 |
Etxean,
hiru etengailu desberdin jarri beharrekoak dira, instalazio elektrikoa
behar den bezala eginda badago behintzat.
-
Etengailu diferentziala; geure segurtasunarekin zerikusia daukana.
- Etengailu
magnetotermikoa; etxebizitzaren segurtasunarekin zerikusia daukana.
- Potentzia
kontrolatzeko etengailua; kontratatu dugun potentziarekin zerikusia
daukana.
Gehien
zaindu beharreko segurtasuna geurea denez, etengailu diferentziala
aztertzen hasiko gara.
Korronte
elektrikoak eragin desberdinak izan ditzake geure gorputzean:
- Eragin
mekanikoak: elektroiak, proiektilak bezala,desbideratu egiten
dira, aurkituriko eragozpenen arabera.
- Eragin
kimikoak: elektrolisia.
- Eragin
magnetikoa: zelulak, burdinazko karraskautsak eremu magnetikoetan
bezala, orientatu egiten dira, eragin honen efektu fisiologikoak
erabat ezagunak ez direlarik.
- Bero-eragina:
Joule efektua.
- Korronte
elektrikoak, azkenik, hil egin gaitzake.
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Giza
gorputzak, bere etsaien aurkako defentsabideak dituenak,
elektrizitatearen aurrean ez du zereginik. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Giza
gorputzak, bere etsaien aurkako defentsabideak dituenak, elektrizitatearen
aurrean ez du zereginik. Honelatan, bada, linterna bat pizterazteko
aski ez diren korronteek pertsona hil dezakete.
Elektrokuzioagatiko
heriotzari buruzko teoria batzuk baldin badaude ere, eritzirik hedatuena
ondokoa da: shock elektrikoaren ondorio den heriotzaren zergatikoa
fibrilazio bentrikularrean datza, edo gauza bera dena, bihotzeko
zuntz bentrikularren uzkurdura desordenatuan, zeinak bihotzari sinkronikoki
taupatzea eta ponpa bultzerazle modura bete behar duen zeregina
eragozten dion.
Paradoxikoa
eta ironikoa bada ere, 30 mA eta 1 A bitarteko korronteek heriotza
sorteraz dezakete ia ziurtasun osoz eta intentsitate handiagoen
kasuan, erredura larriak gerta daitezkeen arren, heriotz arriskua
txikiagoa dugu. Korronte ahulek bihotzeko zuntzei eragiten diete,
berauen uzkurdura sorterazten dutelarik; bihotzak erritmoa galtzen
du. Korronte handiek, aitzitik, nerbio- eta arnas sistemari eragiten
diete. Kasu honetan, arazoa arnas muskuluen tetanizazioan datza,
hau dela eta, arnasketa artifiziala aplikatzea (ahotik ahorakoa
adibidez) oso egokia delarik.
Gugan
eta gure familiarengan eragin dezaketen tentsioak, etxeko tentsioak
dira, behe tentsioak, eta berauek dira arriskutsuenak hain zuzen
ere.
0,75
segundokoa den bihotz-zikloa baino iraupen txikiagoko kontaktu elektrikoetan,
antza denez, fibrilazioa, kontaktua T fase kritikoak dirauen bitartean
gerta daiteke, aipaturiko fasearen iraupena 0,15 segundokoa delarik.
Elektrizitate-arloan
gertatzen diren lan-istripuetan, maiztasun-indizea txikia da, larritasun-indizea
oso handia delarik. Normala da: langileek ezaguna dute arriskua,
arretaz eta teknika egokiez gainditzen dutelarik. Istripua ez da
maiz gertatzen, baina gertatutakoan larria da. Nabaria denez, hau
ez da gure eta gure familien kasua; arazo honetan adituak ez bait
gara.
1961.
urtean, Paris-en antolatu zen jatorri elektrikodun istripuen prebentziorako
Munduko Lehen Kongresuan, etengailu diferentzialen prototipo frantses
eta alemaniarrerako saiakuntz probak burutu ziren.
Sekulako
aurkikuntza izan zen. Oinarri tekniko sinple batez, dispositibo
garrantzitsua lortu zen, zeinak miliampere batzuetako ihes-korronteen
bidez ihardun zezakeen, aldi berean ampere askotako korronteak jasateko
gauza zelarik. Beste modu batera esanda, honako hau erdietsi zuten:
giza gorputzetik pasatu baino lehen, beronentzako arriskutsuak diren
korronteek etengailua deskonektatzea.
Zer
esanik ez, etengailu diferentzialak teknologi arloan eman daitekeen
saririk handienetakoa merezi du; berari esker pertsona askok bizirik
bait diraute. Dena den, datu hauek ez daude estatistiketan erregistraturik.
| Etengailu
diferentzialaren funtzionamendua |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
Elektrokardiograma
normala. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Etengailu
diferentziala, linea orokorrean tartekaturik dagoen dispositiboa
da; gure gorputz edo aparaturen baten metalezko egituran zehar korronte
elektrikoa zirkulatzean linea mozten duena.
Demagun,
esaterako, edozein arrazoirengatik, etxeko garbigailuko eroaleren
baten isolamendua hondatu egin dela, garbigailuaren txaparekin kontaktuan
dagoelarik. Etxeko instalazio elektrikoa behar den bezala eginda
badago eta lur-linea badauka, babeseroalean zehar, korrontearen
parte bat lurreratu egingo da.
Jakina
denez, edozein aparatu elektriko konektatzeko, bi eroale behar ditugu:
bata, korrontea lineatik aparatura joan dadin, eta bestea, korrontea
aparatutik lineara itzul dadin, eta batetik, adibidez, 10 ampereko
intentsitateak zirkulatzen badu, bestetik ere, inolako ihesik ez
badago, intentsitate berberak zirkulatuko du.
Gure
garbigailuaren kasura itzulirik, azaldu dugun arrazoiagatik, korrontearen
parte bat garbigailuaren metalezko egituratik deribatu egin da,
lurrera joan delarik. Beraz, lineara itzuliko den korrontea, lineatik
joan dena baino txikiagoa dugu. Hain zuzen ere, intentsitate-diferentzia
honek eragingo dio etengailu diferentzialari, beronek linea moz
dezan.
Demagun
orain, gure etxeko instalazio elektrikoa behar den bezala eginda
ez dagoela, lur-linearik ez daukalarik. Kasu honetan garbigailua
ukituko bagenu eta lurrarekiko isolaturik ez bageunde, korrontearen
parte bat gure gorputzean zehar deribatuko litzateke, egoera hau
oso arriskutsua izanik. Hala ere, arestian azalduriko kasu berean
gaude: gure gorputzean zehar, korrontearen parte bat lurreratu egin
da. Beraz, lineatiko korrontea eta linearakoa desberdinak direnez,
etengailu diferentzialak babestu egingo gaitu, gure gorputzarentzat
arriskutsuak diren intentsitateetara iritsi baino lehen linea moztuz.
Gauza bera gertatuko da aparatu baten borne edo zuritutako eroale
bat ukitzean.
Dena
dela, ondokoa ere esan beharra dago: etengailu diferentzialak ez
gaitu babestuko, aldi berean bi eroale edo bi borne ukitzean. Kasu
honetan, gure gorputzak edozein hargailu bezala jokatuko du.
Ez
dago lurrerako ihesik, eta berau dugu, hain zuzen ere, etengailu
diferentzialaren funtzionamenduaren oinarria.
Linea
moztuko duen intentsitate-diferentziari, etengailu diferentzialaren
sentikortasun deritzo.
Esana
dugunez, etengailu diferentzialak geu babesten gaitu.
Dena
den, gure segurtasuna garrantzitsua izanik, etxeko instalazioarena
ere kontutan hartzeko modukoa da, eginkizun honetarako bestelako
etengailuak (etengailu magnetotermiko deritzenak) erabiltzen direlarik.
| Etengailu
magnetotermikoa |
 |
 |
 |
 |
 |
Arestian
aipatu dugunez, etengailu diferentzialak ez du etxeko instalazioa
babestuko zirkuitulaburren bat gertatzean.
Orain
dela zenbait urte babes-mota honetarako urtugarriak erabiltzen baziren
ere (edo berunak orduko terminologia arruntaren arabera)
gaur egun etengailu magnetotermikoez baliatzen gara eginkizun honetarako.
Gainera, berunak urtzen zirenean, berauek aldatu beharra
zegoen eta etengailu magnetotermikoaren kasuan, nahikoa da daukaten
palankatxoari eragitea.
| Etengailu
magnetotermikoaren funtzionamendua |
 |
 |
 |
 |
 |
Etengailu
magnetotermikoak intentsitatearen balio mugatu baterako daude eraikita.
Zirkuituan zeharreko korrontearen intentsitatearen balioa etengailu
magnetotermikoarena baino txikiagoa edo berdina denean, etengailuak
ez du zirkuitua irekiko. Aitzitik, intentsitatearen balioa handiagoa
bada, etengailuak ireki egingo du zirkuitua.
Guztiok
dakigunez, intentsitatea handiagotzean, beroa ere handiagotu egiten
da, eta aipaturiko bi arrazoi hauetako edozeinengatik, linea gehiegi
berotuko da, eroaleen isolamenduak eta eroaleak berak hondatu eta
agian suteak gertaturik. Beraz, etengailu magnetotermikoek, gainkarga
eta zirkuitulaburren aurka babesten dute etxeko instalazioa.
Etengailu
magnetotermikoak, etengailu diferentzialaren jarraian ipini beharrekoak
dira. Etxeko instalazioa zirkuitu desberdinetan banaturik dagoenez
eta berauek sekzio desberdineko eroaleez eratuta daudenez, zirkuitu
bakoitzean dagokion etengailu magnetotermikoa ipini behar da.
Pertsonak
eta instalazioak jadanik babesturik dauden arren, etengailuen historia
ez da oraindik amaitu; etxean erabiltzen dugun energia elektrikoa
ordaindu egin behar bait dugu. Eta erabiltzen duguna baino gutxiago
ordain ez dezagun, potentzia kontrolatzeko etengailua ikusi ahal
izango dugu etxeko instalazioan.
| Potentzia
kontrolatzeko etengailua |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Potentzia
kontrolatzeko etengailua. |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Etengailu
hau, energia elektrikoa banatzen duen enpresak, Iberduerok gure
kasuan, edo beronek baimenduriko beste enpresa batek ezarritako
aparatua dugu. Errazki identifika dezakegu aipaturiko etengailua
gure etxeko kaxan, zeren, berun batzuen bidez prezintaturik dagoen
bakarra bera bait da. Honen arrazoia oso nabaria da: Iberduerok
soilik eta ez beste inork alda dezake etengailua.
Etxebizitzako
instalazioa korronte elektrikoaz hornitu nahi badugu, Iberduerora
joan eta etxean dauzkagun aparatu elektrikoen araberako potentzia
kontratatu beharko dugu, kontrata daitezkeen potentzi mailak honako
hauek direlarik: 1,1; 2,2; 3,3; 4,4; 5,5 eta 6,6 kilowatt.
Dakigunez,
potentzia, intentsitatea eta tentsioa erlazionaturik daude P = I
. V adierazpenaren bidez, edo gauza bera dena

bidez.
Gaur egun, etxebizitza gehienetan, 220 V-eko tentsioa dugu. Beraz,
arestian aipaturiko potentzi mailei dagozkien intentsitateak taulakoak
dira.
Potentzia
kontrolatzeko etengailua, intentsitatearen balio hauetako baten
baterako etengailu magnetotermikoa baino ez da. Dena den, beraren
eginkizuna ez da instalazioa babestea; Iberduerori kontrataturiko
potentzia kontrolatzea baizik.
Zer
esanik ez, etxeko instalazioan konektaturiko aparatuen potentzien
batura kontrataturikoa baino handiagoa bada, intentsitatea ere handiagoa
izango da, potentzia kontrolatzeko etengailua jauzi egingo delarik.
Esan
gabe doa, gauza guztietan bezala, orekara heldu beharko dugu, zeren,
potentzia handia kontratatzea hobea dela dirudien arren, kontsumo-energia
berberarako potentzia zenbat eta handiagoa izan, Iberduerori ordaindu
beharrekoa hainbat eta garestiagoa izango bait da.
Eta,
hau guztiau dugu etengailua prezintaturik egotearen arrazoia; bestela
oso gauza erraza izango litzateke 1,1 kWeko potentzi maila kontratatzea,
eta guk geuk, gure kasa, 30 A-ko etengailua ipintzea.
|