 |
Ahoko
patologiari jende artean ez zaio behar adina garrantzi ematen. Eta,
ahoko eritasunak, hain zuzen, min-sortzaile moduan kontsideratu
dira orain arte, eta ez osasunerako kaltegarri bezala.
Hala
ere, gaur egun, ahoko patologiari gero eta garrantzi handiagoa ematen
zaio. Izan ere:
- Ahoko
eritasunEk min handia ematen dute.
- Txantxarrak
eta gorputzeko eritasun batzuek (adib. nefritisak, endokarditisak,
erreumatismo poliartikular akutuak, etab.ek) harreman estua dute.
- Ahoko
patologiaren tratamenduak garestiak dira. Prebentzioa ere ez da
merkeegia, baina prebentzioan gastatzen den pezeta batek 25-50
pezeta aurrezten ditu tratamenduan.
- Eskola-absentismoaren
kausa dira oso sarri.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Txikitatik
ohitu behar da umea hortzak otordu guztien ondoren garbitzen. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Janariak
murtxikatzean, janari hauek ebaki eta zatikatzeko erabiltzen den
aparatua hortzek eta haginek osatzen dute.
*
Hortzeria ezberdinak
Gizakian
eta ia ugaztun guztietan bi hortzeri mota bereizten dira:
- ESNE-HORTZERIA,
hortz eta hagin erorkorrak
Jaio ondorengo seigarren-zazpigarren hilabetean hasten dira ateratzen.
Bi urte terdirako denak agertu ohi dira. 20 pieza dira eta
iraunkorrak baino txikiagoak eta zuriagoak izaten dira.
-
BIGARREN HORTZERIA, IRAUNKORRA edo BEHIN-BETIKOA
Aurreko
hortzeria poliki-poliki ordezkatzen du
- Sei
urterekin lehenengo atzeko hagina sortzen da.
-
Zortzi urterekin hortzak (ebakortzak, erdikoak gero albokoak)
-
Hamar urterekin aurreko haginak agertzen
dira.
-
Hamaika urterekin letaginak
-
Hamabi urterekin agertzen da atzeko bigarren hagina.
- Hamazortzi
urterekin azkenagina edo zuhurragina
Guztira
32 pieza dira.
*
Hortz-motak
- EBAKORTZAK.
Ertz zorrotzak dituzte, janariak ebakitzeko.
- LETAGINAK.
Hauek ere janariak ebakitzeko dira.
-
AURREKO HAGINAK (PREMOLAREAK)
Janariak
birrindu eta zanpatzeko
- ATZEKO
HAGINAK (MOLAREAK)
- Esne-hortzeria:
2 ebakortz, 1 letagin, 2 hagin (masailezur-erdian)
- Behin-betiko
hortzeria: 2 ebakortz, 1 letagin, 2 aurreko hagin eta 3 atzeko
hagin masailezur-erdi bakoitzean
2-1-2 (5 x 4 = 20 pieza)
2-1-2-3 (8 x 4 = 32 pieza)
*
TXANTXARRA
Bizkaian,
Osasun-Plangintzako talde batek egindako ikerketa batean, Berrizeko
populazioan, 1977-78an, datu hauek lortu ziren:

Zer
da txantxarra? Hortzaginen asaldura edo nahasketa bat, eritasun
bat; behin sortu ondoren, kanpo aldetik hortzaren barne alderaino
doana. Tratamendurik gabe gaitz honek ez du irtenbiderik eta hortza
guztiz txikitu eta apurtzeraino joango da.
Eboluzioan
badira zenbait fase:
- HASIERAKOA.
Esmaltearen txantxarra: mantxa iluna, ez dago minik.
- EGOERAKOA.
Hotzak, beroak, azidoak eta azukreak mina dakar. Dentina ere ukitua
dago. Hortza ukitutakoan ez du minik ematen, baina zuloa ukitutakoan
bai.
- KRONIKOA.
Gaitza kroniko bihurtzen da, hortz-mamia ukitzeraino. Inflamazioa
ere ager daiteke.
Nola
sortzen da txantxarra? 4 faktore aipatuko ditugu: BAKTERIOAK, SUSTRAI
egoki bat (azukrea), ESMALTEA eta DENBORA.
Bakterioek
(estreptokokoek batez ere) azukrea deskonposatzen dute, azidoa sortuz.
Azidoak esmaltea jan egiten du eta esmalte hau urtu
ere egin daiteke denbora luzez gertatuko balitz.
Sustraia
+ Bakterioak + Ukipena + Azukreak = =TXANTXARRA
2
urteko haurretan %10ek txantxarrak ditu.
3 urteko haurrak, %40k txantxarrak ditu.
4 urteko haurretan, %55ek txantxarrak ditu.
5 urteko haurretan, %75ek txantxarrak ditu.
Gauza
bera ondoren: 6-8-10-12 urterekin %20, %60, %85, %90.
Eskualde
geografikoek ere ezberdintasun handiak dituzte.
1971n,
txantxarrik gehien zituzten probintziak, proportzioan noski, hauek
ziren: Logronio, Araba, Soria, Asturias, Nafarroa, Palentzia, Santander,
Zaragoza, Gipuzkoa, Malaga, Huelva, Granada, Avila, Caceres eta
Salamanca.
Gaur
egun gure esku dauzkagun prebentzio edo tratamendu-neurri guztiak
lehenago aipatutako faktore horien gain dihardute.
- BAKTERIOen
aurka. Txertoak, antiseptikoak.
- SUSTRAIAren
aurka. Jan-neurri egokia (azukreak gutxituz) eta ahoko garbitasuna
(hortz-plaka deuseztatuz).
- ESMALTEAn.
Fluoroa, esmaltea gogortuz eta oreztapena (edo enpastea) esmalte
izorratua kentzeko.
Ondoren
bide horietako batzuk aztertuko ditugu.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Txantxarra
azalera murtxikatzailean hasten da. Atera bezain laster
dentistarengana jotzea komeni da. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
*
JAN-NEURRI EGOKIA
Inork
ez du ukatzen gaur egun azukreek txantxarraren sorreran duten eragina.
Herri atzeratu edo gutxi garatutakoren bat garapen bidean sartzen
denean, bere elikadura ere guztiz aldatzen da: ohiturak, propaganda,
... azukrearen kontsumoa asko hazten da eta honekin batera txantxardunen
kopurua ere izugarri handitzen da.
Horregatik
txantxarra zibilizazioaren gaitz bezala kontsidera daiteke. Zenbait
herri ez industrializatutan, orain urte batzuk eritasun hau ez zen
ia ezagutu ere egiten.
Kontutan
hartzeko beste faktore bat, propagandak, etab.ek batez ere umeengan
duten eragina da: gozoak, edari azukredunak, txikleak,...
Oso
garrantzitsua da bestetik azukredun jakiak egunero zenbat aldiz
erabili edo kontsumitzen diren jakitea. Hobe da azukre-kopuru berdina
behin ahoratzea, egunean zehar bizpahirutan banatzea baino.
Azukre-mota
ezberdinek duten itsaskortasuna. Azukre solidoak itsaskortasun txikiagoa
du azukre likidoak baino. Adibidez sagarrak eta antzeko fruituek
itsaskortasun txikiagoa dute toffee-itxurako karameluek baino. Hori
dela eta, azukre hori kanporatzea askoz zailagoa da.
Kontutan
hartzeko beste puntu bat zera da: janariek duten sakarosa-kontzentrazioarena.
Ahal dela, sakarosa-kontzentrazio txikia duten janariak hartu behar
lirateke (alde honetatik ere fruituak zerealak baino askoz hobeak
dira).
Edo,
bestela, sakarosaren ordez beste gozakin batzuk erabili (xilitol,
sorbitol, etab.). Suitzan, adibidez, erabiltzen dira.
Propagandari
dagokionez, agian lege aldetik nolabaiteko neurri mugatzaileak hartzea
eska liteke.
Umeentzat
azukreen ordez, gomendagarriak diren jakiak, pipak, palomitak, erregaliza,
arto errea, etab. aurkeztea hobe da.
*
HORTZEN GARBITASUNA
Txantxarraren
aurka ez du neurri honek gehiegizko eraginkortasunik. Hortzak garbitzen
3 4 urtetik has daiteke: hasieran gurasoen laguntzaz, teknika ongi
ikas-ten duten bitartean. Geroxeago, bakarrik egin dezakete.
Jan-ondoren,
aldi bakoitzean garbitu behar genituzte hortzaginak. Baina batez
ere gauean, afaldu ondoren; azukreak eta beste elikagaiek denbora
luzeagoa edukiko bait dute hortz-plaka osatzeko.
Hortzak
eskuilatzeko teknika egokiak asko dira. Hemen posibilitate bat emango
dugu; beste guztiak adina balio duena:
- Lehenbizi
eskuilatze BERTIKALA
- ondoren
AZALERA OKLUSALA garbitu
- gero
HORTZARTEKO ILDOAK
- azkenik,
ZETAZKO HARIA erabili.
Arrazoi
askogatik, hortzak pigmentaturik ager daitezke. Ikus ditzagun arrazoi
horietako nagusienak:
-
Burdina duten medikazioak edo tetraziklinak hartzeagatik
-
Epitelio-hondarrak. Hortza ateratzean irteten dira.
-
Elikagaiak, koloratzaileak etab. erabiltzeagatik.
*
FLUOROA
Lehen
12-14 urteetan fluoroa esmaltera batzen da eta honi esker, esmaltea
erresistenteago egiten da.
Hortza
eratzen eta sortzen ari den bitartean fluoroa ahotik eman daiteke,
horrela irentsiz. Badira fluoroa eta bitaminak dituzten pastilak:
VITAGAMA FLUOR (farmaziatan salgai). Badira fluoroa bakarrik duten
pastilak ere (ez daude salgai gure artean): ZIMAFLUOR, adibidez.
Geroxeago,
hortza sortua dagoenean, fluoroa ez da dagoeneko esmaltera batzen,
eta horregatik aplikazio topikoak egin daitezke fluorozko gele deituarekin.
Aplikazio hauek, oraingoz dentistak egiten ditu; 4 sesiotan (astean
edo hilean behin) eta handik urtebetera beste sesio bat.
-
Abrasioa, fluoroa esmaltearekin kontaktuan jar dadin.
-
Hortzak ongi lehortu.
- Gele
hori esponja bat bailitzan 5-10 minututan hor eduki, hortza ukituz.
Fluoroa
esmaltera, bide desberdinez iritsi daiteke.
a)
URAREN BIDEZ
- Hau
da biderik onena eta merkeena.
- Ez
da konplikaziorik dagoenik frogatu.
- Jende
guztiarengana helduko ginateke horrela. Eusko Jaurlaritzak, badirudi,
ORTUELLA herri pilotu bezala hartuz, ura fluoratzeko asmoa duela.
Horrela egin ez daitekeenean, ESKOLETAN egin daiteke.
- Bide
honetatik egun osoan zehar iristen da fluoroa esmaltera (ahoa
eta hortzak garbitzerakoan, janariekin, etab.).
- Fluoroaren
kontzentrazioa neurri batzuen barnean mantendu beharra dago, tenperaturaren
arabera. Normalean onartzen den kontzentrazioa parte bat milioikoa
da (1 ppm). Honek, planta eta instalazio bereziak eskatzen ditu.
Horregatik ura fluoratzea ez da partikular batek, bere kasa, egin
dezakeen zerbait.
b)
GATZ FLUORATUZ
Bide
hau Suitzako zenbait kantoitan erabilia izan da.
c)
FLOUR-PILULEZ
Aurreko
bide orokorrak posible ez direnean edo gure kasuan bezala lege aldetik
ematen ez direnean, fluoroa zuzenean hortz-esmaltean aplikatzen
da. Nola?
- AHO-IRAKUZKETAK
(enjuageak) eginez, fluoroa duten soluzioz.
- Fluoroa
duten HORTZOREAK erabiliz: merkatuan 10etik 9 horrelakoak dira.
- Aplikazio
topikoak eginez (lehen ikusitakoak)
Hona
hemen, Osasun-heziketako ekintza baten eredu bezala Eusko Jaurlaritzak
eskolako hortz-higieneari buruzko kanpaina hasi eta gero gurasoei
bidalitako gomendioen testua:
- Zure
seme/alabari hortzak eta haginak nola zaindu behar dituen erakutsi
zaio, bizitza guztirako iraun behar dute eta.
-
Lagun iezaiozu, bada, etxean jan ondoren garbitu behar dituela
gogoratuz; gauean batez ere.
- Ez
ahaztu agian lehen zeuk eduki ez zenituen aholku edo kontseilu
hauek orain zuretzat ere onuragarriak izan daitezkeela. Zure aho-higienea
zain ezazu zeuk ere.
-
6 urterekin zure seme/alabak badu betiko izango den hagin bat.
Bizitza guztirako manten dezan ahaleginak egin behar dituzu.
- Gogora
iezaiozu zure seme/alabari asteazkenetan ikastetxean hortzari
indarra emango dion FLUORO-konposatu batez ahoa garbitu behar
duela.
Xehetasun
bezala eskimalek bigarren mundu-gerra arte txantxarra zer zen ere
ez ez zutela ezagutzen esan daiteke. Zibilizazio deituarekin lehen
harremanak eduki zituztenean, honek dakartzan produktu kaltegarri
guztien eraginez HAGINEKO MINA hitza asmatu beharrean
aurkitu ziren.
|