|
Kirolen
bat egitea, edo besterik ez bada ere egunero ariketa pixka bat egitea,
beti da mesedegarri, baina sarritan ez da erraza bakoitzarentzat egokiena
zein den jakitea. Kirol bat aukeratzeko orduan pertsona bakoitzaren ezaugarri
fisikoak eduki beharko dira kontuan, bere bizitzeko estiloa eta, batez
ere, bere adina.
Asko dira kirolaren
mesedeak goraipatzen dituzten ikerketak, betiere hobby moduan hartzen
denean eta ez medikuak agindu edo inposatutako obligazioa bezala. Horrela,
adibidez, gauza jakina da kirolak egonkortasun emozional handiagoa eskaintzen
duela, eta gure bihotzaren osasuna hobetu egiten duela. Belan urrezko
domina olinpikoa irabazi zuen Jose Luis Doreste medikuak, gaur egun Dexeus
Institutuko Kirol Medikuntzako Unitatearen arduradunak dioenez, "kirola
egitea osasun fisiko eta baita psikiko hobea edukitzeko modua da, eta
oro har kirola egiten duten pertsonen adorea hobetu egiten da". Baina
ez da hor amaitzen guztia, azken ikerketek frogatu duten bezala ariketa
fisikoak irudimena eta baita sormena ere gehitu egiten baititu.
 |
| Zahartzean
ariketa egitek gomendagarria izaten jarraitzen du. |
Ia dena positiboa da,
beraz, kirolean eta oso gutxi dira ariketa fisikoa egitearen kontraindikazioak.
Bihotzeko gaitzak edo lokomozio-aparatuko alterazioak baldin badaude soilik
debekatzen da erabat kirola egitea, eta kasu horietan ere, pertsona horiek
espezialista baten begiradapean, ahalegin edo esfortzu gehiegi eskatzen
ez duen ariketa-motaren bat egiteko moduan egongo dira.
Bakoitzari
berea, arrazoiaren legea
Gehien komeni zaigun
kirola aukeratzeko orduan, oinarrizko faktore bat eduki behar da beti
kontuan: pertsonaren adina. Ez baita gauza bera gorputza 15-20 urterekin
probatzea, edota 50 urteko muga gainditu denean. Adin bakoitzean beharrizan
gimnastikoak desberdinak dira, eta baita pertsonaren jarrerak eta trebetasunak
ere horiek guztiak egiteko.
Umetan
Umeek helduek baino
askoz ere hobeto jasaten dute nekea. Horregatik, batzuetan nekaezinak
direla irudituko zaigu, eta egun osoa eman dezaketela korrika, inolako
neke-zeinurik gabe. Umetan, ordea, konpetitibitatea saihestu behar da,
baita indar handiko kirolak ere (adibidez, halterofilia edo harriak jasotzea),
hazkundean eragin oso negatiboa eduki dezaketelako; eta baita kirol asimetrikoak
ere, gorputzaren alde bakar bat lantzen dutelako (tenisa, esaterako).
 |
| Gomendagarriagoak
dira gorputzaren bi aldeak berdin samar lantzen dituzten kirolekin
haztea, adibidez furbola, saskibaloia, dantza, gimnasia, patinak edota
bizikleta. |
Gomendagarriagoak
dira gorputzaren bi aldeak berdin samar lantzen dituzten kirolekin haztea,
adibidez futbola, saskibaloia, dantza, gimnasia, patinak edota bizikleta.
Ariketa bariatuak eta dibertigarriak izan daitezela, umearen nortasuna
goratzeaz gain bere funtzio kardiobaskularrak eta biriketakoak ere estimulatzen
dituztenak.
Kontuan hartu beharreko
beste puntu bat da adin hauetan umeak iraupen luzeko ariketa edo kiroletarako
gaitasun handiagoa duela, eta laburragoak baina intentsoagoak direnetan
ez dutela (ez dakitela, hobe esan da) bere errendimendurik onena ematen.
Umeak kirola egiteko
eduki behar dituen baldintzei dagokienez, pertsona helduak baino sentiberagoak
dira beroaren eta hotzaren aurrean. Horregatik, mendian egonez gero, neguan
adibidez, behar adina arropa eraman behar luke, eta ur ez klimatizatuan
igeri egitea tokatuz gero, alboan eduki beti albornoz egoki bat ez hozteko.
Giro beroegietan, alderantziz, kontu eduki behar da gorputzeko tenperatura
gehiegi igo ez dadin, eta ez ahaztu umeek ez dutela gehiegi izerditzen.
Horrelakoetan likido ugari edan beharko du umeak; ura da likidorik onena,
baita egarririk ez badauka ere, desidratazio-arriskua saihesteko.
Gazteetan
 |
|
Haurrak pertsona
helduak baino sentibera goak dira beroaren eta hotzaren aurrean.
Horregatik, neguan behar adina arropa eraman behar luke.
|
Bizitzaren etapa honetan
alterazio emozionalak nahikoa sarritan gertatzen dira (maitasun-kontuak,
lagunen arteko saltsak, etab.), eta alderdi psikologikotik kirolak eragin
ezin hobeak eduki ditzake. Gaur egun ondotxo dakigu bere gorputzarekin
ariketa egiten duten adoleszenteak gazte pasiboak baino alaiagoak direla,
eta ez hain suminkorrak. Beste ikerketa batzuek frogatu dutenez, kirolik
egiten ez duten gazteek depresio gehiago eta baita bizkarreko min, indigestio
edo takikardia gehiago ere izaten dituzte kirola egiten dutenek baino.
Jarduera fisikoak,
gazteen artean, eragin positiboa dauka epe luzera osasun-egoera orokorrean.
Pertsona helduetan maizenik agertzen diren gaixotasun kroniko eta akutu
askoren kontrako prebentzio-neurri egokia ere bada ariketa fisiko apur
bat egitea (obesitatearen, koronarietako istripu baskularren edota diabetearen
kontra, adibidez).
Gazteentzat gomendagarrienak
taldean egiten diren kirolak izan ohi dira, taldeagatik eta ez norberagatik
lehiatzeak edota garatzeak dakarren guztiagatik. Kirol guztiak dira gomendagarriak,
gazteek oso ongi jasaten dituztelako karga eta esfortzu fisiko handiagoak.
Batzuk aipatzekotan, squash-a, eskia, footing edo tenisa nabarmen daitezke
indibidualetan, eta taldean egiten diren guztiak (futbola, saskibalioa,
eskubaloia, etab.).
Helduaroan
 |
| Jarduera
fisikoak, gazteen artean, eragin positiboa dauka epe luzera osasun-egoera
orokorrean. |
25 urtetik 65 urtera
bitartean ezar genezakeen adin-talde honen bekatu ohizkoenak dira sedentarismoa
eta bizi-aztura ez osasungarriak. Oso garrantzitsua, beraz, kirolak paper
garrantzitsua betetzen jarraitzea pertsona helduen bizimoduan.
Argi dago 50 urtetik
aurrera errendimendua ez dela izango 20 urte lehenagoko bera, baina badira
adin horietarako ere oso egokiak eta aproposak diren kirolak.
Adin-talde honetan
egonik, kirola egiteko arrazoia pisua galtzea baldin bada, jakin beharra
dago kirolak edo ariketa fisiko soilak esfortzuak direnen bitartean ez
ezik atsedenean ere erretzen dituela kaloriak. Bestela esanda, kirola
eginez litekeena da pisua galtzea baita kirola egiten ari ez garenean
edo lotan gaudenean ere.
Erresistentzia edo
iraupeneko kirolak gomendatzen dira adin honetan, adibidez, lasterketa
(korrika), igeriketa, bizikleta edo aerobic-a, adinarekin agertzen diren
arrisku-faktoreetako asko (kolesterola, tentsio altua edo obesitatea,
esaterako) gutxitzeko oso mesedegarriak direlako. Adinean aurrerago doazenentzat,
berriz, egokiagoa izan daitezke egunean pauso azkar samarrean ordubete
ibiltzea, eskailerak igo edo jaistea edota mendian ibiltzea.
Hirugarren
adinean
 |
| Gazteentzat
gomendagarrienak taldean egiten diren kirolak izan ohi dira. |
Zahartzeak ez du esan
nahi, inondik inora, aztura onak bertan behera uztea, eta horregatik ariketa
egiteak gomendagarria izaten jarraitzen du. Ikerketak ondotxo frogatu
duen bezala, zahartze-maila eta fakultateak edo gaitasunak galtzea modu
garrantzitsuan gutxitu daitezke ariketa eginez. Baina edonola izanik ere,
intentsitate handiko kirolak edota koordinazio-maila altua eskatzen dutenak
ebitatu beharko lirateke adin honetan istripurik ez izateko.
Jardinerian aritzea,
petankan jolastea, saloi edo aretoko dantza, golfa, igeriketa edota luzazketa-ariketak
eta erlaxaziokoak (yoga, adibidez), oso mesedegarriak gerta daitezke hirugarren
adinean sartu direnentzat. Eta ez bakarrik osasun-egoera ona mantentzeagatik,
baita urtetan mantendu ezinik edo galduz joan diren lagunak edota harreman
sozialak berreskuratzen laguntzen duelako.
|
DETAILE
TXIKIAK ERE ZAINDU
-
Beroa
egiten duenean, arropak
zurgatzailea izan behar du, transpiratzen uzten duena, arina (algodoizkoa
adibidez) eta estutzen ez duena.
Atari zabalean egonez gero, txapela edo biseraren bat
erabili.
- Arropa kolore
argikoa bada hobe, eguzki-argia gutxiago zurgatuko baitu, eta
bero gutxiago nabarituko baituzu.
- Ariketa
edo kirol-saio
bakoitzaren ondotik, garbitu arropa.
- Oinetakoek
oina ongi babestu behar dute, behar bezala
helduz baina estutu gabe.
- Ez erabili
galtzerdi handiegirik edo lodiegirik, azkenean babak edukiko
dituzu eta.
- Ez egin
kirolik bitxiak (edo joiak)
jantzita dauzkazula.
|
|