 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Automobil-enpresa askok garatu
dituzte hidrogenozko erregai-pilekin
ibiltzen diren autoak, baina oraindik ez ditugu ikusten
kalean. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Nafarroako Unibertsitate
Publikoko ikertzaile-talde bat hidrogenoa biltegiratzeko material
adsorbatzaileak diseinatzen eta garatzen ari da. Ikertzaile-talde
hori Antonio Gilek eta Sophia Korilik zuzentzen dute.
Hain zuzen ere, hidrogenoa biltegiratzea oinarrizko
gakoa da erregai gisa elementu hori erabiliko duten automobiletan.
Izan ere, sukoia izateaz gain, hidrogenoa oso gas arina da, eta
oso kantitate txikiak bolumen ikaragarri handia betetzen du. Horregatik,
oso zaila da autoak higiarazteko behar beste hidrogeno autoan eramateko
modua aurkitzea.
Gainerakoan, hidrogenoa erregai garbia da, erretzean
ura besterik ez
baita sortzen. Duen masa hain txikia izanda, beste edozein elementuk
baino energia gehiagoz horni gaitzake, energia garbiaz, gainera.
Eta, gasolina edo gasolioa bezalako erregai fosilen deribatuen ordezkoa
izan daiteke. Hala ere, naturan urria da aske, eta zeharkako bideetatik
ekoitzi beste aukerarik ez dago. Oro har, erregai fosilak eta ura
dira ohiko abiapuntuak.
Gaur egun, hidrogenoa ekoiztea nahiko garestia
da, baina, bestela, teknikoki ez da arazoa. Orain arte, erreformatze
katalitikoaren nahiz uraren elektrolisiaren bidez lortu da hidrogenoa.
Arazoa kantitate handietan sortzea da, batetik,
eta bestetik, kantitate handi horiek inolako arriskurik gabe biltegiratu
eta garraiatzea.
Kondizio normaletan, hidrogenoa gas-egoeran
egoten da, eta, hortaz, gas-kantitate handia bolumen txikian gordetzeko,
presioa handitu behar da. Bestela, presio txikiagoan mantendu nahi
bada, biltegiratze-tenperatura izugarri jaitsi behar da. Eta bi
egoera horiek arazo teknologikoak eta segurtasun-arazoak sortzen
dituzte, besteak beste.
Hidrogenoa biltegiratzeko, hainbat modu daude:
presurizatzea, likidotzea, hidruro metaliko gisa gordetzea eta material
egokitan fisikoki adsorbatzea.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Hau eskubian alineatzen diren
argazkientzako taula da |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Eta, zer da adsortzioa? Solido baten gainazalean,
gas edo likido baten molekulak erreakzio kimikorik gertatu gabe
harrapatuta geratzea da. Nahaste edo disoluzio bateko gaiak (gasak
zein likidoak) bereizteko erabiltzen da. Eta metodo horixe ari dira
garatzen, hain zuzen ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Zehazki,
0 eta 10-6 metro bitarteko poroak dituzten material nanoporotsuak
erabiltzen dituzte.
Ikertzaile-taldea hiru materialekin ari da lanean:
ikatz aktibatua, zeolitak eta
buztina. Material horiek guztiek lau baldintza betetzen dituzte:
erresistentzia mekanikoa dute, seguruak dira eta, horrez gain, arinak
eta merkeak dira.
Adsortzio fisikoan oinarritutako biltegiratzeak
gainerako metodoek baino energia-eraginkortasun handiagoa eskaintzen
du. Izan ere, ez da erreakzio kimikorik gertatzen, eta adsorbatutako
hidrogenoaren % 100 errekuperatzen da.
Hidrogenoa gas-egoeratik likido-egoerara pasatzen
da 253 ºC-ko tenperaturan. Likido-egoeran hidrogenoa
maneiagarriago da, noski, baina tenperatura baxu hori ez da edonola
eskuratzen. Hortaz, beste aukera bat nitrogeno likidoarekin lan
egitea da. Nitrogenoa -196 ºC-an egiten da likido eta, gaur
egun, ekonomikoki bideragarria da tenperatura hori lortzea.
Kondizio horietan eta material mikroporotsu
baten laguntzaz, adsortzio fisikoa errazten da, eta hidrogenoa ia-ia
likido-egoeran egongo balitz bezala biltegiratzen da. Fisikoki adsorbatutako
hidrogenoa askatzeko prozesua azkarra da, presio- edota tenperatura-aldaketa
txikiak egitea besterik ez baita.
Hidrogenoa etorkizuneko erregaia izango ote
da? Ugaria eta arina denez, egokia izan daiteke, baina, horretarako,
hura ekoizteko eta gordetzeko bide egoki eta merkea aurkitu behar
da.
|
Hidrogenoak
ekar lezakeen kaltea
Gaur egungo energia-iturrien ordezkoa
izan daiteke hidrogenoa; hori uste dute adituek. Itxaropen
handia dute gas horrekin, erregai gisa erabiliz gero alegia,
hidrogenoa oxidatuz gero, prozesu horretan ura sortzen
delako. Horrek esan nahi du hondakin arriskutsurik ez dela
sortzen, eta, beraz, ingurumenarentzat erregai garbia dela.
Baina, orain, zientzialari batzuek zalantzak dituzte ideia
horren inguruan.
Zer gertatuko litzateke hidrogenoa gure
energia-iturri nagusia izango balitz? Kasu horretan, hidrogeno
asko erre beharko litzateke, eta, horretarako, azpiegiturak
erabat egokitu beharko lirateke. Ez da gauza bera probak eskala
txikian egitea, laborategi batean, adibidez, eta hidrogenoa
kantitate handietan ekoiztea. Ekoizpen industriala, azken
finean, ez da erabat eraginkorra izaten, eta hidrogeno asko
isuriko litzateke atmosferara. Horrek eragingo lituzkeen ondorioak
zehaztea ez da lan erraza, hidrogenoaren eragina zehazten
faktore askok hartzen dutelako parte. Baina, adituen ustez,
ingurumenari kalte egingo lioke, era batean edo bestean (atmosferan,
ozono-geruzan...).
|
www.basqueresearch.com
|