 |
Eskandinaviako
kostako herri gehienetan, txipiroi erraldoiari kraken esaten
zaio. Marinelen arabera, arrainez elikatzen zen munstro hark, 'atsedenaldi'
luzeak egiten zituen berriz ere arrainak harrapatu aurretik; horietan,
gorotzaz erakartzen zituen arrainak.
Hasieran
animalia hura marinelen irudimenaren emaitza hutsa zela uste bazen
ere, kondairazko munstro haren atzean benetako animalia bat ezkutatzen
zela konturatu ziren gero.
Izan
ere, hainbat hondartzatan txipiroi erraldoiaren zenbait gorpuzkin
aurkitzen hasi zirenean, naturalistak ohartu ziren itsas hondoan
tamaina ikaragarriko bizidun bat bizi zela. Azkenik, 1856an Johannes
Japetus Smith Steenstrup-ek izen generiko bat ipini zien itsas hondoko
bizidun haiei: Architeuthis. Izen horren bidez, txipiroi
erraldoiaren existentzia onartu zuen zientziak.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Hamar
garroko zefalopodoa da; zortzi garro 'motz' eta bi luze
ditu. (Argazkia: I. Garin). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
1861eko
azaroaren 17an, Alecton gerra-ontzi frantseseko marinelek
txipiroi erraldoi batekin egin zuten topo Tenerifeko irlaren ipar-ekialdean,
Anaga kostaren aurrealdean. Hala ere, ontziko marinelen ahaleginak
ez ziren nahikoa izan txipiroia ontziratzeko, eta txipiroia bi zatitan
ebakita geratu zen.
Ordurako,
beraz, argi zegoen txipiroi erraldoia benetakoa zela. Hala ere,
ordutik hona animalia honek ez du mitoaren magia galdu; beharbada,
Architeuthis-a gure begiekin ikusi ezin izateak are irrika
handiagoz bilatzea ekarri du.
Jules
Verne bera liluratuta geratu zen animalia honekin, eta bere nobelarik
ezagunenetako bateko pasarte batean zefalopodo erraldoiaren eta
Nautilus urpekuntziaren arteko borroka bat azaldu zuen. Liburua
argitaratu zenerako, animalia hori bazela ez zen zalantzan jartzen;
izan ere 1856an aurkitutako 11,5 zentimetroko mokoak orduko zalantza
guztiak baztertu zituen.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Asturiasko
kostaldea; han hainbat txipiroi erraldoi aurkitu dira
hilda. (Argazkia: I. Garin). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Txipiroi
erraldoia ornogabe bizidun handiena bada ere, itsasoko zenbait ugaztunen
harrapakin garrantzitsuenetakoa da. Oso tamaina handiko animalia
den arren, igerilari kaskarra dela uste da, oso hegats txikiak dituelako.
Horren
mugimendu eskasak dituen animalia bat oso harrapakin erraza da baraila
indartsuak dituzten ugaztunentzat; ondorioz, itsas hondo ilunean
kaxalotearen eta txipiroi erraldoiaren arteko borroka ikaragarriak
gertatzen direla uste da. Gertakari ikusgarri horren seinale dira
kaxalotearen barailaren inguruan antzemandako uztai-formako markak.
Gainera, zenbait kaxaloteren sabeletan txipiroi erraldoiaren mokoak
aurkitu izan dira, horiek ezin baitira digeritu.
Kaxalotearen
barailaren inguruan ikusi izan diren uztai-itxurako markak txipiroi
erraldoiak egindakoak dira. Izan ere, txipiroi erraldoiak bere bi
garro luzeenetan dituen bentosak erabiltzen ditu babes-mekanismo
gisa, kaxalotearen erasoei aurre egiteko.
Dena
den, animalia honi buruz ezer gutxi dakite adituek, ezta zenbat
espeziek osatzen duten horren genero kosmopolita ere.
20
metroko luzera izan lezakeen animalia hau 1.000 kilogramoko pisua
izatera irits daiteke. Alde abisalean bizi den arren, organo optikorik
edo begirik handienak dituen animalia da: 50 zentimetroko diametroa
izan dezakete, saskibaloiko baloi batek adinakoa. 15 zentimetroko
mokoa du, garroen bidez lortzen dituen bakailao edo bestelako arrain
zein krustazeo txikiak apurtzeko. Hamar garroko zefalopodo honek
zortzi garro 'motz' eta 10 metro baino gehiagoko bi garro luze ditu.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Asturiasko
kostan hilda aurkitutako txipiroi erraldoietako bat. (Argazkia:
I. Garin). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Txipiroi
erraldoiaren larrua arre-gorrixka da, baina, kromatoforo izeneko
zelula pigmentatzaileen bidez, kolorea alda dezake. Teutologo gehienen
ustean, animalia bakartia da txipiroi erraldoia, eta soilik ugaltzeko
elkartzen da espezie bereko bizidunekin. Gainera, bere bizitzaren
zatirik handiena alde abisalean ematen du, 500 eta 1.500 metro bitarteko
sakoneran.
Geruza
afotikoan bizi izatearen ondorioz zefalopodoetan horren erabilia
den tinta-zorroak ez du funtzionalitaterik; horrexegatik, tamaina
oso txikiko tinta-zorroa du. Oso denbora gutxi bizi da, bost urterekin
hil egiten da, baina animalien erreinuko hazkunde-tasarik handiena
du; ustez, txipiroi erraldoia egunean zentimetro bat hazten da.
Arrak,
hektokotilo izeneko ugal organoaren bitartez, esperma sartzen dio
emeari. Emea bere heriotza kontrolatzeko gai da, eta azken momentura
arte itxaroten du larbak askatzeko. Izan ere, ugalketaren ostean
arra zein emea hil egiten dira.
Egun
txipiroi erraldoiaren inguruko berriek sona handia lortu badute
ere, oso zientzialari gutxi abiatzen da haren bila ur sakon eta
ilunetan barrena. Espediziorik ezagunenak eta fidagarrienak hiru
dira, diru-laguntza eta tresneria aurreratu ugari zutenak. Hiru
espedizioetatik bitan bi zientzialari ingelesek egiten dute lan,
anglosaxoiek betidanik izan duten aurkikuntzetarako grinak bultzatuta;
hirugarren espedizio garrantzitsua, berriz, espainiarrek osatzen
dute, eta Kraken proiektua izenpean lan egiten dute txipiroi erraldoiaren
atzetik.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Itsas
hondo sakona aztertzeko itsaspekoa. (Argazkia: I. Garin). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Hala
ere, ahaleginik ikusgarriena Smithsonian institutuko Clyde Roper
zientzialariak egin zuen 1999ko udaran, Kaikourako leizean, Zeelanda
Berrian. Txipiroi erraldoiaren harrapari garrantzitsuena kaxalotea
dela jakinda, kaxaloteen bizkarraldean kamera berezi batzuk (critter
cam kamerak) ipini zituen txipiroi erraldoiaren irudiak lortuko
zituelakoan. Baina kaxaloteak jabetu egin ziren soinean zerbait
zeukatela, eta apurtu egin zituzten kamerak. Horretarako, beste
kaxaloteen gorputzak erabili zituzten batzuek, eta beste kaxalote
batek laginketarako erabilitako itsasontzia bera erabili zuen, zientzialari
guztiak amorruz eta sinetsi ezinik begira zituela.
Beste
saiakerarik ere izan zen. Steve O´Shea zientzialariak ospe
gutxiagoko proiektu bat jarri zuen martxan, hark ere Zeelanda Berrian.
Txipiroi erraldoiak bere larbak normalean alde fotikoan uzten dituela
jakinda, larba horiek eskuratzen saiatu zen biologoa, aztertu ahal
izateko. Aldez aurretik oso proiektu egokia bazirudien ere, alde
praktikotik proiektua bideraezina zen. Ustezko larbak bereganatu
zituen, bai, baina berehala hil zitzaizkion guztiak. Animalia horiek
bizi diren ingurunean, egundoko presioa jasaten dute, eta kondizio
horiek simulatzea oso neketsua eta garestia da.
Azkenik,
duela gutxi, Kraken proiektua jarri zen abian Gijondik 25 milia
ipar-ekialdera dagoen Carrandiko kalan. 2001eko irailean, laginketa-lekuak
eta -teknikak aztertu zituzten, eta urtebete geroago irudiak jasotzen
hasi ziren. Horretarako, hiru kamera ipini zituzten buia batzuei
loturik, itsasoan irudizko hiruki bat osatuz. Kamerak itsas hondoraino
jaitsi zituzten eta grabatutako irudiak aztertu. Nahiz eta lortutako
informazioa oso garrantzitsua izan, ez zuten txipiroi erraldoiaren
arrastorik ere aurkitu.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Txipiroi
arruntaren biologiatik abiatuta ondorioztatu dituzte txipiroi
erraldoiaren bizimoduari buruzko hainbat datu. Nolanahi
ere, hipotesi hutsak dira. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Orain
arte egindako saioen emaitzak oso egokiak izan ez badira ere, itsas
hondoko zefalopodo honen irudia lortzeko asmoa ez da bertan behera
utzi. Hurrengo udararako, inoiz egin den kanpainarik handiena prestatzen
ari dira Zeelanda Berriko kostetan. Saiakera horretarako, bi zientzialari
anglosaxoik bat egin dute animaliaren lehenengo irudiak lortzeko.
Feromonak erabiliko dituzte txipiroia erakartzeko, eta, ondoren,
saiakera horretarako berariaz prestatutako kameren bitartez, itsas
hondoari buruzko informazio gehiago jasotzen saiatuko dira.
Txipiroi
erraldoiaren istorioak XIX. mendean anglosaxoiek eginiko espedizioak
edo abenturak ekartzen dizkit gogora. Garai hartako erregeek eta
buruzagiek abenturazale, naturazale, botanikari eta arkeologoak
bidaltzen zituzten leku edo gauza berrien bila: garai hartakoak
dira, besteak beste, Babiloniako pasabide sekretuaren aurkikuntza,
Egipto aldeko indusketa bereziak, Antilletako espedizio abenturazaleak,
eta kondairazko animalien inguruko bidaiak.
Izan
ere, beti esan izan da anglosaxoiak abenturazaleak direla. Edozein
leku edo gauza aurkitzeko grina izan dute, eta ez dute amorerik
emango itsas hondo ikaragarriko animalia liluragarrienetako bat
bizirik aurkitu edo filmatu arte. Ordura arte, usteekin eta kostaldean
hondartutako aleekin konformatu beharko dugu.
|
Handia
bezain ezezaguna
Beste
hainbat gauzarekin gertatzen den bezala, gauza gehiago dakizkigu
milioika kilometrora dagoen edozein planetaz gure Lur planetaz
baino, eta ahantzi egiten zaigu gure planetan leku asko ditugula
oraindik ezagutzeko. Lur planetaren % 70 urez estalita dago,
eta ur horren guztiaren oso zati txikia ikertu da. Ozeano
eta itsasoetako ura iluntzen doan heinean, ezjakintasuna handitzen
doa; beraz, esan daiteke eguzki-izpiak uretan desagertu ahala,
gure ezjakintasuna maila berean edo handiagoan handitzen dela.
Zientziaren
ikuspuntutik, ezjakintasun hori larritzat jo daiteke. Planetaren
zati handi baten inguruan proiektu eta ikerketa sakonagoak
egin eta proposatzeaz gain, erakundeek diru-laguntza handiagoak
eman beharko lituzkete, itsas hondoan zer dagoen jakiteak
aurrerapauso handia ekarriko lukeelako.
Hain
zuzen ere, ezagutu eta ikertu ez dugun ingurune horretako
harribitxietako bat da txipiroi erraldoia, Architeuthis
generoko zefalopodoa, munduko ornogaberik handiena. Hala ere,
oraindik ez du inork animalia honen irudirik lortu.
|
|