipzig eta abarrera) metalurgia eta mineralogiako azken berrikuntzak
ikastera. 1781.ean
Austrian eta Hungarian batera ibili ondoren, Fausto Bergarara itzuli zen
eta Joan Josek Suediako Uppsalara joanda wolframita minerala analizatzen
ikasi zuen Bermanen eskutik.
Joan Jose 1782. urtean
itzuli zen Bergarara eta bi anaiak laborategian wolframioa isolatzen saiatu
ziren. Baita munduan lehen aldiz elementu kimiko hau isolatzea lortu ere.
Aurkikuntza nagusi haren berri 1783. urtean eman zen Herri Lagunen Gasteizko
Batzarre Nagusian.
Gero Fausto Fermin
Alemania eta Hungarian ibilita Mexikora joan zen. Han Real Seminario
de Minas izeneko erakundea sortu zuen; hango lehen injineru-eskola,
alegia. 1821.ean Espainiara itzuli zen eta Madrilen hil zen 1833. urteko
urtarrilaren 6an.
Joan Jose anaia Kolonbiara
joan zen eta hango meatzeak hobetzen saiatu zen. 1796. urteko irailaren
20an hil zen Bogotan.
|
...
zergatik?
Buruz ari naiz
eta horretan edo hartan oker egon naiteke. Gogoan dudana, dena den,
honako hau da. Batetik, injineru-eskolan ibilitako eta han genbiltzan
batzuk, emakumezkorik ez zen artean, astero-astero biltzen hasi
ginen. Zientzi eta teknika-gaiak euskaraz idazten ari ginen.
 |
| Mikel
Zalbide (Argia). |
Halako batean,
ez berehala, aldizkari bat sortzeari ekin genion. Izena behar horretarako,
diruaz eta lege-babesaz gainera. Real Sociedad Vascongada de
Amigos del Pais-era jo genuen, besteak beste, babes bila.
Elkarte horrek
XVIII. mendearen bigarren erdialdean zientzi-tekniken alorrean egindakoaz
ezaguera zuzenagoa izan ahala, Elhuyar anaien biografiarekin topo
egin genuen. Norbaiti, ez dut gogoan nori, aldizkariari anaia horien
deitura ematea okurritu zitzaion eta gainerakooi ondo iruditu: horra
Elhuyar aldizkaria eta haren garapenez, izen bereko taldea
(lehenik) eta elkartea (geroago).
Izena nola idatzi
ordea, Elhuyar edo El(h)uiar? Bagenekien Mitxelena
batek, adibidez, bere Apellidos Vascos lanean El(h)orri +
(e)ihar osagaietan banaturik azaltzen zuela. Guk nola eman behar
genuen, ordea, orain? Bietarako aldekoak genituen gure artean. Luis
Villasante euskaltzainburuari galdetzea erabaki genuen. Baita egin
ere, Donostian eman zuen hitzaldi baten ondoan. Aukera bien on-gaitzak
pisatu eta neurtu ondoren, kasik bere orduko idazkeran uztea
hobeto izango duzue iradoki zigun. Berak esan eta guk egin.
|
|