Elhuyar Fundazioa
Eguneratze-data 2010/7/30
Zientzia-hiztegiak Dibulgazio-liburuak CAF-Elhuyar sariak
Artikuluak
Argazkiak
Sarean
Agenda
Hileko zerua
Dosierrak
Multimedia
Elhuyar aldizkaria
Elhuyar 1974-1996
Zientzia-hiztegiak
Euskara teknikoa
Dibulgazio-liburuak
CAF-Elhuyar sariak
Teknoskopioa
[asteko laburpena]
[gaiak]

 
Erabiltzaileak
Artikuluak
Dictionnaire ELHUYAR Hiztegia
2004/05/01 | Etxeberria, E. |
  • artikulua inprimatu
  • PDFa deskargatu
  • Lagun bati bidali
  • Delicious
  • Facebook
  • Zabaldu
  • Aupatu
  • Bildu
Dictionnaire ELHUYAR Hiztegia
 
Zortzi urte igaro dira Elhuyarrek hiztegi elebidunak argitaratzeari ekin zionetik. Ordutik hona, urrats garrantzitsuak egin dira
euskal hiztegigintzan, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua, besteak beste. Elhuyarrek ere, lehen urrats handi haren ondoren, beste batzuk egin ditu, hiztegi elebidunei eta euskara-hiztegiei dagokienez, betiere, hasierako hartan oinarrituta eta Hiztegi Batuaren ekarpena txertatuta.

Zazpi urte igaro dira, bestalde, Piarres Xarritonek Xabier Kintanaren 2000 Eskola Hiztegia Iparraldeko egoerari egokitu eta Elkar-ek argitaratu zuenetik. Orduz geroztik, euskararen egoera aldatu eta areagotu egin da hainbat arlotan, euskaraz gero eta gai gehiago lantzen dira, eta, ondorioz, erabiltzaileen eskakizunak ere areagotuz joan dira.

Egileak: Elhuyar Fundazioa eta Elkar Neurriak: 10,9 x 17,5 cm. Orrialde-kopurua: 836.

Eskakizun horien artean, euskara-frantsesa hiztegi elebidun osatuago eta gaurkotuago baten beharra ikusi zen. Xede berria Elkar-ek eta Elhuyar-ek hitzartu eta finkatu zuten eta horren emaitza da oraingoan hizpide dugun Dictionnaire ELHUYAR Hiztegia.

36.000 sarrera biltzen ditu aipatu hiztegiak, bi ataletan banatuak: euskara-frantsesa eta frantsesa-euskara. Ohiko hitzekin batera, Iparraldeko ala Hegoaldeko izan, hitz teknikoak eta berriki idazle-kazetariek eguneroko lanean erabili dituztenak ere biltzen dira. 6.000 hitz elkartu, esapide eta lokuzio ere jasotzen ditu hiztegiak. Eta eranskinen sailean, Espainiako eta Frantziako probintzien izenak, munduko estatuen izenak, Euskal Herriko udalen izenak eta gramatika-eranskina.

Hitz-sorta honek, halere, Ipar Euskal Herriko euskaltzale askoren —bereziki itzultzaileen, irakasleen, idazleen edota euskara lan-tresna duten beste hainbaten— hizkuntz beharrak hein batean baino ez ditu agian beteko. Euskara gero eta hedatuago den honetan, euskara eta frantsesa landuko dituen hiztegi elebidun osatuagoen beharra nabaria da. Ildo horretan, proiektu handiagoak obratuko bide dira, zenbait urteren buruko, jakinik, betiere, talde-lan zabala eta sakona eskatuko dutela.


Artikulu berrienak:

Elhuyar Z. eta T. 198. zk.

Bilatu:

  Hitza:
Bilaketa aurreratua
Copyright © 2004 Elhuyar Fundazioa - Eskubide Guztiak Erreserbatuta.
webmaster@elhuyar.com - Tel.: +34 943 36 30 40
800x600 eta Internet Explorer 5.5-erako egokitutako gunea