| KAKUETA: URA ARTISAU BILAKATU DA |
 |
 |
 |
 |
 |
Kakuetako arroilan sartzen denak jasotzen duen
lehenengo inpresioa, freskotasuna da. Uraren burrunbaz konturatuko
zara ondoren eta azkenik hezetasun ikaragarriak eratutako landaredi
berde-trinkoak liluratuko zaitu. Bidezidorretik aurrera egiten duzun
heinean giroak bere baitan harrapatuko zaitu eta laster baino lehenago
zeure burua uraren, arroken eta berdearen osagai seintituko duzu.
Kakuetako arroila Zuberoan dago eta Ehujarre
eta Holtzarteko arroilekin batera Euskal Herriko mendi-bazterrik
ederrenetakoa osatzen du. Bertara iristea ez da zaila. Atarratzera
iritsita, Larraineko bidea hartu behar da eta Ligi pasata ezkerrera
Santa Garazira daraman aldapari eutsi eta Euskal Herrian ekialdeen
dagoen herrira iritsi baino hiru kilometro lehenago Kakueta daukazu.
Sarrerak balio dituen 10 liberak ordaintzeak merezi du!
|
(Argazkiak: Inaki Irazabalbeitia).
|
| PITILLAS: HEGAZTIEN PARADISUA |
 |
 |
 |
 |
 |
Kakuetan berdea zen nagusi; Pitillasen ordea,
horia da nagusi. Uda ez da akaso Pitillasera joateko sasoirik egokiena.
Udako beroak udaberriko kolore berdeak horitu egin ditu, eta ale
emankorrez betetako buruak, soroak instant batean garbitzen dituen
uztagailuak bildu ditu dagoeneko. Eguerdiko beroan aintzira-mirotza
aire-korronteez baliatzen da gora egiteko eta harrapakinak gutxien
espero duenean gainera jausten zaio atzapar zorrotzek haren haragia
urratzen dutelarik.
Neguan aitzitik, puri-purian dago Pitillaseko
aintzira. Iparraldetik bero bila jaitsitako hegaztiek ur eta zerua
estaltzen dituzte. Ahateak, antzarrak, murgilariak, koartzak eta
abar ugari dira neguan, eta haien garrasiek etengabe urratzen duten
isiltasuna.
Pitillaseko aintzirara joateko bideak galbiderik
ez du. Iruñeatik Tuterara doan errepidea hartu eta Herriberri
pasa eta 8 km-ra Pitillas herriko bidegurutzea ikusiko duzu. Aintzira
Pitillas herria pasa eta gero dago.
|
(Argazkiak: Inaki
Irazabalbeitia eta I. Elosegi).
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Urtegira doazen erreketa bat.
(Argazkia: Inaki Irazabalbeitia). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Artikutza zer den ederki asko ezagutzen dugu
donostiarrok; garai batean Donostiako edateko ur guztia bertako
urtegitik ekartzen bait zen. Orain Ainarbeko urtegia eraikia izan
ondoren, Artikutza haren osagarri bilakatu da. Lasaitasuna da Artikutzaren
ezaugarria. Biziak beste erritmo bat du bertan.
Oiartzungo Ugaldetxon gora Bianditzeko leporako
bidea hartu behar da. Aldapa jarrai eta etengabean paisaia ikusgarriaz
gozatzeko parada izango duzu. Donostia, Jaizkibel, Aiako Harria
eta Txingudi badia zure begien aurrean agertuko dira, eta lepoa
gainditu ondoren BASOA. Aldapan behera bostehunen bat metro egin
ondoren, Goarda-etxearekin egingo duzu topo. Hori gaindiezinezko
muga izango da, baldin eta Donostiako udaletxeko Ur-Zerbitzuan baimenik
lortu ez baduzu. Bestela, langa zabaldu eta lasaitasunaren erreinura
sartuko zara.
|
(Argazkiak: I. Elosegi eta Inaki Irazabalbeitia).
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
(Argazkia: Inaki Irazabalbeitia). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Zaraitzu ibaiak milaka urtetan egindako lanaren
fruitu da Arbaiuneko arroila. Ehiza-babesgune hau 11,46 hektaeratan
zabaltzen da eta bazter zoragarriak ditu ezkutuan. Fauna eta landaredia
ikusgarriak dira gainera.
Irunberritik Otsagirako bidean Isogaina igaro
eta berehala duzu Arbaiun. Arbaiunera bazoaz, eramazu Martxel Aizpuraren
"Arbaiun, gida-liburua" izenekoa; oso baliagarria gertatuko
zaizu eta.
|
(Argazkia: Inaki
Irazabalbeitia).
|
|