|
Naturalista
ingeles hau Shrewsbury-n (Shropshire-n) jaio zen 1809. urteko otsailaren
12an. Aita medikua zuen, eta aitona Erasmus Darwin mediku eta poeta
famatua.
Gaztetan
Charles Darwin ez zen ezertan nabarmendu. Lehenbizi medikuntza ikastera
bidali zuten, baina lanbide horretarako joerarik ez zuen erakutsi.
Gero apaiz anglikano izateko asmoz teologia ikasten saiatu zen,
baina apaizgorako zaletasunak joan egin zitzaizkion azkenean, aldi
berean Natur Zientzietarakoak bere baitan indar hartu zutelarik.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Charles
Darwin eta bere seme William. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
1831.
urtean Beagle izeneko itsasuntzia munduari itzuli osoa emateko
prest zegoen eta ikerketa zientifikoak egiteko bidaia hartan naturalista
gisa joan zedin leku bat eskaini zioten Darwini. Darwinen aitak
semeari ez zion joaten utzi nahi, baina osaba Josiah Wedgwood-ek
auzian parte hartu zuen eta Darwin azkenean munduan zehar abiatu
zen Beagle untzian. Itsasoan asko sufritu zuen noiznahi mareatuta
ibiltzen zelako. Baliteke gainera orduan tripanosomasis izeneko
gaitza harrapatzea, zeren eta gero bere bizitzan izan zituen sintoma
kronikoek horixe adierazten bait dute. Dena dela, Darwinek bost
urteko bidaia osoa burutu zuen; biologiaren historian sekula izan
den bidaiarik garrantzitsuena dudarik gabe.
Bidaian
Hegoamerikako kostan desplazatu ahala, espezieak poliki-poliki aldatu
egiten zirela ikusi zuen. Galapagos artxipelagoko irletan bost aste
eman zituen eta hango animaliez egindako ikerketak izan ziren gero
garatuko zuen teoriaren funtsa.
Irla
bolkaniko haiek Ekuadorreko kostatik mila kilometro ingurura zeuden
eta bertan dortoka erraldoiak aurkitu zituen. Garrantzi berezia
bertako txori batzuek izan zuten ordea; txonta izenekoek. Irla haietako
txontak berdintsuak ziren, baina berdinak ez. Gutxienez hamalau
espezie zeuden, batabestearengandik zerbait desberdintzen zirelarik.
Txonta-mota haiek kontinentean eta munduan beste inon ez zeuden
eta hamalau espezie desberdin haien ekintza bereziren batez han
sortu zirela esateak ez zirudien arrazoizkoa. Darwinek beste era
batera pentsatu zuen. Kontinentean txonta haien antzeko beste espezie
batzuk bazeudenez gero, haiek kolonizatuko zituzten irlak eta gero
ondorengoek eboluzioari esker forma desberdinak hartuko zituzten.
Ondorengo
eboluzioa zergatik gertatu zen ez zekien Darwinek 1836. urtean bidaia
amaitu zenean. Ingalaterrara itzulitakoan bidaiari buruzko liburu
naturalista bat prestatu zuen eta koralezko arrezifeez ere bai beste
bat. Arrezifeak koralen eskeletoak pilatuta sortu zirela iradoki
zuen, aldi berean itsasoaren hondoa jaitsi zatekeelarik. Arrakasta
handia izan zuen teoria hark.
Darwin
1839. urtean bere lehen-gusu Emma Wedgwood-ekin ezkondu zen. Garai
hartan Londresen zuen bizilekua eta han Geologi Elkarteko idazkari
izan zen.
Darwinek
Malthus-ek biztanleriaz egindako liburu famatua irakurria zuen ordurako.
Hark zioenez, gizakien kopurua janariena baino azkarrago ari zen
ugaltzen eta azkenean biztanleriak murriztu beharra edukiko zuen
gosez, gaitzez ala gerraz.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Darwinen
karikatura (1871). Espezieen jatorriaz delako liburuak
polemika latza sortu bazuen ere, Gizonaren deszendentzia
eta sexuarekiko hautespenaren ondoren, Darwinek gizakia
tximinoarengandik eratorri zela irakasten zuela uste zuen
jenderik gehienak. Alabaina, usteak erdia ustel. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Darwinek
ideia hori edozein izakiri aplikatzea pentsatu zuen. Lehenengo suntsituko
zirenak, janaria lortzeko lehian abantailarik gutxien zutenak izango
ziren. Galapagos Irletan adibidez, haziak bilatu eta jateko txonta
egokienek iraungo zuten eta besteak hil egingo ziren. Baina zer
gertatuko litzateke txonta batzuk hazi handiagoak ala intsektuak
jateko gai balira? Gaitasun berri hori zutenek iraun egingo zuten
eta besteak desagertu egingo ziren. Naturak, hautespen naturalaren
bidez espezie batzuk aukeratu egingo zituen, beste batzuk baztertuz.
Eboluzioa esplikatzeko arrazoi nagusia hautespena zela konturatu
zen Darwin.
Darwinek
urte asko eman zituen bere teoria lantzen eta froga gisa datuak
biltzen. Bere lagunek bazekiten zertan ari zen eta eboluzioaren
ideia biologoen artean gero eta gehiago entzuten zenez gero, bere
lagun Lyell geologoak liburu bat argitara zezan eskatu zion. Alfred
Wallace naturalistak gainera, idatzi berria zuen lan bat Darwinen
ideia berdintsuak adieraziz.
Linnaean
Society elkarteko aldizkarian Wallace eta Darwinen artikulu
bana argitaratu zen eboluzioaren teoriaz 1858.ean. Darwinek ordea,
1859.ean bere liburu famatuena eman zuen argitara: On the Origin
of Species (Espezieen jatorria...) izenekoa. Argitaratutako
egunean agortu ziren liburu guztiak eta hurrengo berrargitarapenak
ere berehala erosi zituen jendeak.
Darwinek
liburua plazaratu orduko, eztabaida luze bati eman zitzaion hasiera.
Bibliak zioenari Darwinen teoriak kontra egiten ziola pentsatu zuten
batzuek; erlijioarentzat galgarria zela alegia. Darwinek eboluzio-teoria
ez zion zuzenean gizakiari aplikatu bere liburuan, baina irakurleek
landare eta animaliez zioena gizakien jatorriaz lotzen zuten.
Zientzilari
zein ez-zientzilarien artean eztabaida mingotsak urteetan luzatu
ziren, baina Darwinek ez zuen haietan zuzenean parte hartu. Hark
datu eta frogak biltzen segitu zuen, 1871.ean The Descent of
Man (Gizonaren deszendentzia) izeneko liburua argitaratuz.
1882.
urteko apirilaren 19an hil zen Darwin Londres ondoko Down herrian,
baina eztabaidak eztabaia ordurako bere hautespen naturalezko eboluzio-teoriak
bide luzea ibilia zuen eta pertsonaia ospetsu gisa Westminster abadian
ehortzi zuten, Newton, Faraday eta bere lagun Lyell-en ondoan.
|