 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Bigorexia
duen pertsonak, egun batean gimnasioara joan gabe geratuz
gero, antsietatea izaten du. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Geroz
eta gihartsuago egoteko eta horri eutsi ahal izateko, hainbat bide
erabiltzen ditu. Gimnasioan ordu ugari ematen ditu egunero, ia bere
bigarren etxea bilakatzeraino. Modu obsesibo eta konpultsiboan egiten
du kirola. Tamalez, kasu horretan kirolaren helburua ez da izaten
osasuntsuago egotea, baizik eta geroz eta gihar gehiago izatea.
Egun batean gimnasiora joan gabe geratuz gero, antsietatea izaten
du, horrek gihar-bolumena galtzea eragingo diola pentsatzen baitu.
Elikadurari
dagokionez, bigorexia duenak izugarri handitzen du dietako proteina
kantitatea, eta koipeak gutxitu. Arrautza egosiaren zuringo asko
jaten ditu 20 arrautza-zuringo jan ditzake egunean,
koipe gutxien duten haragi eta arrainak ahalik eta koipe gutxienarekin
prestatuta eta esneki gaingabetuak (esnea, jogurtak, gazta
freskoa...). Helburua geroz eta gorputz gihartsuago eta indartsuagoa
lortzea da.
Dieta
desorekatua egiteaz gain, esteroideak eta anabolizanteak hartzen
ditu gihar masaren ekoizpena handitzeko, eta horiek oso ondorio
kaltegarriak dituzte: bihotz- eta zirkulazio-gaixotasunak izateko
arriskua handitzen dute, gibeleko arazoak eragiten dituzte, barrabilen
tamaina txikitzen dute, erekzio-arazoak sortu, eta prostatako minbizia
izateko arriskua handitu.
Neurri
horiek guztiak hartu eta jendearen begietara gihar gehiegi izan
arren, bigorexia duena ez da horretaz ohartzen, eta inoiz ez du
bere burua nahiko gihartsu ikusten. Argi dago, beraz, beste elikadura-nahaste
batzuetan bezala, anorexia eta bulimia esaterako, gorputzaren irudiarekin
erlazionatutako arazoa dela. Eragileetako bat gizarteak modu batera
edo bestera inposatzen dituen gorputz-irudien patroiak dira.
Gizonezkoetan
emakumezkoetan baino ugariagoa da gaixotasun hau, eta batez ere
kulturismoa egiten dutenen artean zabaldu da, nahiz eta horrek ez
duen esan nahi kirol hori egiten duten guztiak gaixo daudenik. Ikerketek
diotenez, gimnasiora maiz joaten diren pertsonen % 10ek izaten ditu
bigorexia-arazoak. Espainian 700.000 kasu daude, gutxi gorabehera.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Gizonezkoetan
emakumezkoetan baino ugariagoa da gaixotasun hau, eta
batez ere kulturismoa egiten dutenen artean zabaldu da. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Bigorexia
duen pertsonaren ezaugarri psikologikoak beste elikadura-nahasteak
dituztenen ezaugarrien oso antzekoak dira: autoestimu txikia, izaera
itxia, heldutasun falta, gizartean integratzeko arazoak, antsietatea,
depresioa... Gainera, bizitza nolabaiteko erritual bilakatzen du:
egunean zehar zer jan eta zer ariketa egin antolatzen du, oso maiz
pisatzen da, etengabe begiratzen dio ispiluari zenbat gihar irabazi
edo galdu duen egiaztatzeko...
Bigorexiak,
ondorio psikologikoez gainera, ondorio fisiko eta estetiko ugari
ere baditu: lehen aipatu ditugun anabolizanteen ondorioak, gorputzaren
eta buruaren arteko proportziorik eza; pisu gehiegi izateagatiko
hezur eta artikulazioetako arazoak; arintasun falta, gihar eta tendoi
laburragoak...
Gainera,
dieta izugarri desorekatzen denez, gibelak eta giltzurrunak izugarrizko
lana egin behar izaten dute proteinen hondakinak kanporatu ahal
izateko, eta arazoak eta kalteak izaten dituzte bi organo horietan.
Tratamendu
nagusiena psikologikoa da. Pertsona horren autoestimua handitu behar
da, eta bere gorputza den bezalakoa onartzen eta maitatzen irakatsi.
Bestetik, eta tratamendu psikologikoarekin batera, oso beharrezkoa
da elikaduraren arloko heziketa, dieta orekatua zein den jakin eta
hori egin ahal izateko oinarriak ezartzeko.
|
Ortorexia
Oinarri
psikologikoko eta elikadurarekin erlazionatutako beste gaixotasun
bat da ortorexia: janari-elikagai osasuntsuekiko obsesio patologikoa.
Steve Bratman Estatu Batuetako medikuak erabili zuen lehen
aldiz ortorexia hitza 1996an, berak sufritzen zuen nahastea
diagnostikatzeko.
Osasuntsu
jan nahi izatea, berez, bidezkoa eta oso egokia da. Baina
ideia hori obsesio bihurtzen denean, edozein gehiegikeria
edo murrizketa bezain kaltegarria izan daiteke.
Nahaste
hau sufritzen duen pertsonak jan, jaten du, baina dieta oso
modu zorrotzean kontrolatzen du, eta jatearen plazera ukatu
egiten dio bere buruari. Kilokalorien eta elikagaien kantitatea
aztertzen ditu, baita janarien kalitatea eta prestatzeko modua
ere. Normalean, baztertu egiten ditu haragia, koipeak, zenbait
esneki, ontziratutako janariak, azukrea, irina, aurrez eginiko
janariak, freskagarriak, kafeina eta edozein substantzia artifizial.
Janari biologikoak, produktu dietetikoak, integralak eta koiperik
gabeak izaten dira nagusi bere dietan, eta gehiena gordinik
edo egosita jaten du. Janarien jatorria zein den jakin behar
du, eta ez du inongo gehigarririk izan behar, bestela baztertu
egiten du.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Ortorexia
duenak gehiena gordinik edo egosita jaten du. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Ortorexia
duenak ezin du jan kontrolatzen ez duena, eta, ondorioz, ez
da gai bizitza sozial normalak sortzen dituen konpromiso edo
ospakizunetan parte hartzeko. Hori dela eta, bizitza sozial
eta familiarra asko murrizten du. Oso pertsona zorrotza da,
obsesiboa eta bere buruarekin oso estua eta gogorra.
Elikadurarekiko
erradikalismo horrek osasun-arazo larriak ekar dakizkioke,
gainera. Izan ere, askotan, kontrol eta zorroztasun horretan,
ez dira gutxieneko kaloria- eta bitamina-beharrak asetzen.
Gehienak oso argal egoten dira, eta anemia, desnutrizioa edo
osteoporosia izaten dituzte, eta, horrez gain, depresioa,
zenbait gaixotasun psikologiko eta isolamendu soziala.
Oso
nahaste berria denez, tratamendua ez dago erabat definitua.
Baina, beste elikadura-nahasteetan bezala, terapia nagusiena
psikologikoa da, eta, horrekin batera, nutrizio-heziketa.
Munduko Osasun Erakundeak dioenez, elikadura osasuntsua pertsona
baten osasun osoa (fisikoa, psikologikoa eta soziala) bermatzen
duena da. Elikadura dela eta horietako faktore bat kaltetzen
bada, orduan elikadura ez da osasuntsua.
Beraz,
gogoan izan, arlo guztietan bezala, elikaduran ere oso garrantzitsua
dela oreka, bai nutrizionala, baina baita arlo sozial eta
psikologikoan eragin dezakeena ere. Garrantzitsua da egunero
ahal den osasuntsuen elikatzea, eta elikadurari duen garrantzia
ematea; baina ez ahaztu tarteka komeni dela ohitura hori alde
batera utzi eta sagardotegira edo beste edozein jatetxetara
joateko plana egitea.
|
|