 |
Nola
sortu zitzaizun Jean Etxepare iparraldeko medikuari buruzko liburu
bat osatzeko asmoa?
Aurreko
liburuen ezberdina izan da hau. Folin ia-ia txiripaz aurkitu nuen
pertsonaia bat izan zen. Nik Folinen izena nire lan profesionaletatik
ezagutzen nuen; XIX. mendeko malakologoa zen, eta Euskal Herriko
barraskiloei buruz hainbat datu eman zituen. Baina, hari horretatik,
memento batean ikusi nuen bazeuzkala datu horietatik abiatuta beste
ondorio batzuk, besteak beste Atlantidaren kontua. Eta hari horretatik
tiraka ari nintzela, dibulgazio-liburu baterako gauza deigarri asko
ateratzen ari zitzaizkidan, eta pentsatu nuen horrekin bazegoela
liburu bat idaztea.
Eta
dokumentatzen nenbilela, Armand David izeneko beste pertsonaia bat
aurkitu nuen; niretzat ezezaguna zen oso. Eta Folinenean aipatu
egin nuen, besterik gabe; artean ez neukan dokumentaziorik. Baina
iturri bibliografikoetara jotzen hasi nintzenean konturatu nintzen
Daviden garrantziaz. Pertsonaia erabat interesgarria zen. Izan ere,
liburuan agertu zen informazioaz gain, nik beste karpeta oso bat
bildu nuen.
Baina
Etxepare ezberdina da. Nik Etxepare aspaldidanik ezagutzen dut.
Euskararen munduan hasten zarenean, eta klasikoen testuak pixka
bat irakurtzen dituzunean, konturatzen zara denak zirela abadeak.
Eta, txiripaz, laiko bakarra Etxepare zen; gainera, medikua zen.
Beraz, beste pentsakera bat zuen, eta beste begi batzuekin ikusten
zuen dena. Horregatik irakurri ditut askotan Etxepareren testuak.
Hor aspaldidanik izan dut sugestio bat: Folin markesa eta Armand
David esku artean nituela, Etxeparek ere liburu baterako ematen
duela pentsatzen nuen.
Orain,
Etxepare hartu dudanean, konturatu naiz hiruetan zailena izango
dela niretzat; medikua da, baina herri txiki bateko medikua. Eta,
printzipioz, ekarpen zientifiko miresgarririk ez bestelakorik ez
du egin, beste mundu batean aritu da. Alde horretatik, pertsonaia
nahikoa grisa dela esango dugu, eta pentsa liteke duen interesa
literaturatik eta letren mundutik datorrela soilik, baina ez da
horrela.
Beraz,
eta zientziaren dibulgaziotik?
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Kepa
Altonaga bere bulegoan, EHUko Zientzia Fakultatean, Leioan.
(Argazkia: G. Roa). |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Dibulgazioa
bai, baina dibulgazio izan daitezkeen Etxepareren artikulu guztiak
osasunari buruzkoak dira. Eta justu ez da hori nire alorrik hurbilena.
Horregatik, dibulgazio-alde hori ez zen nire gustukoa hasteko.
Hiru
dibulgazio-mota ikusten ditut: azken ordukoa, dibulgazio utilitarista
(higiene-, osasun-kontuak eta abar transmititzeko) eta diletantea
(besterik gabe, intelektualki erakargarriak diren gaiak). Etxeparek
bigarrena egin zuen gehien bat.
Folin
markesarekin eta Armand Davidekin ez bezala, Etxeparerekin, pertsonaia
landuz gero, arriskua dago liburu oso naturalistikoa ez egiteko.
Eta buruan ditudan hainbat gai ukituz gero, gerta daiteke Etxepare
bera eklipsatuta geratzea liburuan; alde horretatik badaukat kezkatxo
bat.
Liburuak
idaztean, pertsonaia batengan oinarritzen zara, eta, horren aitzakian,
beste gai batzuk gehitzen dituzu. Zergatik aukeratu egitura hori?
Nik
baditut gustuko eredu batzuk, eta horra hurbildu nahi dut nire idatzietan.
Eredu horiek ez ditut nik asmatu, noski. Folin markesaren liburuak
egitura nahiko zurruna eta monolitikoa du konparatiboki; lau atal
daude, elkarren artean zerikusia daukatenak, baina nahiko itxiak.
Armand Daviden liburua, David Quammen eta Stephen Jay Gould idazleen
bidetik, hasten da puntu batean jakinda norantz jo nahi dudan, baina
bidean hainbat eta hainbat azalpen sartzen ditut.
Horrek
zaila egiten du liburuaren sailkapena generoari dagokionez, baina
egiteko orduan askoz ere atseginagoa da. Horrela, esate baterako
iturrien bila nabilenean gehiago gozatzen dut. Eta, bestetik, edozer
irakurtzen duzunean, beti daukazu gogoa topatzen duzun material
interesgarria noizbait erabiltzeko. Aitzakia bat behar izaten duzu
hainbat kontu azaltzeko.
|