 |
Eguzkiak uhin-luzera
guztietako erradiazio elektromagnetikoa igortzen du, baina denak
ez dira iristen lurrazalera. Energia altuko erradiazio gehiena atmosferaren
goiko geruzetan oztopatzen da. Han, molekulak zatitu egiten dira
eta atomoek beren elektroietako batzuk galtzen dituzte; hala, ioi
bihurtzen dira. Hortaz, 80 km-tik gora, atmosferak ioi eta elektroi
aske ugari ditu. Ionosfera deitzen zaio atmosferaren zati horri.
Horren azpitik, 20-25 km-ko altueran, ozono-geruza
dago, eta horrek eragozten dio lurrazalera iristea uhin-luzera laburreko
erradiazioari, izpi ultramoreei. Dermatologoek ondo ezagutzen dituzte
horren eraginak, minbizia eta erredura larriak eragiten baititu
gizakion larruazalean. Eskerrak ia dena ozonoak geldiarazten duen!
Ozono-geruza benetan babeslea eta eraginkorra
den arren, ez pentsa estalki lodia denik gero: lurrazalaren aurka
presio atmosferikoan zanpatzea balego, hiru milimetroko lodiera
besterik ez luke izango. Hala ere, desagertuko balitz, Eguzkia,
gure bizi-emailea, hilgarria bihurtuko litzateke.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Ozono-geruzaren dentsitatea
% 1 gutxitzeak azaleko minbizia izateko probabilitatea
% 3 handitzea dakar. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Ozonoa hiru oxigeno-atomoz osatuta dago, eta
erradiazio ultramoreari esker sortzen da, hain justu. Izan ere,
atmosferaren goialdean argi ultramoreak oxigeno-molekula zatitzen
du, eta, hala, bi oxigeno-atomo aske gelditzen dira. Horietako bat
estratosferara igaro eta oxigeno-molekula batekin batzen denean,
ozono-molekula eratzen da. Batzuetan, oxigeno-atomoa nitrogeno--molekula
bati lotzen zaio, eta oxido nitrosoa sortzen da.
Bestalde, argi ultramoreak ozonoarekin topo
egiten duenean, zatitu egiten du ozono-molekula, eta berriro ere
oxigeno-molekula bat eta oxigeno-atomo bat sortzen dira. Ozonoa,
beraz, etengabe sortzen eta suntsitzen da, eta horixe da ozonoaren
zikloa.
Baina ozonoaren zikloa erraz eteten da, kloro,
fluor edo bromo atomikoen eraginez. Elementu horiek hainbat konposatu
egonkorretan daude, batez ere klorofluorokarbonatoetan (CFC). CFCak
estratosferaraino iristen badira, izpi ultramoreek zatitu egiten
dituzte, eta atomoak aske gelditzen dira. Kloro-atomo bakar bat
gai da 100.000 ozono-molekula hausteko.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
NASAren 3D irudi honetan garbi
ikusten da Antartikaren gaineko ozono-geruzaren zuloa. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Hegazkin supersonikoak ere kontuan hartzekoak
dira, oxido nitrosoa eta ura botatzen baitute. Estratosferaren beheko
aldean egiten dutenez hegan, oso kaltegarriak dira ozono-geruzarentzat.
Bestela, ozonoaren kontzentrazioa asko aldatzen
da latitudearekin: ekuatorean lodiagoa da eta meheagoa poloetan.
Ikertzaileen kalkuluen arabera, urtean % 4 ari da txikitzen ozono-kontzentrazioa
Ipar hemisferioan. Halaber, gutxi gorabehera lurrazalaren % 4,6k
ez du gainean ozono-geruzarik; horiexek dira ozono-geruzaren zuloak.
Horrek esan nahi du toki horietan ez dagoela erradiazio ultramoretik
babesteko ezkuturik.
Zientzialariek aspaldi ohartarazi zuten ozono-geruzaren
galerak ekar zezakeen kalteaz. Nonbait, ozono-geruzaren dentsitatea
% 1 gutxitzeak azaleko minbizia izateko probabilitatea % 3 handitzea
dakar. Arriskua saihesteko, gobernuak dagoeneko hasiak dira geruza
ez suntsitzeko neurriak hartzen. Horretan lehenak suediarrak izan
ziren, 1978an debekatu baitzituzten ozono-geruzari kalte egiten
dioten aerosolak.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Hegazkin supersonikoek oxido
nitrosoa eta ura botatzen dutenez, oso kaltegarriak dira
ozono-geruzarentzat. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Gerora nazioartean neurriak zabaldu badira ere,
kezka ez da desagertu: 2003ko abuztuan, AEBetako Geofisika Elkarteak
jakinarazi zuen ozono-geru-zaren galera moteltzen ari zela; gero,
ordea, urte hartan bertan, Antartika gaineko zuloa inoizko bigarren
handiena izan zen. Gainera, orain ikusi dute Artiko gainean ozono-geruza
inoiz baino meheagoa izan dela aurtengo negu-udaberrian.
Egia da CFCak debekatzea mesedegarria izan dela,
baina ezin da ahaztu gizakiak erabiltzen dituen beste gai batzuek
ere badutela eragina ozono-geruzan, hala nola, metanoak, oxido nitrosoak,
sulfato-partikulek... Beraz, ikertzaileek adi jarraituko diote geruzaren
lodierari, ez dadin gehiegi mehetu.
Nolanahi ere, erradiazioetatik babestea atmosferak
egiten duen mesedetako bat besterik ez da. Izan ere, EHUko Kimika-Fisika
Saileko Fernando Mijangosek dioen moduan, atmosfera Lurraren
tapakia da: tapaki hori gabe, planetaren batez besteko tenperatura
-18 ºC-koa izango litzateke.
Atmosferaren berotegi-efektuari zor dio Lurrak
15 ºC-ko tenperatura izatea batez beste, baita gauaren eta
egunaren arteko tenperatura-aldaketak nabarmenegiak ez izatea ere.
Deigarria da atmosferan apenas egotea beste gasik nitrogenoaz eta
oxigenoaz gain, eta, hala ere, kontzentrazio txiki-txikian dauden
gas horietako batzuk izatea berotegi-efektuaren erantzule.
Alderdi biologikotik, oxigenoa eta nitrogenoa
ezinbestekoak dira: oxigenoaz baliatzen dira bizidunak elikagaiak
oxidatzeko, eta, hala, energia lortzeko, eta nitrogenoa, berriz,
oinarrizkoa da aminoazidoak ekoizteko. Baina ez batak ez besteak
ez dute ardurarik planetaren tenperaturan. Bi atomoz osatutako molekulek
ez dute eraginik berotegi-efektuan, bai, ordea, hiru atomoz edo
gehiagoz osatutakoek.
Hain zuzen ere, berotegi-efektuaren sortzaile
nagusia karbono dioxidoa da, hari zor baitzaio efektu guztiaren
% 60 inguru. Gero metanoa dator, % 20rekin gutxi gorabehera, eta
ondoren CFCak % 14rekin. Azkenik, oxido nitrikoak
% 6 sortzen du.
Karbono dioxidoak eta besteek berotegietako
kristalen modura egiten dute lan. Eguzkitik datorren energiaren
zati bat atmosferaren goiko geruzetan xurgatzen den arren, gehiena
lurrazalera iristen da. Lurrak berak erradiazioaren zati bat xurgatzen
du, eta gainerakoa infragorri moduan islatzen du. Orduan, baina,
gas horiek ispiluen antzera jokatzen dute eta lurrazalerantz itzultzen
dute beroa. Hortaz, planetaren tenperatura igo egiten da.
| Kotoizko tapakitik sintetikora |
 |
 |
 |
 |
 |
Alabaina, azkenaldian gas horien kontzentrazioa
areagotzen ari da atmosferan, giza jardueraren ondorioz. Industria-iraultzaren
hasieran, karbono dioxidoaren kontzentrazioa 280 ppm zen. Aldiz,
gaur egun 350 ppm baino gehiago da. Atmosferara isurtzen den karbono
dioxido gehiena erregai fosilak erretzean sortzen da, eta beste
zati bat basoak soiltzean. CFCak oraindik erabiltzen dira hainbat
industria-jardueratan; metanoa prozesu anaerobioetan sortzen da,
eta oxido nitrosoa konbustioan eta ongarriak degradatzean.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Atmosferaren eta itsasoaren
arteko elkarrekintza ulertzea ezinbestekoa da
klima-ereduak egiteko. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Horietako bakoitza areagotzean, gainera, indartu
egiten dira beste prozesu batzuk, eta, azkenean, eragina esponentziala
da. Adibidez, atmosferako karbono dioxidoa areagotzen denean, tenperatura
igo egiten da; ondorioz, aireak lehen baino ur gehiago har dezake.
Gainera, itsasotik ur gehiago lurruntzen da. Eta ur-lurrunak berak
ere areagotu egiten du berotegi-efektua.
Bestetik, kontuan hartu behar da itsasoak karbono
dioxido asko xurgatzen duela, baina, tenperatura igoz gero, gas
gutxiago disolbatuko luke, eta horrek atmosferan are karbono dioxido
gehiago metatzea eragingo luke.
Hala ere, ezin da aurreikusi zer gertatuko den,
prozesu guztiak elkarri lotuta baitaude. Esaterako, ur-lurrunaren
molekulak elkartuz hodeiak sortzen badira, traba egingo diote Eguzkiaren
energiari, eta litekeena da, beraz, hodeiek Lurra pittin bat hozten
laguntzea.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Atmosferarik izango ez balu,
Lurrak Ilargiaren antza izango luke, dena kraterrez eta
zuloz betea legoke. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Dena dela, zalantzarik gabe, berotegi-efektua
areagotzeak eragina izango du. Eta, ikertzaile askoren arabera,
joera ez bada aldatzen, ondorioak kaltegarriak izango dira. Mijangosek
tapakiaren konparazioa erabiltzen du berriro aldaketa horiek ekar
ditzaketen ondorioez ohartarazteko: Material berriekin egindako
tapakiek betiko kotoizkoek baino gehiago berotzen dutenez, hasieran
gustura hartzen dira, baina gero konturatzen gara gehie- gizko beroa
ematen dutela.
Zenbateraino kezkatu behar gaituzte gertatzen
ari diren aldaketek? Adituak ez datoz bat ondorioetan ez aurreikuspenetan,
baina gehien-gehienak arduratuta daude, eta uste dute egoera leheneratzeko
neurriak hartu behar direla, beranduegi izan baino lehen. Baina
hori ez dago adituen esku bakarrik.
| Meteoroen aurkako ezkutua |
 |
 |
 |
 |
 |
Iragazki ahaltsua eta tapaki gozoa izateaz gain,
ezkutu gogorra ere bada atmosfera. Begiratu Ilargiari, dena zuloz
eta kraterrez beteta! Ilargiak ez du babesik espaziotik iristen
zaizkion materialen aurka. Bada, Lurrak ere itxura hori izango luke
atmosferaren aterkia izango ez balu.
Egunero, ehunka material-tona sartzen dira atmosferara.
Ia denak partikula txikiak dira, miligramo gutxikoak. Ikaragarri
azkar sartzen dira atmosferan, 40 km/s-ko abiaduran edo azkarrago.
Abiadura horretan, partikulak berotu egiten dira, eta, desegin ahala,
argia igortzen dute. Izar uxo deitzen zaie.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
| |
 |
|
 |
Antartika toki ona da meteoritoak
biltzeko, erori diren tokian apenas
kutsatu eta aldatu gabe irauten dutelako. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Guztiek ez dute distira bera: zenbat eta handiagoak
izan, orduan eta distira handiagoa. Handienei bolido edo suzko bola
deitzen zaie, eta ikusgarriak dira, ez bakarrik distiragatik, baita
nola desegiten diren ikusteko aukera ematen dutelako ere. Batzuetan,
lehertzean ateratzen duten soinua lurrazalera heltzen da, eta burrunba
moduko bat entzun daiteke. Halaber, zeruan egiten duen bidearen
arrastoak hainbat minutu iraun dezake.
Hala eta guztiz ere, atmosferak ez du partikula
guztietatik babesten. Hainbat dozena metroko diametroa duten arrokak
ere desegiten dira atmosfera zeharkatzean, baina hori baino handiagoak
direnek lurreraino iristea lortzen dute. Meteoroak dira, eta, neurriaren
arabera, dezenteko kalteak eragin ditzakete erortzen diren tokian.
Izan ere, meteoroek ekartzen duten abiada ez
da nolanahikoa, eta izugarrizko energia askatzen dute. Egin kontu:
35 metroko diametroa duen objektu batek Hiroshima suntsitu zuen
bonbaren moduko 65 lehergailuk elkartuta adina energia askatuko
luke gutxi gorabehera, hau da, hainbat megatoiko bonba nuklear baten
parekoa.
Zorionez, horrelakoak ez dira egunero erortzen.
Kalkulatzen dutenez,
10 metroko diametroko objektu batek megatoi baten hamarreko energia
sortzen du, eta hamar bat urtetik behin sartzen da atmosferan halako
bat. Atmosferan bertan lehertzen denez, ez du kalterik eragiten.
Kilometro bateko diametroa duten objektuek ehun mila megatoiko energia
askatzen dute, eta ehun mila urtetik behin jotzen dute Lurra. Hamar
kilometroko diametroa dutenak, berriz, ehun milioi urtetik behin
erortzen dira, eta haien eragina beldurgarria da.
Antza denez, horrelako meteorito baten erruz
desagertu ziren dinosauroak duela 65 milioi urte. Batzuek agian
eztabaidatuko dute zenbateko eragina izan zuen meteoritoak dinosauroak
desagertzean, baina non erori zen ez dago zalantzan jartzerik: Mexikoko
Chicxuluben dago sortu zuen kraterra; 180 kilometroko diametroa
du eta ia 50 kilometroko sakonera. Eskerrak atmosfera zulatzeko
gaitasuna duten meteoroak hain bakanak diren!
|
Goian aingeru, behean deabru
Bitxia da han goian, estratosferan,
halako mesedea egiten duen molekula bera pozoitsua izatea
hemen, troposferan. Bai, ozonoa poluitzaile kaltegarria da
atmosferaren behealdean, eta kalte larriak eragiten ditu gizakien
osasunean eta landareetan.
Ozonoa ez da beste poluitzaileen
modura isurtzen atmosferara, ez dago ozono-iturri poluitzailerik.
Nahiz eta troposferan dagoen ozonoaren zati bat eragile naturalek
sortutakoa izan, gehiena giza jardueraren ondorioz igorritako
substantzia kimikoen erreakzioetatik sortzen da. Eguzkiaren
argiak sustatzen dituenez erreakzio horiek, ozono-kontzentrazioa
handiagoa da udaberrian eta udan beste urtaroetan baino.
Hiri handietan ez da arraroa agintariek
jendeari ohartaraztea ozono-kontzentrazioa maila arriskutsura
iritsi dela. Horrelakoetan, barruan egotea eta kanpoan ariketa
fisikoa ez egitea gomendatzen dute, eta trafikoa nahiz industriaren
emisioak gutxitzeko neurriak hartzen dituzte.
Gizakiari arnas aparatuko arazoak
eta narritadura sortzen dizkio ozonoak, besteak beste. Baina
landareetan duen eragina ez da gozoagoa: zelulei kalte egiten
die, fotosintesia moteltzen du, eta landarea haztea eragozten
du. Ozono-poluzioak luze iraunez gero, nekazaritzan galerak
izaten dira. Landare sentikorrenak belarkarak dira, gero zuhaitz
hostozabalak, eta gogorrenak, berriz, koniferoak.
|
|